Europar Batasunak bere helburu nagusien artean du lan merkatuak behar dituen bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzea. Aurreikuspenen arabera, epe motzean zientifiko eta teknologo gehiago beharko dira Europan, eta ez da nahiko langile kualifikaturik egongo plaza guztiak betetzeko.
Azterketa batzuen arabera, gaur egun zientziari lotutako graduetan matrikulazio gutxi egoteko faktoreetako bat da herritarrek zientziarekiko duten pertzepzioa.
Horren inguruan, Bilbon STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) estrategia garatzen da. Estrategia horren xedea, gazteenen artean zientziari, teknologiari eta berrikuntzari buruzko balioak sustatzea da, baita ere gizartean kultura zientifikoa gehitzea hezkuntza sistemaren, komunitate zientifikoaren, familien eta gizartearen arteko loturak ezarriz, eta hori guztia, zientziari eta teknologiari buruzko irudi errealistagoa eskaintzeko.