Ekintzailetza kultura sustatzea

Etorkizuna duen gizarte bizi bat kultura ekintzailearekin lerrokatuta egon behar da. Horregatik, hainbat ekintza martxan jarri ditugu eta horietan laguntzen dugu, herritarrek ekintzailetzari buruzko kontzeptuak eta oinarrizko balioak ezagutu eta barneratu ditzaten, besteak beste, hauek: sormena, berrikuntza, taldeko lana, arazoak ebaztea, eta abar.

Enpresa nortasunaren sentsibilizazioa eta kultura ekintzailea sortzea ezinbesteko osagaiak dira Bilbon aberastasuna bultzatzeko eta sustatzeko.

Helburu horrekin, lan lerro ezberdinak aplikatzen ditugu ekintzailetza kultura sortzeko, ekintzailetza eta berrikuntza sustatuz ekintzailetza potentziala duten pertsonentzako aldekoak diren inguruak sortzearen bitartez:

Hezkuntzan ekintzailetza kultura sustatzea.

Hezkuntza komunitateak ezinbesteko zeregina du maila askotan, izan ere, beharrezko baldintzak sortzen ditu ekiteko ezagutzak, trebetasunak eta beharrezko jarrerak garatzeko.

Hala, honako proiektuak nabarmendu behar dira alor horretan:

  • “Sortzearen Abentura” proiektua. DBHko 3. eta 4. mailetan ezartzen den esku-hartze proiektua da, eta bertan, sormena, berrikuntza eta ekintzailetza lantzen dira.
  • El Correok antolatutako StartInnova proiektuan lankidetzan jarduten dugu. Bertan, batxilergoko eta prestakuntza zikloetako ikasleek parte hartzen dute eta ekintzailetza gaitasunak lantzen dituzte.
  • Lankidetza hitzarmena UPV/EHUrekin Bizkaiko Kanpuseko Zitek programan. Unibertsitatearen eremuan enpresak sortzeko laguntza eskaintzeaz gain, ekintzailetza kultura hori osatzen duten mintegiak, jardunaldiak, lehiaketak eta sariak diseinatzen, antolatzen eta ematen ditu.
  • Kultura ekintzailea hedatzeko jardunaldiak prestakuntza zentroetan, ekintzailetza laneko aukera on gisa sustatzeko.

IES Txurdinaga Behekoa-Bilbao Ekintza Proiektua

2023ko Sortzearen Abentura proiektuaren laburpena

Gizartean ekintzailetza kultura sustatzeko ekintzak

Ekintzailetza kultura sustatzeko moduetako bat, espazioak sortzea da enpresa ekimen bat martxan jartzea erabaki duten pertsonak balioztatzeko, eta balentriarekin, dedikazioarekin eta irmotasunarekin ibilbide hori gauzatu dutenen eredua, horrelako ekimenetan interesa izan dezaketenei helarazten zaie.

Horregatik, urtero antolatzen dugu “Bilbo Ekintzailea Gala” delakoa; ekimen horretan, sortu berri diren eta Bilbao Ekintzaren bidez Bilboko Udalaren laguntza jaso duten enpresak ezagutarazten dira.

Foroak, ekitaldiak eta sentsibilizazio topaketak bultzatzea

Badakigu ekintzailetza kultura hedatzeko zeregin garrantzitsua dugula, eta, horregatik, gure inguruko ekintzailetza ekosistemarekin lotutako askotariko ekitaldietan, azoketan eta topaketetan parte hartzen dugu. (Deustuko Unibertsitateko enplegu eta ekintzailetza azoka, B-Venture, eta abar.)

Hackaton 2023 ekitaldia

Elkarrekin sortzeko eta benetako enpresen erronkak konpontzeko ekitaldia da, ekintzailetza-kezka duten eta ingurumenean eta/edo gizarte-eremuan kezka duten pertsonei zuzendua.