Bilboko Udalak hiribilduko enpresa eta saltokiak garatzeko egindako ekarpen altruista aitortuko die 22 mentoreri

Ekainak 28

  • Gaur goizean antolatu da Bilbao Mentoring ekimenaren XIII. edizioaren esker on ekitaldia, eta Juan Mari Aburto alkateak zuzendu du parte hartu duten mentoreak omentzeko ekitaldia.

  • Ezagutza eta esperientzia modu altruistan hiribilduko enpresa eta saltokien esku jarri duten profesionalak dira, eta, horrela, ondo garatzen eta finkatzen lagunduko diete.

  • ARGAZKI-GALERIA

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur zuzendu du Bilbao Mentoring ekimenaren XIII. edizioaren omenaldi-ekitaldia, non 2021. eta 2022. urteetan inolako interesik gabe lagundu duten 22 mentoreen lana nabarmendu duen; izan ere, hiribilduko start-up, enpresa eta saltokien zerbitzura jarri dituzte beren eskarmentua eta ezagutza.

Ekitaldia Bilboko Udaletxeko Areto Arabiarrean antolatu da, eta programaren azken edizio honi amaiera emateko modurik aproposena izan da.

2008. urtetik antolatzen da Mentoring programa. Bilboko Udalak antolatzen du programa, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, eta. horrela, lankidetza bultzatzen da profesional ospetsuen (mentoreak) eta lehiakortasuna eta lan egiteko modua hobetu nahi duten negozioen (hartzaileak) artean.

Mentore adituaren laguntzarekin gaitasuna eta trebeziak lantzen direnez, tokiko ETE eta saltokiek epe luzerako ikuspegia hobetu dela ikusi dezakete, bai eta erabakiak hartzeko duten gaitasuna ere. Oraingo honetan, Covid-19aren pandemiaren aurreko formatua berreskuratu nahi izan du programak, hau da, aurrez aurreko formatua.

AITORTZA BILBOKO UDALETXEKO ARETO ARABIARREAN

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak irudi pertsonalizatu bana eman die omendu dituzten 22 pertsonei, non hiribilduko leku ikonikoen irudiak jaso diren. Bestalde, erretratu moduko ilustrazio originalak banatu dituzte, mentoreak protagonista direla.

Horrela, hiriko enpresa-ehunaren jasangarritasunaren eta hobekuntzaren alde erakutsi duten konpromiso altruista omendu nahi izan da. Paul Caballero artista bilbotarrak diseinatu ditu irudiak, zeina Bilbao Mentoring programari zuzenean lotuta dagoen; izan ere, IX. edizioan parte hartu zuen, eta Aitor Elizegi mentorearen aholkularitza jaso zuen.

MENTORING, ESPERIENTZIAREN BITARTEZ EGITEN LAGUNDUZ

Mentoringa ikasteko balio handiko formula bat da, eta eskarmentu handiko profesionalak eta enpresa-gaitasunak eta -eskumenak hobetu nahi dituzten pertsonak harremanetan jartzean datza. Aditu horien laguntza zuzena oinarri hartuta, gure hirian enplegua sustatu nahi da, bai eta enpresa-ehun berri eta sortzailea bultzatu ere.

Bilbao Mentoring programaren hamahirugarren edizio honi esker, 22 mentore zortzi hilabetez aritu dira beste hainbeste pertsonei babesa ematen eta esperientzia, ezagutzak zein jarduteko moduak helarazten, 2021. eta 2022. urteetan egindako topaketa eta bileren bidez. Enpresa parte-hartzaileak sektore ugaritakoak dira, hala nola merkataritza, ostalaritza, zerbitzu aurreratuak eta kulturakoak, estetika, ikus-entzunezko ekoizpenekoak eta bidaietakoak.

Hori horrela, helburua da mentoretza jaso duten pertsonek negozioak modu eraginkorragoan eta arrakastatsuagoan kudeatzeko gaitasuna lortu dezaten, sektoreko erabaki estrategikoak hartzen ikasi dezaten eta epe luzerako enpresa-ikuspegi on bat finkatu dezaten. Eskumenen transferentziaz gain, proiektu honek harremanen sarea sendotzen laguntzen du, bazkideak edo bezeroak aurkitzeko eta negozio-aukerak esparru guztietara hedatzeko alderdi gako bat.

ETE, SALTOKI ETA EKINTZAILEEI ZUZENDUTAKO ZERBITZUEN SORTA

Nabarmendu beharra dago udalak, Bilbao Mentoring programaz gain, ikuspegi osoko zerbitzuen sorta garrantzitsu bat eskaintzen duela doan, eta herritarren esku jartzen du Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez.

Saltoki eta enpresa txiki eta ertainen kasuan, eragiketak hobetzeko eta lehiakortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza sendotzeko aholkularitza eskaintzen da, besteak beste. Ekintzaile izan nahi duten edo star-up bat sortu nahi duten pertsonen kasuan, aholkularitza eta laguntza osoa eskaintzen dira negozio bat sortzeko prozesuan, honako hauek bermatuz, esaterako: kudeaketa-gaitasunen prestakuntza, izapide burokratikoak ondo egiteko laguntza edo finantzaketa-iturriak eskuratzeko laguntza.

