Legezko Oharra

Bilbao Ekintza EPELren LEGE-OHARRA

Honako hau jakinarazi nahi dizuegu Bilbao Ekintza EPELren webguneko erabiltzaileei:

  • bilbaoekintza.eus domeinua Bilbao Ekintza EPEL entitatearen titulartasunekoa da, eta erabiltzaile guztien esku jartzen den webgune bat da. Bertan, Bilboko hiriari buruzko informazio orokorra eskaini nahi da, bai eta erakundeak eskaintzen dituen zerbitzu eta kudeaketen berri eman ere.
  • Bilbao Ekintza EPEL (IFZ: Q-4800731-D) Bilboko Udalaren mendeko tokiko enpresa-entitate publiko bat da, eta, informazio honi dagokionez, hauxe da helbidea: Nafarroa kalea, 5, 48001 Bilbo (Espainia). Hementxe dituzu harremanetarako beste datu batzuk:

Telefono-zenbakia:+34-944205300

Helbide elektronikoa: juridico@bilbaoekintza.bilbao.eus

Webgune honetan agertzen diren ikur bereizgarri, merkataritza-izen, eduki (testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, softwarea, estekak eta soinu edo ikus-entzunezko eduki guztiak eta iturri-kodeak...), egitura, diseinu eta elementuak aurkezteko modua edo beste edozein informazio Bilbao Ekintza EPEL entitatearen jabetzakoak dira, eta jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideek babesten dituzte.

Bilbao Ekintza EPELek beren-beregi baimendu gabe, erabiltzaileak guztiz debekatuta izango du aurreko atalean aipatutako elementuak gordetzea, biltegiratzea, publikoki jakinaraztea, argitaratzea, partekatzea eta, orokorrean, beste edozein motatako ustiapena egitea. Webguneko edukien laburpenak inprimatu edo deskargatu ahal izango dira, bakarrik pertsonalki eta modu pribatuan erabiltzeko badira.

Webgune ofizial honetan, erabiltzaileak askotariko estekak aurkituko ditu, eta webgune honekiko independenteak diren beste webgune batzuetara jo ahal izango du bertatik, gure erakundearekin zerikusia duten Interneteko beste informazio-iturri batzuetara jo ahal izateko, kasuan kasu, egileei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideekin. Hala eta guztiz ere, Bilbao Ekintza EPELek ez du bere gain hartuko esteka horien edukietatik edo konexioetatik sor daitekeen erantzukizunik. Era berean, Bilbao Ekintza EPELeko webgunera doazen estekak ezartzen direnean, entitateari eskatu eta baimena lortu ondoren, Bilbao Ekintza EPELren titulartasunaren jabetza intelektualaren eskubideak errespetatu beharko dira.

Erabiltzaileak ezin izango du instalatuta dauden edo webgunea zein edukiak erabiltzeko ezintasuna dakarten segurtasun-sistemak edo babes-gailuak ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu ditzaketen baliabiderik erabili.

Ez da Bilbao Ekintza EPELren erantzukizuna izango beste batzuek webgunea eta edukia modu desegokian erabiltzea edo beste pertsona fisiko edo juridiko batzuetatik datorren informazioa eguneratzea, webgunean jasota badago edo esteka edo beste sistema batzuen bitartez bidaltzen bada. Webgune honen bitartez ematen diren edukiak informazio-edukiak baino ez dira izango; hortaz, erabiltzeak egin ditzakeen erabilera eta erabilera horietatik sor daitezkeen ondorioak edo kalteak erabiltzailearen erantzukizuna baino ez dira izango. Bilbao Ekintza EPELek ez du bere gain hartuko erabiltzaileei beste batzuenak diren edo beste batzuek kudeatzen dituzten webguneetara sartzeko aukera ematen dizkieten bilaketa-tresnak, estekak (link) eta direktorioak erabiltzeagatik sor daitezkeen mota guztietako kalteei dagokien erantzukizuna, ez eta sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo erabiltzaileen fitxategietan kalteak eragin ditzaketen edukietan birusak edo eduki maltzurrak egotearen erantzukizuna ere.

Bilbao Ekintza EPELek eskubidea izango du egoki jotzen dituen lege-ekintzak gauzatzeko beste batzuek bere webgunearen edukiak bidegabe erabiltzen dituztenean.