Ezagutu Ekintzailetza Zentroa

Ekintzailea izan nahi duzu? Bilbao ekintzan zalantzak argitzen lagunduko dizugu. Ekintzaileak batzeko eta lankidetzan aritzeko lekua da. Zure proiektuaren beharrei egokitzen den espazio aldakor bat eta zure zalantzak argitzeko adituen lantaldea eskuragarri izango dituzu.

Zergatik ekin Bilbao Ekintzan?

Ekintzaileei laguntzeko baliabide guztiak ditugulako, eta esperientzia handia dugulako alor horretan: 2017tik, 500 enpresa baino gehiago sortu ditugu eta 1300 proiektu baino gehiagotarako aholkularitza eskaini dugu.

Espazio honetan, zu zara protagonista. Laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizkizugu, zure negozio ideia haz dadin.

Ekintzailetza Zentroaren beste abantaila batzuk:

  • Negozio bat kudeatzeko trebetasun eta ezagutza guztiak garatu ditzakezu.
  • Beste ekintzaile batzuekin batera, ikastaroetan, hitzaldietan, tailerretan eta networking jardunaldietan parte hartu dezakezu.
  • Ezagutu zure proiektuaren potentzial guztia garatzen lagunduko dizun adituen lantaldea, ideia sortzen denetik negozioa maila gorenera iritsi arte lagunduko dizuten pertsonak, hain zuzen ere.
  • Zure negozioa martxan jartzeko, aldian-aldian ekintzaileentzat eskuragarri dauden baliabideei buruzko informazioa emango dizugu (dirulaguntzak, coworking espazioak, lehiaketak, eta abar).

Non gaude

EKINTZAILETZA ZENTROA

Ekintzailetza Zentroa Bilboko Udalaren proiektu bat da eta Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez gauzatzen da.

Batera finantzatzen den erakundea

Erakundeen laguntza

Kolaboratzaileak