Zerbitzuen inguruko informazioaren gaineko xehetasun gehiago daude Bilbao Ekintzaren webgunean (www.bilbaoekintza.eus).

OMENDU DIREN MENTOREEN ZERRENDA

  • Javier Pet: Nazioarteko ostalaritzaren sektorean 25 urte baino gehiagoko eskarmentua duen ekintzailea. 2006. urtetik bere izena duen enpresako bazkide-aholkularia da: www.javierpet.com.
  • Bernardo García: Nazioarteko senior aholkularia da honako gai hauetako bitartekaritza- eta kudeaketa-lanetan: eragin soziala, garapenerako nazioarteko lankidetza, giza eskubideak, hirugarren sektorea eta enpresa pribatu eta GKEen arteko ituna.
  • Lucía Morán: 20 urte baino gehiagoko eskarmentua abokatutzan eta bitartekaritza-lanetan, eta gatazkak konpontzeko espezialista.
  • Mikel Madariaga: Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkarteko, APD Norte, zuzendari nagusia, non enpresa-kudeatzaileen eta zuzendarien komunitatearen etorkizunari aurre egiteko prestakuntza eta eraginkortasuna hobetzeaz arduratzen den.
  • Narciso Vaca: 2015. urtean, Larrucea Gestión Empresarial jarri zuen martxan. Merkataritza-ekipoak kudeatzen dira aholkularitza horretan. Bestalde, merkatu zein bezero berriak, finantzaketa-egitura, kredituak eskuratzea eta enpresen bideragarritasun-planak bilatzen dituzte.
  • Cristina Alonso:Askotariko sektoreetan 20 urteko eskarmentua duen aholkulari estrategikoa; mentoringak txunditu zuen, eta ezin izan du utzi. Cristina ANDRELIEReko zuzendaria eta sortzailea da, eta irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditu mentoringean eta komunikazioan.
  • Gorka Herrera: Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, Enpresa eta Zuzenbide Pribatuko espezialitatea. HERCULEX ABOGADOS bulegoa sortu zuen 2008. urtean.
  • Aitor Gazteluiturri: 20 urte baino gehiagoko eskarmentua zuzendaritza-lanpostuetan hirugarren sektorearen zein gizarte-ekonomiaren alorreko entitateetan.
  • Fernando Agos: 18 urte hautaketa-negozioan lan egiten, Headhunting (bilaketa zuzena) metodologia erabiliz.
  • Gonzalo Mota: Estrategia eta eragiketen Alegi Team aholkularitzako zuzendari bazkidea da. Eskarmentu handiaren bitartez, ETE eta familia-enpresen negozioa garatzen eta eraldatzen laguntzen du.
  • Claudia Ramos: Eskarmentu handia enpresa multinazionaletan, zuzendari nagusiaren ondoko gisa Helados Capra delakoan eta finantza-zuzendaria R&G Transporte de Carga delakoan.
  • Javier Gurrutxaga: Zuzendari bazkidea EGOA | Consultoría Estratégica delakoan. Eskarmentu luze eta positiboa ekintzaile, enpresaburu eta enpresa-zuzendari gisa. Enpresa Estrategian espezializatua
  • Raúl López: Zuzendaria HSI Bilbaon (HSI Group). Bere eskarmentu profesionalaren bitartez, mentee direlakoei laguntza-zerbitzua eskaintzen die informazioaren teknologien alorrean.
  • Pedro Aller: Zuzendari nagusia eta Espainiako eta Portugalgo merkatuen arduraduna Alluplast Ibérica delakoan. Goi-mailako kalitate eta teknologia sofistikatuko PVC leihoen sistemak garatzeaz, ekoizteaz eta saltzeaz arduratzen den enpresa.
  • Cristina Oñate: 2020ko urtarriletik BIPEko presidentea da, Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen Elkartea.
  • Josu Mirena Santacruz: Udalaren eta sozietateen teknologia-zerbitzu guztiak kudeatzen dituen BilbaoTik udal-sozietateko zuzendaria izan zen.
  • Ignacio Romera:Aldaketa kudeatzeko, erakunde-garapenerako eta korporazio-garapenerako prozesuak zuzendu ditu. Espainiako Mentoring Elkarteko (AMCES) Euskadiko presidentea da.
  • Xabier Garatea: We Bring Strategy Consultants aholkularitzako CEO, talentuan eta ekintzailetzan espezializatua. Aldez aurretik, IeTeam delakoaren zuzendari-lanetan ibili zen Bizkaian.
  • Fernando García: Negozio-aholkularia eta proiektu-zuzendaria KAMEIN Consultoría y Servicios delakoan.
  • Iratxe Marian: Bazkide sortzailea eta arkitektoa da Mapa taller de diseño y arquitectura delakoan. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko ordezkaritzaren Zuzendaritza Batzordeko idazkari kargua du.
  • Iñigo Córdoba: Kudeaketako ingeniari informatikoa eta industria-antolaketako ingeniaria, zeina Project Manager gisa hasi zen Euskadiko mugikortasun- eta logistika-klusterrean (MLC-ITS).
  • Iñaki Bilbao:Filologia Hispanikoan lizentziatua, eta marketin eta coaching prestakuntzarekin. Gaur egun Batera marka zuzentzen du, eta gerentziako zein aholkularitzako lanak egiten ditu.

