Talentua erakartzea eta mantentzea

Bilbao Ekintzaren xedeetako bat gazteen talentua erakartzea eta mantentzea da, gizarte eta ekonomia garapen jasangarria sustatzeko, hain zuzen ere.

Bilbao Ekintzak Bizkaia Talentekin batera lan egiten du, eta Be Basque Talent Network izeneko sarea, EAEko lurraldeei lotuta dauden edo horiei lotuta egon nahi duten kualifikazio handiko profesionalek osatzen duten sarea da, hala, hirian talentua erakartzen eta mantentzen delarik.

Xede hori lortzeko egiten diren ekintzen artean nabarmentzekoa da Europako hainbat hiritan jardunaldiak antolatzearena; jardunaldi horietan, sektore zehatzetako euskal erakundeak batzen dira eta gaur egun Europako hiri horietatik gertu lan egiten duten kualifikazio handiko ikertzaile eta aditu euskaldunek parte hartzen dute baita ere. Topaketa horietan, erakundeek beraien proiektuak eta jarduerak ezagutarazteko aukera izaten dute eta profil profesionalak biltzen dituzte pertsona horiek itzultzeko eta/edo beraiekin lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko.

Bilbao Ekintzak Bizkaia Talenti laguntzen dio Be Basque Talent Conferences delakoetan; horiek, egituratutako networking topaketa ez masiboak dira, eta bilera horietan, euskal enpresetako ordezkariak eta bestelako parte-hartzaileak harremanetan jartzen dira lasaitasunez, eta konfiantzazko giro batean harreman profesionalak bermatzen dituzte. Horrez gain, Bilbo helmuga gisa promozionatzen da, beraien proiektu profesionalak eta bizitza proiektuak Bilbon garatu ditzaten.