Bilbao Convention Bureau

Ekitaldiak sustatzen eta antolatzen laguntzen dugu

Bilbao Convention Bureauk babesa eta laguntza eskaintzen die ekitaldien sustatzaileei, korporazio- edo elkarte-bilerei, horiek Bilbon egitea aurreikusten badute. Nazioarteko sareekin lankidetzan eta sektoreko tokiko enpresen babesarekin, BiCBk aliatu estrategiko gisa jarduten du, hautagaitzak aurkezteko, harreman instituzionalak kudeatzeko, egoitzak kokatzeko eta profesionalekin loturak izateko euskarri teknikoa eskaintzen . Gainera, dokumentazio turistikoa eta aisialdiko proposamenak ematen ditu, edozein bilera edo ekitaldiren arrakasta bermatzeko.