MENTORETZA JASO DUTEN ENPRESEN ZERRENDA

  • ASESORIA INTEGRAL RUBÍ SL: Enpresen aholkularitza. Euskadiko Agentzia Hartzaileen ATRAE ElkarteaEuskadiko Agentzia Hartzaileen Elkartea da ATRAE, eta, gaur egun, 29 elkarte-bazkide ditu.
  • Bizkorna: Artisau-ogiaren banatu eta merkaturatzen du.
  • BLAB GASTRONOMIC: B lab gastronomic Bilbon sortu zen, Beso Beach eta Bilbao Berria ostalaritza-taldearen esperientziatik eta teknologian ea berrikuntza digitalean adituak diren lantalde batetik.
  • AZKONA ZENTRO KLINIKOA: Mendekotasunak dituzten pertsonentzako tratamendu psikologikoa, bai eta antsietate, depresio eta estreserako tratamendua ere. Egoera gatazkatsuak edo tratu txarrekoak.
  • CONMEMORA-Aintzane Zorrilla Pérez: Ekitaldi eta jai pribatuen antolatzailea. Ezkontza jasangarrietan espezializatua.
  • Doxa Producciones SL: Doxa Producciones zinema dokumentalean espezializatutako ikus-entzunezko ekoiztetxe bat da, eta 10 esperientzia baino gehiago ditu sektorean.
  • Ideien Dr. Minsky Laboratorio: Markaren garapena eta estrategia, kontzeptutik publikoekin elkarri eragiten dion espazio eta euskarri guzti-guztiak diseinatu arte.
  • EMOTIO – GIMNASIO EMOCIONAL SL:Laneko eta Giza Baliabideetako ongizate-aholkularitza (B2B) eta kontsulta psikologikoa (B2C).
  • EUBA Y ORUETA FARMAZIA – SUSANA EUBA Y ADRIANA ORUETA C.B: Sendagaiak eta parafarmaziako eta ortopediako artikuluak ematea.
  • GELATI GELATI SL ITALIAKO IZOZKIAK:Kalitate oneko artisautza-izozkiak bertoko eta kalitate oneko produktuekin. Beren izozki-denda zerbitzua, beste izozki-denda batzuk eta ostalaritza.
  • INFOPLANET 2000:Informatikako salmenta eta konponketa-lanak. Paper-dendako produktuak saltzea.
  • KAREN SELVA LACAYO ABOGADA: Abokatu laboralista eta penala, langilea, autodidakta eta konpromiso handiarekin.
  • KREALU-Lucia Bonilla: Diseinua, ilustrazioa eta pintura-tailerrak.
  • Mercedes Cobos Lopez: Finken administrazioen kudeaketa (jabeen erkidegoak).
  • NO TE PIERDAS EN LAS REDES: Marketin digitaleko gaikuntza eta aholkularitza, enpresetako lantalde eta profesionalei beren baliabide digitalen kontrola edukitzen laguntzeko.
  • Oui Wine: Ardoaren kontsumoa errazteko eta adituengana hurbiltzeko helburuarekin sortu zen Oui wine. Latan edateko ardoa merkaturatu duen enpresa aitzindaria.
  • POSITIVO -K Mayúscula Komunicacion S.L.: Marketin digitaleko eta diseinuko agentzia. Publizitate-agentzia Bilbon. 5 eta 40 langile arteko enpresei laguntzen diete gehiago eta hobeto saltzen.
  • Resu kare: Estetika, aholkularitza kosmetikoa, salmenta, osasuna eta ongizatea.
  • ROMOTUR – ROMO TURISMO RECEPTIVO SL:Aisialdirako turistentzako bidaiak eta bizipenak diseinatzea, bai eta pizgarrien programak, kongresuak, hitzaldiak eta ekitaldi handiak ere, bestek beste, auto-merkaturatzeak, produktuak aurkeztea, kirol-ekitaldiak eta abar.
  • TRINCHERA MARKETING SL: Premien garapena (estrategia, webgunea, diseinua…) eta laguntzeko akordio bat, negozioa ekosistema digitalean hazten laguntzeko (Internet).
  • Umamie:Gastronomia jasangarria bultzatzeko eta gure elikagaiak ingurumena arriskuan jarri gabe epe luzean ekoizteko, prestatzeko eta kontsumitzeko modu bat sustatzeko premiatik sortu zen Umamie.
  • VIAJES BILBAO EXPRESS SA: Hiru negozio-lerro dituen bidaia-agentzia: negozioak, oporrak eta korporatiboa eta MICE.

SARE SOZIALAK: