Enpresa networkinga

Bilboko ETEen beharrizanetara egokitutako sentsibilizazio jardunaldiak eta tailerrak antolatzen ditu urtean zehar Bilbao Ekintzak. Covid-19ak ekarri dituen erronkak eta aldaketak gainditzean zentratzen dira orain.

Bilbao Ekintzak urtean zehar gaurkotasun gaiei buruzko sentsibilizazio jardunaldiak antolatzen ditu enpresentzat, kudeaketaren, lehiakortasunaren hobekuntzaren eta berrikuntzaren arloekin lotuak: Covid-19ak planteatzen dituen erronkak eta gelditzeko iritsi diren aldaketak, negozioaren zenbakien analisia, estrategia komertziala definitzea, ETEen digitalizaioa kudeatzeko erronka edo enpresaren eragin sozialaren balioaren hazkundea.

Bestalde, iraupen luzeagoko tailerrak ere antolatzen dira zenbait diziplinatan. Hain zuzen, enpresekiko gertuko harreman horren ondorioz beharrizan espezifikoak dituztela ikusi ahal izan den horietan: Negozioan balorea sortzea, berrikuntza, storytelling, negoziaketa komertziala, komunikazioa, etab.

Gaur egun, eta enpresen egungo errealitatearekiko gertutasun espirituari jarraikiz, ekitaldi horiek espazio digitalera lekualdatu dira, eta horien gaia covid osteko krisiaren eta gelditzeko iritsi diren aldaketen testuingurura egokitu da. Hala, egoera hau ahalik eta ondoen jorratu ahal izateko tresnak eta erremintak lantzen dira.