Informazio turistikoa eta arreta

Bilbao Ekintzak, Turismo arloaren bitartez, hiriaren informazioa eta arreta turistikoaren ardura du, eta zerbitzu hori turismo bulegoen bitartez ematen du.

Helburua, bisitarien itxaropenak betetzea eta horiek, Bilbon, Bizkaian eta Euskadin egonaldi iraunkorra eta atsegina izatea erraztea da.

Informazio turistikoa eta arreta zerbitzua turismo bulegoen bidez egituratzen da, eta hauxe da xedea:

  • Bisitarien informazio eskariei erantzutea (turistak, bisitariak eta Bilboko eta Bizkaiko bizilagunak), modu presentzialean eta ez presentzialean.
  • Bilboko leku garrantzitsu eta adierazgarrienak sustatzea eta ezagutaraztea, gidari profesionalekin bisita turistikoak antolatuz.
  • Hori guztia, aukera berdintasuna bermatuz zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeko eta horietara sartzeko orduan.

Zerbitzuak

Informazioa eta arreta presentziala

Bilbon, informazio turistikoa ematen duten bi bulego iraunkor daude, bata plaza biribilean eta bestea Guggenheim museoaren ondoan. Sei hizkuntzatan eskaintzen dituzte zerbitzuak: Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz.

Bulego horietan, Bilboko, Bizkaiko, Euskadiko eta beste helmuga turistikoetarako kontsultak eta informazio eskariak jorratzen dira. Bilbao Bizkaia Card turismo txartelari eta enpresa eta produktu turistikoei buruzko informazioa ematen da. Dokumentazio turistiko hau ere banatzen da: Bilboko planoa, bisita gidatuak, garraio turistikoak, hiriko ostatuei eta hotelei buruzko informazioa, museoak, kultura jarduerak, gastronomia, turismo aktiboa, eta abar.

Gainera, informazio turistikoko zerbitzu ibiltaria ere badu, ekimen publikoetan eta itsas bidaiak iristean jartzen dutena.

Informazio eta arreta ez presentziala

Bilbo Turismoak presentzialak ez diren informazio turistikoko kontsultak eta eskariak ere jorratzen ditu: Telefono bidez informazio eskariei eta kontsultei erantzuten die, posta bidez, WhatsApp bidez eta mezu elektronikoen bidez informazioa eta dokumentazio turistikoa bidaltzen du edo oinez egiteko bisita gidatuei buruzko informazioa ematen du eta erreserbak egiten ditu.

  • Telefono eta WhatsApp bidezko arreta: astelehenetik igandera bulegoko ordutegian, urteko 365 egunetan.
  • Posta edo mezu elektroniko bidezko arreta: astelehenetik ostiralera, bulegoko ordutegian.
  • Gainera, laster LiveChat eta bulego birtuala zerbitzuak martxan egongo dira.

Bisita gidatuak oinez Bilbon

Zerbitzu honen helburuak, Bilbori buruzko informazioa ematea eta Bilbo promozionatzea dira, eta, horrez gain, hiribilduko espazio esanguratsuenak ezagutaraztea, horretarako, gida profesionalek egiten dituztelarik bisitak.

Bi ibilbide hauek eskaintzen dira:

  • Alde Zaharra: Erdi Aroko Bilbo ezagutzeko, harrizko kaleak, kantoiak, xarma duten plazak eta izkinak, hiribildua handitu zuen merkataritza eta portu jarduera garrantzitsuaren testigu izan zirenak, hain zuzen ere.
  • Zabalgunea-Abandoibarra: XIX. mendetik aurrera gaur egunera arteko Bilboko arkitekturaren eta hirigintzaren garapena ezagutzeko. Hiriko erdigunea ezagutzen da, tradizioa eta berrikuntza uztartuz.