Bilbao Convention Bureau

Bilbao Convention Bureauk babes eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen die ekitaldien sustatzaileei, korporazioetako bileretan edo elkarteenetan, formatu eta mota guztietako ekitaldiak egin daitezkeelarik Bilbon. Gainera, zure esku jartzen dugu hiriaren hautagaitzak aurkezteko beharrezkoa den euskarri tekniko guztia, bai eta doako aholkularitza eta informazio zehatza ekitaldi bat garatzeko prozesu osoan zehar.

Kongresuak, konbentzioak, jardunaldiak eta pizgarriak

Bilbao Convention Bureau kongresuak, konbentzioak, jardunaldiak eta pizgarriak antolatzeko sortu zen. Gaur egun, alor ezberdinetako ehun erakunde baino gehiago daude bertan (egoitzak, hotelak, sukaldaritza, garraioak, ekitaldiak antolatzea eta ekoiztea, turismo jasotzailea, merkataritza…), guztiz edo partzialki ekimenen sektorean lan egiten dutenak, hain zuzen ere.

BiCBk Bilbon bilerak egiteko interesa duten pertsona, entitate eta erakunde guztientzat eskuragarri jartzen ditu honakoak:

  • Laguntza teknikoa hiriaren hautagaiak aurkezteko, bilera eta pizgarrietarako.
  • Erakundeekin kontaktuak.
  • Bilera zentroen kokapena.
  • Sektoreko enpresa profesionalen arteko harremanak.
  • Bilbao Bizkaian kultura eta aisialdi jarduerei buruzko proposamenak.
  • Bilbao Bizkaian kultura eta aisialdi jardueren arteko lotura.
  • Dokumentazio turistikoa ematea Bilboko bileretara etortzen direnei.

Aholkularitza ematen dugu egoitza, osatu eta profesional onenen inguruan, betiere, modu neutralean eta irabazi asmorik gabe. Gainera, hasieratik zure ondoan egongo gara, hautagaitzak aurkezteko lagunduz eta ikuskaritza bisitetan baita ere.

Kalitate Turistikoko Q ziurtagiria dugu, eta nazioartean ICCA, MPI Iberian Chapter, European Cities Marketing eta Spain Convention Bureau erakundeekin lan egiten dugu. Langileen lantaldeari esker, aliatu onena da hirian mota guztietako ekitaldiak antolatzeko.