Urriak 22
-
Bilboko Udalak sustatzen du ekimena, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, eta gaur XVII. edizioa hasi da, non Bilboko 28 enpresak eta 28 mentorek parte hartuko duten; 2008an ‘Mentoring Bilbao’ proiektua abiatu zenetik, inoiz izandako parte-hartzerik altuena da.
-
Modu altruistan ezagutza eta esperientzia partekatzen dituzten profesionalen eta hiriko enpresen arteko loturak ezartzen ditu ‘Mentoring Bilbao’-k eta helburua da enpresen estrategia zenbait sektoretan egonkortzea, epe-luzerako ikuspegia hobetzea edo enpresan erabakiak hartzea erraztea.
Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bidez, sustatutako ‘Mentoring Bilbao’ programaren XVII. edizioa gaur hasi da Zabalgune eraikinean eta inoizko parte-hartzerik handiena lortu du, tokiko enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko udal-proiektua egonkortu den seinale.
Aurten hirurogei enpresak egin dute eskaera eta 28k azken hautaketa-prozesua gainditu dute. Hala, azkenean 28 mentoring–bikote osatu dira, 2008an ‘Mentoring Bilbao’ abiatu zenetik kopururik handiena. Aurreko edizioan 26 enpresak eta mentorek hartu zuten parte.
Aurtengo edizioan hautaketa-fasera heldu diren enpresen artean, %58 autonomoak dira, %40 sozietate mugatuak eta gainerako %2ak beste formula juridiko batzuk ditu. Sektoreka, nabarmentzekoak dira zerbitzu profesionalak (%45), merkataritza (%24) eta kultura-jarduerak (%8). Gainerako ehunekoa sektore hauen artean banatuta dago: turismoa, ostalaritza eta sukaldaritza, zerbitzu pertsonalak eta eraikuntza.
Enpresa parte-hartzaile guztiek hiru urte baino gehiago daramatzate jardunean eta askotariko helburuak dauzkate, hala nola negozioa handitzea edo hedatzea, kanpoko ikuspegi profesionala bilatzea edo eredu estrategikoak eraldatzea.
Mentoreen profilari dagokionez, XVII. edizioan 28 profesionalek parte hartzen dute, %32 emakumezkoak eta %68 gizonezkoak. Azpimarratu beharra dago Bilboko bost mentore berrik bat egin dutela eta, modu altruistan, tokiko enpresa sarearekin ezagutza eta esperientzia partekatuko dituzte.
Programak zortzi hilabete iraungo du eta hautatutako Bilboko 28 enpresek mentore baten laguntza jasotzeko aukera izango dute, haien erronka estrategikoetan, hazkuntza-prozesuetan edo enpresa-ondorengotzan lan egiteko. Topaketen eta bileren bidez, esperientzian oinarritutako ikaskuntzak sortzen dira, ideia berriak txertatzen dira eta negozioak hedatzeko kontaktu gakoen sarea sortzen da.
2008an abiatu zenetik, ‘Mentoring Bilbao’-n guztira 108 mentorek eta 248 enpresak parte hartu dute eta, datu horiekin, hiriko enpresa- eta ekonomia-garapenean ekimen aitzindari gisa egonkortu da.
MENTORING BILBAOREN XVII. EDIZIOKO PARTE-HARTZAILEAK
Mentorea Laguntza jasoko duen enpresa
Fernando Agos Enfocasa
Pedro Aller OR Arquitectura
Cristina Alonso Life Moments Desing
Gorka Barrenechea Qwendi
Roberto Cacho Globojaiak Events
Nuria Carrillo Bakehouse Agency Creative Solutions
Susana Davila Sk2 Peritaciones
Gonzalo Echazarra Idematika
Fernando Garcia Hasten Fisioterapia
Aitor Gazteluiturri Somos Psiconutrición
Marta González I love Bilbao
Iratze Gurrutxaga Clínica Veterinaria IZAR
Javier Gurrutxaga Foto5cinco
Iñaki Hernando Xaboi
Javier Innerarity I1solar
Javi Lezama ifelnut-Marot
Raul Lopez NIS
Martha Machin Kumon
Iratxe Marian La Pretada
Mario Mazaira Edison
Gonzalo Mota Sin Ley
Cristina Oñate Marta Bárcena
Alvaro Peña Mosaico Training
Javier Pet Marta Gomez Arquitecta
Jose Ramon Rivero On Jan
Tania Silvestrini Freeskate Academy
Jon Suescun Ahórratelo
Narciso Vaca Librería Binario
SARE SOZIALAK:
