Bilbao Ekintza
- Enpresak sortzea eta haztea errazten du, merkatu berrietara sartzeko laguntza eskainiz, bereziki, hirian definitutako espezializazio eremu adimentsu hauetan lan egiten duten enpresak: zerbitzu aurreratuak, sormen industriak, ekonomia digitala eta turismoa.
- Merkataritza jardueraren garapena sustatzen du kanpoko proiektuen eta ekimenen eragile izateari utzi gabe, hala, Bilbon atzerriko inbertsioak egitea ahalbidetuz.
- Gazteen garapen profesionala indartzen du, talentua eta sormena baliozkotuz.
- Ekitaldiak eta turistak hirira erakartzen ditu, euskarri eta arreta zerbitzu onenak eskainiz; hala, horiek ekarpenak egiten dituzte hiria kokatzeko eta aberastasuna eta enplegua sortzeko.