Bilbon jokatuko da UEFA Women ‘s Champions League 2024 finala

Otsailak 23

San Mames futbol zelaian jokatuko da maiatzaren 25ean, larunbata, Europako emakumezkoen elitezko futbolaren partiden partida: UEFA Women ‘s Champions League 2024 finala.

Apirilaren 28an bi talde finalistak ezagutuko dira eta sarrerak martxoan online salgai jartzea espero da.

Hedabideak Bilbora begira jarriko dira datorren maiatzaren 25ean, larunbat arratsaldean (baieztatzeke dago ordu zehatza). Egun horretan, San Mamesek, 50.000 lagunetik gorako edukiera izanik, Europako emakumezkoen futbolaren partidarik garrantzitsuena hartuko du: UEFA Women ‘s Champions League 2024 finala.

Bilbo emakumezkoen futbol NAN nabarmena duen hiria da: Ligako titulua bost aldiz irabazi duten Athletic Clubeko “lehoiei” esker eta harrobi emankor bati esker, bertan bilduko dira herritarrak eta Bilboko ekitaldi paregabe batez gozatu nahi duten bi talde finalisten zaleak.

Final-laurdenak martxoaren 19an eta 20an (joanekoa) eta martxoaren 27an/28an (itzulikoa) jokatuko dira. Joaneko eta itzulerako partiden finalerdiak jokatu ondoren, apirilaren 28an ezagutuko dira maiatzaren 25ean San Mamesen izango diren bi talde finalistak. Europako finalen finala, orduan jakingo dugu nor izango den F.C. Bartzelonaren ordezkoa Europako talde txapeldun bezala edo titulua berrestea lortuko duten. Azken finala 2023ko ekainaren 3an jokatu zen Eindhoveneko PSV Stadiumean, eta F.C. Bartzelona izan zen txapeldun Wolfsburgoren aurretik. Sarrerak martxoan online salgai jartzea espero da.

Bilbo prestatzen ari da emakumezkoen futbolaren esparruko ekitaldi historiko hau hartzeko eta maiatzaren 25ean UEFA Women ‘s Champions League 2024 finalaz gozatzeko.

Final-laurdenak

Joaneko partidak:

Martxoak 19, asteartea
Ajax – Chelsea (18:45)
Benfica – Lyon (21:00)

Martxoak 20, asteazkena
Häcken – Paris Saint-Germain (18:45)
Brann – Bartzelona (21:00)

Itzulerako partidak:

Martxoak 27, asteazkena
Lyon – Benfica (18:45)
Chelsea – Ajax (21:00)

Martxoak 28, osteguna
Bartzelona – Brann (18:45)
Paris Saint-Germain – Häcken (21:00)

HCE ordutegiak (Europa Zentraleko Ordutegiak)

Finalerdiak (apirilaren 20/21 eta 27/28)
1: Brann/Bartzelona – Ajax/Chelsea
2: Benfica/Lyon – Häcken/Paris Saint-Germain

Finala (maiatzak 25, San Mames, Bilbo)
1. finalerdiko irabazlea – 2. finalerdiko irabazlea