Urriak 26
-
Bilboko Udalak sustatzen du ekimen hau Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, eta parte-hartzaileen garapen pertsonala eta profesionala bultzatzen du, esperientzia daukaten profesionalek lagunduta.
-
Edizio honetan zerbitzuen eremuari lotutako jarduera gehienak nabarmentzen dira, bai eta sektore teknologiko, kultural, turistiko eta komertzialen ordezkaritza askotarikoa ere.
Bilboko Udalak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez bultzatutako Mentoring Bilbao programaren hemezortzigarren edizioa hasiko da gaur, tokiko 25 enpresak eta enpresa-esperientzia handia eta ibilbide finkatua daukaten 25 profesionalen partaidetzarekin.
Programaren helburua da parte-hartzaileen garapen pertsonal eta profesionala bultzatzea, esperientzia duten profesionalek lagunduta eta ikaskuntza, gogoeta eta ezagutza-trukea sustatuta.
Hemezortzigarren edizio honetan, enpresek eta profesionalek osatutako 25 bikote izango dira. Parte hartzen duten enpresek –11 enpresa guztira– gutxienez 3 urteko esperientzia daukate eta sektore askotatik datoz. Sektore horietan, zerbitzu profesionalak dira jarduera-eremu nagusia (% 44). Zerbitzu pertsonalek eta turismoak, aisialdiak eta kirolak ere nabarmentzekoak dira –bakoitzak 4 enpresa– eta % 16 dira. Horien atzetik daude teknologia, ostalaritza eta jatetxeak eta kultura-jarduerak, bakoitzak % 8ko partaidetzarekin.
Mentoreen profilari dagokionez, edizio honetan 8 emakume eta 18 gizon dira eta 4 pertsona berri gehitu dira.
PROGRAMA
Modu erabat altruistan eta 8 hilabetez, ekimenak mentoring-harremanak ezartzen ditu mentore modura aritzen diren profesionalen eta mentorizatuak diren enpresen artean, jakintzaren eta esperientziaren trukea bultzatuz, tokiko enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.
Horrela, urritik ekainera, mentoring bilera indibidualez gain, programan esperientzia partekatuen saioak sartzen dira. Espazio bateratu horietan parte-hartzaileek ikaskuntzak, jardunbide egokiak, zailtasunak eta lorpenak trukatzen dituzte. Bilera horiek elkarlaneko ikaskuntza sustatzen dute, esperientzia aberasten dute eta ikuspegi eta ibilbide profesional desberdinak ezagutzeko aukera ematen dute.
XVIII. EDIZIOKO PARTE-HARTZAILEAK
Mentorea Mentorizatutako enpresa
Gorka Barrenechea Advanced Material Simulation
Cristina Oñate Aycha Estetika
Javier Innerarity Baristas Club
Iratxe Marian Bermo Logopedia
Alvaro Peña Bilbao Paso A Paso
Martha Machin Cafe Kine
Alejandro Sanchez Cuadra Fisioterapia
Joseba Alava Euskape
Jon Suescun Freeskate Academy
Kepa Aller Guiding Architects Bilbao
Iratze Gurrutxaga Hasten Fisioterapia
Gonzalo Mota Igestek
Javier Pet Keyah Estudio
Iñaki Hernando Kokken
Javi Lezama Laura Parralejo Diseño
Susana Davila Leire Arejita Podóloga
Cristina Alonso Lucia Vittoria Sabba
Aitor Gazteluiturri Maria Fano Coaching
Jon Kepa Pera Marra Gunea
Mario Mazaira Momentu
Tania Silvestrini Nexus
Lucia Moran Oda Al Alma
Roberto Cacho Ordenatrix
Javier Cuñado Tokitu Estudio
Javier Gurrutxaga Urban Yoga
SARE SOZIALAK: