Auzo Factorys

Auzo Factory sarea osatzen duten zentroak hirian kokatuta daude, eta helburua, sortu berriak diren enpresa proiektuetarako coworking espazioak, modulu itxiak eta espazio komunak eskaintzea da, enpresa horiek martxan jartzen laguntzeko eta aldi zehatz batean, enpresak eratzen laguntzeko.

Auzo Factoryen sareak helburu bikoitza du:
  • Azpiegitura berriak sustatzea erabilera eta erabiltzaile nahasketarekin, jarduera soziokulturalak eta komunitarioak enpresa ekintzekin konbinatuz.
  • Sormenerako eta herritarren, elkarteen, agenteen, ekintzaileen eta enpresen arteko elkarbizitzarako erreferentziazko espazioak sortzea, bereziki, hiriarentzako estrategikoenak diren sektoreak landuz.
Onuradunak:
  • Enpresa gisa eratu aurretik, pertsona ekintzaileak eta enpresa proiektuak.
  •  3 urte baino gutxiagoko antzinatasunarekin sortutako enpresak.
Baldintzak:

Harrobia

Harrobia Auzo Factory-an, enpresa-moduluetan eta coworking-espazioetan aldi baterako kokalekua eskaintzen zaie enpresa-proiektuen, enpresen eta profesionalen sustatzaileei, baldin eta beren jarduera garatzeko Bilbon kokatu nahi badute, betiere Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) balioak eta printzipioak errespetatuz eta egokituz.

Auzo Factory hau EKONOPOLO Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloan kokatuta dago, eta horren helburua da ESSaren erreferentziazko eta garapeneko espazio gisa jardutea, eta, besteak beste, gizarte-ekintzailetza kooperatiboaren garapena erraztuko du, enpresentzako ideia-, abiarazte- eta laguntza-prozesuak lagunduz, helburu horretara egokitutako prestakuntza, orientazio eta planen bidez.

Cantera-AuzoFactory

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan ekonopolo@bilbaoekintza.bilbao.eus posta elektronikoaren bidez.

Boluetabarri

Coworking gunea, proiektu berritzaileei zuzendua, batez ere eduki digitalen sektorean.

Irazabal-Matiko

Coworkingeko espazio honetan, arlo digitaleko proiektuak batzen dira eta nagusiki B2B negozio ereduetan lan egiten da.

Rekalde - Innolab Bilbao

Berrikuntza plataforma bat da, enpresak eta teknologia batzen dituena enpresa eta gizarte erronketarako irtenbide digitalak bilatzeko. Gainera, Auzo Factory sareko gainerako zentroek bezala, enpresa proiektuetan lan egiteko espazioak eskaintzen ditu.