Enplegua sustatzeko premiazko ekintzak

Covid-19k eragindako krisiari ahal den baliabide guztiekin aurre egiteko, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, hainbat neurri jarri ditu abian enplegua sortzen laguntzeko eta pertsonen trebakuntza hobetzeko, lan-merkatura itzultzen laguntzeko.

Abian jarritako neurrien artean, nabarmentzekoa da orain arte Bilbon abiarazitako enplegu-aukera garrantzitsuena, 2020-2021 Plan Enplegu Arrunta eta Gazteen Enplegu Planaren eskutik. Plan horien bidez, 1.012 enplegu berri sortu dira; Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bidez, 311, udal-arlo eta -erakundeetan erabilgarritasun eta interes publikoko jarduerak garatzeko; 701, sektore pribatuarekin eta enpresekin lankidetzan, abian jarritako kontrataziorako laguntzei esker.

Programa horiek Lanbiderekin, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Enplegu Zerbitzua, batera sustatu dira, 10,9 milioi euroko inbertitsio batekin.

Aldi berean, Bilbao Berraktibatzen programa abiarazi da, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketarekin, COVID-19k eragindako krisiaren ondorioz langabezian dauden pertsonak laneratzen laguntzeko.

Programa honek, partehartzaileei euren gaitasunak sustatu, eremu digitalekoak barne, eta ekintza-plan pertsonalizatua garatzen laguntzen die. Gainera, enpresekin bilerak egiten ari dira, gaur egungo edo etorkizuneko enplegu-aukerak identifikatu eta bertatik bertara ezagutzeko.

Ekimen horiek Bilboko Udalak sustatutako Bilbao Aurrera Planaren barruan sartzen dira, hau da, Covid-19k sortutako egoeraren aurrean gizartearen kohesiorako eta ekonomia, enplegua eta kultura suspertzeko premiazko neurrien barruan.