Gaitasun Digitala

Bilbao Ekintzak mundu digitalera sartu berri diren edo bertan lanean ari diren eta probetxurik handiena atera nahi dioten saltokiei eskaintzen die programa, eta egiten dutena zein errentagarritasuna ebaluatzeko eta hobetzeko tresnak eskaintzen dizkiete.

Negozioa digitalizatu nahi duten Bilboko saltokien arduradunentzat pentsatu da Erakartze Digitalaren programa eta Bilboko ETE-tan tokiko merkataritzan eta gai horren inguruan duen prestakuntza indartu eta hobetu nahi du.

Hauexek dira helburuen gai nagusiak:
  • Programaren diseinua. Parte hartuko duen saltoki bakoitzaren premiak identifikatu ondoren, diseinuaren programari dagokionez, saio praktikoak eskainiko dira saltoki parte-hartzaileekin, Social Media, Marketin Digitala eta e-commerce arloetara bideratuta, saltoki bakoitzean hautemandako premien arabera.
  • Tokiko merkataritzaren errealitatera egokitzen diren baliabide digitalak eta alderdi interesgarri nagusiak kudeatzea, existitzen diren azpisektoreak bereizita eta nahi diren emaitzak erdiesteko beharrezkoak diren baliabideen sorta egokituz.
  • Emaitzak neurtzea. Parte hartu duten saltoki guztien emaitzak banan-banan ebaluatzen dira, hautemandako premiak eta definitutako helburuak aintzat hartuta.
  • Parte hartzen duen saltoki bakoitzari egokitutako eduki- eta sustapen-estrategiak diseinatzea. Saltokiak beren edukiak eta sustapen digitalak kudeatzea lortu nahi da, bezeroekin dituzten fidelizazio-tresna gisa.
  • Merkataritzari lotutako marketin digitaleko tresnak. Merkataritza trebatu egiten da merkatuan dauden marketin digitaleko tresna guztiak erabiltzeko gai izan daitezen, eta balio gehiago ematen dieten edo dagokien eragin-eremurako egokienak direnak hautatzen dira.
  • Ikasketa ireki eta parte-hartzailerako komunitate bat sortzea, non estatuko nahiz nazioarteko eduki berriak partekatu behar diren, gure saltokien errealitatera egokitzeko eta, horrela, osatzen duten saltokien bizikidetza eta nortasuna aberasteko.
  • Komunitateak sortutako jardunbide egokiak eta edukiak partekatzea eta ikasitako baliabideen zein komunitatearen laguntzarekin merkatura gehitzen doazen baliabide digitalen erabilera handitzeko aukera emango duen sinergia bat sortzea.