Merkataritza lehiakortasuna bultzatzea

Bilbao Ekintzak hiriko saltoki txikien lehiakortasuna hobetu nahi du, eta horretarako, digitalizazioa, kudeaketa berrikuntza eta bezeroen esperientziaren hobekuntza sustatzen ditu.

Bilbao Ekintzak hiriko merkataritza sarean jardun edo eragin nahi du lehiakortasuna hobetzearen alorrean, eta nagusiki, honakoak gauzatzen ditu helburu hori lortzeko:

  • Aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzua.
  • Lehiakortasuna hobetzeko ibilbidea diseinatzeko laguntza.
  • Lantaldeak askotariko eremuetan identifikatu dituen behar bereziei lotutako ikastaro eta prestakuntza ekintzen eskaintza. Eremu horiek hauek dira: merkataritza, kudeaketa, teknologia berriak, eta abar.
  • Merkataritza berrikuntza sustatzea: eremu horretan, nabarmentzekoa da “Bilboko saltoki berritzaileak” izeneko ekimena; berrikuntza sustatzeko ideien laborategi bat da, eta hiriko merkatariek gidatzen dute.    
  • Lan bitartekaritza: merkataritzari laguntzen diogu profesional onenak bilatzen.

Gainera, tresna osagarri gisa, sektoreari laguntzeko, merkataritza dinamizazioko ekintzak garatzen ditugu. Horretarako, ekitaldiak antolatzen ditugu edo hiriko saltokietarako bezeroak erakartzeko proiektuak martxan jartzen ditugu. Besteak beste, lan eremu horretan kokatzen dira Arteshop edo Bilbao Gabonak ekimenak.

Zure negoziorako tresna digitalak: “Google My Business”

Negozioetan tresna digitalak erabiltzeak eskaintzen dituen abantailak zabaltzen laguntzeko eta horien ezarpena errazteko, Bilbao Ekintzak Google My Business erabiltzeko urratsak zehatz-mehatz azaltzen dituen bideo tutorial bat garatu du, saltokiak eta negozioak Interneten kokatzeko. Gogora ezazu, ireki eta kudeatu Google My Business-eko fitxa, ospea sortzeko, zure negozioaren ikusgarritasuna handitzeko eta bezero potentzialengana iristeko.

Nola erabili GMB?