Enpresen lehiakortasuna hobetzeko babesa

Bilbao Ekintzak Bilboko enpresa txiki eta ertainak babesten ditu lehiakortasuna hobetu dezaten, dituzten beharrizanetara egokitutako prestakuntza zerbitzuen eskaintza eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez. Enpresa mota guztientzako irekita dagoen eskaintza horrek, hala ere, lehentasuna emango dio Ekonomia Digitalari, Zerbitzu Aurreratuei, Kultura eta Sorkuntza Industriei eta Turismoari lotutako enpresa proiektuak bultzatzeari.

Prestakuntza eta enpresentzako aholkularitza

Bilbao Ekintzak enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatuaren zerbitzu baten bidez, kudeaketa hobetzera bideratua.

Prestakuntzaren atalean, enpresa sentsibilizazio jardunaldiak antolatzen ditugu, eta iraupen luzeagoko tailerrak ere bai, arlo ekonomiko-finantzarioko, marketin-komertzialeko, berrikuntzako, teknologiako edo giza baliabideetako gaurkotasun gaiei buruzkoak. Beti ere enpresen eskakizunei jarraikiz, gertuko harreman horren fruitu direnak, eta bereizten gaituen errealitatearen ezagutzan oinarrituta.

Paraleloki, enpresariak eta erakundeen kudeatzaileak aholkatu eta gaitzen ditugu hainbat egoeratan erabaki estrategikoak hartzeko, negozio-ildo edo produktu berriren baten jaurtiketa, zerbitzuen digitalizazioa edo kanpoko merkatuetako estrategia komertzialaren definizioa kasu. Gainera, orientazioa eskaintzen diegu enpresei askotariko erronketarako. Esate baterako, produktuen eskarien jaitsierak, gastu murrizketa garrantzitsu bat egiteko beharra, enpresa birfinantzatzekoa edo, are, premiazko berregituraketa prozesu bati aurre egitea.

Zerbitzu multzo hori guztia, noski, covid-19arekin lotutako oraingo krisi egoerara egokitu da. Hala, enpresei babesa ematen zaie egoera latz honetarako programa zehatz eta berezituen bidez, errealitate berria eta inguruabar honetan iritsi eta finkatu diren aldaketak ulertzen laguntzeko.