Bilbao Arena

Bilbao Arena hiriko erabilera anitzeko erreferentziazko zentroa da. Bilboko Udalak du bere jabetza, eta kudeaketa Bilbao Ekintza sozietateak egiten du.

2011n inauguratu zuten eta Bilboko erdigunean kokatuta dago, zehazki, Miribilla auzoan. 25.985 metro karratu ditu eta instalakuntza aldakorra eta funtzio anitzekoa da, jarduera ezberdinak egin daitezkeelarik bertan, besteak beste, enpresakoak, prestakuntzakoak, merkataritzakoak, kultura ekintzak, kirolekoak, gastronomikoak eta kirol lehiaketa nazionalak eta nazioartekoak.

Esperientzia bermatuta dugu

Hiribilduko saskibaloiko talde profesionalak, Bilbao Basketek, bertan partidak jokatzeaz gain, askotariko kirol ekitaldiak antolatu dituzte bertan, besteak beste, areto futbola, badmintona, gimnasia, dantza, izotz jarduerak, eta abar.

Era berean, ohiko programazioan ekitaldi musikalak, kulturalak, kontzertuak, antzerkiak, balleta, zirkua, familientzako show-ak, enpresa ekitaldiak eta azokak, ekitaldi politikoak, sindikatuenak edo erlijiosoak antolatzen dira bertan.

Beste batzuen artean, Aitana, Camilo, Alejandro Sanz, Scorpions, Pablo Alborán edo Andre Rieu musikariak, Revolution On Ice ikuskizuna, Cirque du Soleil, Disney Live eta Disney On Ice ikuskizunak, antzerkiak (adibidez, Ikara Zirkua eta Apokalipsia), eta askotariko ekitaldiak eskaini dira, esaterako, Ura Bere Bidean, Fair Saturday, azokak, kongresuak, eta abar.

Kudeaketa sistema

Gure kudeaketa sistemaren oinarriak kalitatea, prozeduren hobekuntza, bezeroen gogobetetasuna, jasangarritasuna, irisgarritasuna, prebentzioa eta etengabeko hobekuntza dira.

Horregatik, ekoizpenei bi ezinbesteko elementu hauek eskaintzen dizkiegu:

  • Tratu pertsonala eta hurbilekoa ekitaldia arrakastatsua izateko, eta sustatzaileentzat erraztasun eta erosotasun guztiak.
  • Espazio malgua, moldakorra, aldakorra eta teknikoki prestatua dagoena edonolako ekitaldiak antolatzeko.

Zergatik Bilbao Arena?

  • Kokapen ezin hobea, hiriaren erdigunean.
  • Espazioaren esperientzia formatu txikiko, ertaineko eta handiko ekitaldiak antolatzen.
  • Lantalde kualifikatua, beti laguntzeko prest dagoena.
  • Bezeroen gogobetetasuna.
  • Edozein jardueretara moldatzeko gaitasuna.
  • Espazioak eta soinua kalitate onenekoak dira.
  • Ikusleek sentitzen duten giro hurbileko eta kalitatezkoa.
  • Edukiera ezberdinetarako gaitasuna eta moldakortasuna.