Enplegagarritasuna hobetzea

Bilbao Ekintzak gazteen eta langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko planak eta proiektuak garatzen ditu, pertsona horiek guztiak laneratzea errazteko.

Bilbao Ekintzaren jardueraren ardatz nagusia, gazteen eta langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da. Horretarako, alde batetik, enplegu planak garatzen ditu kolektibo horietako pertsonei lan esperientzia eskaintzeko, eta, bestetik, horien guztien trebakuntza sustatzeko proiektuak martxan jartzen ditu, eta, hori guztia, beraien laneratzea errazteko eta hiriaren garapen sozioekonomikoa sustatzeko.

Enplegu plana

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal erakundearen bitartez eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren baterako finantzaketarekin garatzen eta gauzatzen du plan hau, ezinbesteko bi jarduketa lerro hauetan egituratuta dagoena:

Enpleguaren sustapena

Arlo horretan, Bilbao Ekintzak interes publikoko jarduerak garatzeko pertsonak kontratatzen ditu. Planean parte hartzeko betekizunak, langabezian eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea eta Lanbideren laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetako batean egotea dira (besteak beste, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra izatea, 35 urte baino gutxiago izatea, 45 urte baino gehiago izatea eta langabezian 6 hilabete egotea edo gutxienez kontratazioaren aurreko 18 hilabeteetako 12 hilabeteetan enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea edo 55 urte baino gehiago izatea). Gainera, eskatzaileak Bilboko egoiliarrak izan beharko dira.

Kontratazioaren gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izan beharko da, eta gehienezko iraupena 6 hilabetekoa izango da. Lanaldia, osoa edo partziala izan ahalko da (gutxienez % 50ekoa), eta kontratatua izateko hautaketa prozesuan sartzeko izapidea Lanbideren bitartez egingo da.

Kontrataziorako laguntzak

Lerro horren helburua, enplegua sortzea sustatzea da, eta horretarako, laguntza ekonomikoak ematen zaizkie tokiko enpresei, langabezian dauden pertsonak kontratatu ditzaten.
Kasu honetan ere, pertsona horiek Lanbiden enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egon beharko dira.

Enpresentzako kontratazio laguntzak mota hauetakoak izan daitezke:

  • Gehienez ere 3.000 euroko laguntza 3 hilabeteko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko
  • Gehienez ere 6000 euroko laguntza 6 hilabete edo gehiagoko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko.
  • Gehienez ere 9.000 euroko laguntza Lanbiden laneratzeko zailtasunak dituzten kolektibo gisa definitutako langabetuei egindako kontratu bakoitzeko, lanaldi osoan eta 6 hilabete edo gehiagoko iraupenarekin.
  • 3 eta 6 hilabete arteko lanaldi partzialetarako laguntzak. Emandako dirulaguntza lanaldiarekiko proportzionala izango da, eta lanaldia ezin izango da % 50 baino gutxiagokoa izan.

Gazteei zuzendutako enplegu plana

Plan horren xedea, enplegu aukerak hobetzea da, eta kasu honetan, bereziki 35 urtera arteko gazteei zuzenduta dago. Plana garatzeko, Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa erabiltzen da, 2014-2020 aldirako Gazteentzako Programaren barnean.

Bilbao Ekintzak kontratazioa egiten du, erabilgarritasun publikoko edo gizarte intereseko jarduerak gauzatzeko, hain zuzen ere.

Gazteen Enplegurako Planean parte hartzeko betekizunak hauek dira:

  • 16 eta 30 urte bitartean izatea.
  • Langabezian eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
  • Gazteen Berme Sisteman inskribatuta egotea.
  • Lanbiden erregistratutako hezkuntza maila bat etortzea lanpostuaren hezkuntza mailarekin.
  • Bilboko egoiliarra izatea.

Kontratazioa 8 eta 12 hilabete artekoa izango da lanaldi osoan eta, gainera, eskainitako lanak eta kategoria profesionalak bat egin beharko dute gazteak Lanbideko curriculumean duen kualifikazio mailarekin.

Kontratatzeko hautagaien prozesuan parte hartzeko izapidea, ohiko enplegu planean bezala, Lanbideren bitartez egiten da.

Gaitasunen garapena

Enplegu Planaren eta Gazteen Enplegu Planaren esparruan, Bilbao Ekintzak prestakuntza-jarduera praktikoak garatzen ditu, programa horietan parte hartzen duten langabeen gaitasunak garatzeko. Ekintza horietan CVa prestatu eta lantzetik marka pertsonala hobetzera lantzen da, besteak beste.

Gazteen trebakuntzarako ekintzak

Laneratzeko aukerak errazten dituzten planak ezartzeaz gain, Bilbao Ekintzak nagusiki gazteen enplegagarritasuna hobetzeko proiektuak ere sustatzen ditu “Bilbao Gazteak Sortzen” estrategian oinarrituz.

Hauek dira helburuetako batzuk:

  • Bilboko enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzea jasangarritasun, berrikuntza eta lankidetza irizpideak aplikatuz eta pertsonen garapen orekatua eta talentua mantentzea sustatzea, hiriaren sektore estrategikoak lehenetsiz.
  • Gazteak lan merkatura hurbiltzea eta gazteen gaitasunak eta profil pertsonalak eta profesionalak enpresen beharretara egokitzea.
  • Enpresei laguntzea epe ertain eta luzean gazteen talentuari lotutako beharrak bete ditzaten.

Esparru horretan, eta urtean behin, Bilbao Ekintzak helburu horiek lortzeko proiektuak eta ekintzak definitzen ditu.

Gure kolaboratzaileak