Maiatzak 8
-
Musika lehiaketa handi hau uztailaren 25ean ospatuko da, Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioaren barruan.
-
Talde irabazlea European Blues Challenge 2025 jaialdian parte hartuko du, Spliten (Kroazia).
-
Southern Avenue, Annika Chambers, Terrie Odabi, Ivan Singh, Kid Carlos Band eta Ibai Garcíak Bilboko Udalak bultzatutako jaialdiko kontzertuen kartela osatuko dute.
Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioa mugarri izango da jaialdiaren eta hiriaren historian. Lehen egunean, uztailaren 25ean, Blues Challenge-ren estatuko finala izango da. Gaur egungo lau talde onenak lehiatuko dira European Blues Challengean plaza bat lortzeko, musika genero honetako nazioarteko ekitaldi garrantzitsuenetako batean. “Oso pozik gaude Estatuko Challenge honen ospakizunarekin. Alde batetik, zuzeneko bandekin finala antolatzen den lehen aldia delako. Bestalde, eta garrantzitsuena, Bilbo Bluesaren erreferente bihurtzeko helburua betetzeko beste urrats bat ematea lortu dugulako“, ospatzen du Carlos Malles jaialdiaren zuzendariak.
Izena emateko epea maiatzaren 13an irekiko da eta ekainaren 9an amaituko da. Aurkezteko ezinbestekoa da inprimaki hau betetzea. 22. egunetik aurrera hautatutako taldeen izenak argitaratuko dira.
Bestalde, Bilbao Blues Festival jaialdiaren kartela osatzeko, Southern Avenue, Annika Chambers, Terrie Odabi, Ivan Singh, Kid Carlos Band eta Ibai García Blues Project taldeak ere arituko dira. Artista hauek dagoeneko baieztatuta dauden talde eta bakarlariekin bat egiten dute: The Fabulous Thunderbirds, D.K. Harrell, Ana Popovic, Big Yuyu, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan eta Shawn Pittman.
Bilboko Udalak bultzatutako musika-ekitaldi hau uztailaren 25etik 28ra bitartean egingo da, eta doako programazioa izango du, Areatzan egingo diren lehen mailako kontzertuekin.
- SOUTHERN AVENUE
Talde gazte hau soul, blues eta rock tradizioen arteko nahasketa bikaina da. 2015ean sortu zuen Ori Naftalty israeldar jatorriko gitarra-joleak, eta izenerako Memphis-eko kale bat hartu zuen oinarritzat. Kale hau hiriaren muga ekialdekoenetik Soulsvilleraino hedatzen da, Stax Records-en jatorrizko bizilekua dena. Naftaltyz gain, taldea osatzen dute Tierinni Jackson abeslaria, haren arreba, Tikyra Jackson bateria-jotzailea, Evan Sarver baxu-jotzailea, Ava Jackson (koruak) eta Jeremy Powell teklatuetan. Bere ‘Keep on’ diskoa Billboardeko ‘Top Blues Albums’ zerrendako bosgarren postura iritsi zen, eta Grammy sarietarako izendatu zuten, ‘Blues Garaikideko Album Onena’ atalean. - AMERICAN LADIES: ANNIKA CHAMBERS & TERRIE ODABI
Annika Chambersek eta Terrie Odabik luxuzko dueto bat osatzen dute, American Ladies, soul bluesaren ospakizun musikal ikusgarria eskaintzen du. Paul Deslaurierengandik lagunduta arituko dira. Chambersek 2019an eta 2022an Blues Music Award saria irabazi zuen, soul blueseko emakumezko artista onenaren kategorian. Odabi, bestalde, 2017, 2020, 2021 eta 2022. urteetan Blues Music Awards sarietan izendatuta egon zen, “Soul blueseko emakumezko artista onenaren” kategorian. Artista honek, Bilbon presentzia errepikatuko du aurreko urteko emanaldiaren ondoren, Anhony Paule Soul Orchestra eta Theo Hufferekin batera. - IVAN SINGH
Ivan Singh gitarra-jole gaztea (Kordoba, Argentina) sei urterekin hasi zen jotzen, eta Chicagon finkatu zen 2021ean. Hirian eman zituen lehen kontzertuetako batean Johnny Slimekin egin zuen topo, Buddy Guyren zeremonia-maisua dena, eta gitarra-jole mitikoaren Legends blues-klubean abesti batzuk jotzeko gonbita egin zion. Gaur egun, Singh erregulartasunez aritzen da areto honetan. Aurten Bombay-ko Mahindra Blues Festival-ean parte hartu du, Buddy Guy, Taj Mahal eta Kingfishekin batera. Bere aintzatespen garrantzitsuenen artean Errebelazio saria dago Mississipi Delta Blues Festival jaialdian (2017) lortutakoa. - KID CARLOS BAND
Laukote honek Sevillako Carlos Moreno gitarra-jolea, “Kid Carlos” izenez ezagunagoa dena du buru eta bluesean ditu sustraiak. Hala ere, taldeak gainerako kideen eragin musikaletatik edaten du, hala nola jazzetik, rocketik edo funketik. “Kid Carlos”-ek ondoan izango ditu Txako Jones (ahotsa), Raúl Cordón (baxua) eta Stefano Di Rubbo (bateria). “Cannonball” aurkeztu zuten 2018an, Freddie King gitarra-jolearen omenezko albuma, eta aurten kaleratuko den disko berri batean lan egiten ari dira. Kid Carlos Band ohikoak dira blues-jaialdi garrantzitsuenetan, eta Espainiako ordezkariak izan dira European Blues Challenge 2024 ospetsuan. - IBAI GARCÍA BLUES PROJECT
Ibai García gitarrista eta konpositore barakaldarra Ibai García Blues Project boskotearen burua da. Berriki sortu den proposamen honek “Chasing the blues” izeneko lehen LPa plazaratu du. Rock-blues-ak eta soul-ñabardurek ezin hobeto egiten dute bat lan fresko eta kalitate bikainekoa sortzeko.
Lomoken Hoboken blues/southern bandarekin bi LP argitaratu eta hamar urtez birak egin ondoren, Ibai Garciak luxuzko lau ezkutariekin osatu zuen abentura berri hau; Charlie Santiago (ahotsa), Aritza Castro (bateria), Fernando Solla “Fo” (baxua) eta Israel Santamaría (teklatuak), guztiak ere Bizkaiko blues eta jazz agertokietan curriculum nabarmenarekin.
NAZIOARTEKO ONARPENA DUEN ERAKUNDEA
Jaialdiaren erakunde sustatzaileak, Crazy Bluesek, musika-genero hau bultzatzeko nazioarteko sari nagusiak ditu: sustatzaile onenaren BBSA saria (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Union-ek Azoresen 2019an emandakoa, eta K.B.A saria, Memphis-eko Blues Foundation-ek 2015. urtean emandako nazioarteko jaialdi baten antolakuntzarik onenari (Keeping the Blues Alive), munduko errekonozimendu altuena dena.