Informazio turistikoa eta arreta
Turismoa eta merkataritza arloak Bilbon turismoa eta turismo industria sustatu nahi ditu, eta, aldi berean, merkataritza sektorearen lehiakortasuna hobetu nahi du, biak ere hirian enplegua eta aberastasuna sortzeko ardatzak direlarik.
Hiriko turismoa promozionatzen dugu eta bisitariei laguntzen diegu, Bilbok tokiko ekonomian eta enpleguan duen garrantzia gehitzeko.
Era berean, merkataritza hiriaren jarduera ekonomikoaren ardatz katalizatzaile gisa jorratzen dugu. Laneko alor horretan, sektoreari laguntza ematen diogu berrikuntzaren erronkan eta kontsumo ereduen aldaketen aurrean, horretarako, merkataritza dinamizazioko proiektuak, programak eta ekintzak martxan jarriz.