Bilbao Mentoring Conference 2023

Ekainaren 27an Bilbao Mentoring Conference ekimenaren VI. edizioa izango da. Erreferentziazko ekitaldi bat dugu, non enpresek, erakundeek eta ekintzaileek alderdi estrategikoen inguruan eztabaidatu eta esparru ugaritako mentoring-bizipenak partekatuko dituzte.

Euskalduna Jauregian mahai-inguruak, elkarrizketak eta hitzaldiak egingo dira, non sektore ugaritako hizlariek esperientziak eta ezagutza partekatuko dituzten mentoring entitateen estrategiei buruz.

Topaketaren bitartez, Bilboko Udaletik, Bilbao Ekintza udal-entitatearekin batera, pertsonen gaitasunak eta talentua garatzen lagundu nahi dugu, eta enpresetako arduradunei zein ekintzaileei diziplina hori enpresaren eta ekintzailetzaren alorretan nola aplikatu behar duten jakiteko aukera eman.

 

Zure zain izango gara ekainaren 27an Euskalduna Jauregian, Bilbao Mentoring Conference ekimenaren VI. edizioan.

Laburpena Bilbao Mentoring Conference 2022

Mentoreak Masterclass Bilbao Mentoring Conference 2022

Ekintzailetza Bilbao Mentoring Conference 2022

Enpresa Elkarrizketak Bilbao Mentoring Conference 2022

Audioliburua Ilustrazioak Bilbao Mentoring Conference 2022