Turistech Bilbao

Bilbao Ekintzak Innolab Bilbaoren lankidetzarekin bultzatzen duen ekimen bat da, eta turismoaren sektoreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna transformazio digitalaren bitartez sustatzeko gauzatu da. Aldi berean, turismoaren sektorean negozio-eredu berriak garatzeko eta ekintzailetza sustatzeko irtenbide teknologikoak eta aplikazioak identifikatu nahi ditu.

Turistech Bilbao ekimena turismoaren sektorearen premiei erantzuteko sortu da; beraz, ikuspegia mundu osoko zein tokian tokiko gaur egungo krisiaren testuinguruaren arabera egokitu da, eta honako helburu hauek markatu ditu:

  • Turismo-eskaintzaren eta -eskariaren arteko konexioa handitzea, tokiko kontsumoaren alde egiteko, baina kalitate oneko esperientzia seguru bat bermatuta.
  • Turismo-enpresaren digitalizazioa erraztea eta katalizatzea, eta sektorearen zein profesionalen premietara egokitutako aholkularitza eta informazio baliagarria ematea.
  • Berrikuntza Irekiko prozesuak sustatzea, zeinaren bitartez teknologia diseinatzeko, garatzeko edo ezartzeko faktore gakoa izango duten zerbitzu, produktu eta kanpaina berriak sortuko diren.
  • Turismoaren sektoreko eragileen topalekua izatea, euskarri teknologiko batekin Bilboko eta Bizkaiko turismo-industria aktibatzeko erronka nahiz premiei erantzuna emango dieten ekimenak abiarazteko eta irtenbideak bilatzeko.