Zergatik BIG BILBAO
Ekintzaileei laguntzeko baliabide guztiak ditugulako, eta esperientzia handia dugulako alor horretan: 2017tik, 500 enpresa baino gehiago sortu ditugu eta 1300 proiektu baino gehiagotarako aholkularitza eskaini dugu.
Ekintzailea izan nahi duzu? BIGen zalantzak argitzen lagunduko dizugu. Ekintzaileak batzeko eta lankidetzan aritzeko lekua da. Zure proiektuaren beharrei egokitzen den espazio aldakor bat eta zure zalantzak argitzeko adituen lantaldea eskuragarri izango dituzu.
Ekintzaileei laguntzeko baliabide guztiak ditugulako, eta esperientzia handia dugulako alor horretan: 2017tik, 500 enpresa baino gehiago sortu ditugu eta 1300 proiektu baino gehiagotarako aholkularitza eskaini dugu.
509
Sortutako enpresak.
1.335
Gure laguntza jaso duten enpresa proiektuak.
708
Sortutako enpleguak.
Espazio honetan, zu zara protagonista. Laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizkizugu, zure negozio ideia haz dadin.
Jakin zeintzuk diren zure enpresa proiektua errealitate bihurtzeko pausoak: Merkatuko errealitatea aztertzea, bezero potentzialak ezagutzea, negozio plana garatzea, dokumentazio guztia prestatzea edo marketineko eta komunikazioko ezagutzak eskuratzea. BIG Bilbaon prozesu osoan zehar laguntza pertsonalizatua eta jarraibideak eskainiko dizkizugu.
Proiektu bakoitzaren heldutasuna ezberdina da, eta, horregatik, laguntza (besteak beste, aholkularitza aurreratuko programa) eskainiko dizugu beharrezko trebetasunak eskuratu ditzazun.
Zure enpresa proiektua hiriaren sektore estrategikoen barne baldin badago (besteak beste, ekonomia digitala, zerbitzu aurreratuak edo industria kulturalak eta sormen industriak) BIGek horrelako enpresen behar berezietara egokitutako zerbitzuak eskainiko dizkizu.
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, formularioan "Ekin-Big Bilbao" saila hautatuz.
BIG Bilbao Bilboko Udalaren proiektu bat da eta Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez gauzatzen da.