ETEei premiazko laguntza emateko ekintzak

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bidez eta Bilbao Aurrera Planaren esparruan, enpresa txiki eta ertainei premiazko laguntza emateko ekintzak abiarazi ditu, Covid-19k eragindako krisiaren testuinguruan.

Covid-19k eragindako krisiaren testuinguruan eta Bilbao Aurrera Planaren esparruan, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, hiriko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko ekintza-sorta bat jarri du abian.

Beste neurri ekonomiko batzuen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Aholkularitza espezializatuko zerbitzu berri bat abian jartzea, Bilboko enpresa txiki eta ertainei eta saltokiei zuzendua, joera digitalak, kontsumokoak eta merkatukoak, komunikazioa, segurtasuna eta Internet, merkataritzakoak eta salmentak ezagutu edo horietan sakondu nahi dutenei zuzenduta, egungo krisian finkatu direnak eta aukerak identifikatu ahal izateko.
  •  COVID-19aren kontrako segurtasun-protokoloetatik eratorritako gastuei aurre egiteko eta zehazki babes-materiala erosteko zuzeneko laguntzak onartu dira, guztira, 500.000 eurorekin.
  • Zerga-pizgarriei dagokionez, enpresek askotariko murrizketak eta hobariak izango dituzte zerga eta tasetan eta horrek 3 milioi euroko diru-sarrerak egotea ekarriko du.
  • Bilboko auzoetako merkataritza-elkarteei emandako dirulaguntza izendunak % 100 handitu dira, eta orain Berrehun eta hirurogeita hamasei mila eurora iritsi da zenbatekoa (276.000 €). Helburua da Bilboko auzoetan merkataritza-jarduera dinamizatzeko eta kontsumoa sustatzeko ezohiko ekintzak bultzatzea, bai eta tokiko asoziazionismoa indartzea ere, egiten diharduten lan garrantzitsuagatik.
  • Pandemiaren kalteak pairatu dituzten merkataritza-lokalen eta negozioen alokairuaren ordainketetan akordioak egotea errazteko. Zerbitzuan neurri berri gehiago ezarri dira, eta helburua da bi aldeentzako onuragarriak diren elkarrekin adostutako akordioak erraztea, jarduerari jarraitutasuna eman ahal izateko bide judizialean sartu gabe.
  • 1.000 €, 1.250 € eta 1.500 € arteko zuzeneko laguntzak, enpresa bakoitzaren langile-bolumenaren arabera, hiriko turismo-sektoreari laguntzeko, covid-19 krisiak gehien kaltetu duenetariko sektore bat.