Abenduak 15
- Alabama Shakes, Dani Fernández, Belén Aguilera, CMAT, Belle and Sebastian, La M.O.D.A., Paris Paloma, Ralphie Choo, Tomora, ZAZ, Soulwax, Nu Genea live, Fatoumata Diawara, Yerai Cortés eta ezinbesteko izen gehiagok osatzen dute kartelaren lehen aurrerapena.
- Jaialdiak bete dituen bi hamarkadak ospatuko ditu edizio historiko batekin, 2026ko uztailaren 9an, 10ean eta 11n, ohiko lekuan: Kobetamendi.
- Aurre-salmenta esklusiboa eskuragarri dago beste edizio batzuetan izan direnentzat; Fan salmenta, izen-ematea eskuragarri jaialdiaren webgunean, abenduaren 15etik aurrera, eta salmenta orokorra abenduaren 17ko 10:00etatik.
Bilbao BBK Livek bere bi hamarkadatako historia ospatuko du oroitzapenezko edizio batekin, zeinak nazioarteko, Estatuko eta tokiko musikaren izen handiak bilduko baititu 2026ko uztailaren 9, 10 eta 11n, bere ohiko kokagunean, sortu zenetik jaialdiaren nortasuna definitu duen espazio natural ikonikoan: Kobetamendi. Lehen iragarki honetan, artisten hautaketa zaindu bat aurkeztu du jaialdiak bereziki esanguratsua izango den edizio baten abiapuntua markatzeko. Eta esanguratsua izango da jaialdiaren ibilbidea posible egin dutenen omenaldi gisa pentsatu delako: publiko zintzoa, eszenatokietan arrastoa utzi duten taldeak, eta duela hogei urtetik musika esperientzia partekatu gisa bizi duen komunitatea.
Bilbao BBK Livek belaunaldiak markatu dituzten eta jaialdiaren aniztasun estilistikoa islatzen duten izenekin jarri du martxan edizio berezi hau. Robbie Williams pop britainiarraren ikonoak lehen aldiz ekarriko du Kobetamendira Long 90’s Tour lana: bere ibilbidea markatu zuen hamarkadari buruzko begirada nostalgikoa, Britpop album berriaren kaleratzearekin bat eginez. David Byrne, musika garaikidearen ezinbesteko figura eta Talking Heads taldearen atzean dagoen buru sortzailea bueltan da jaialdian, ohi duen bezala, moldeak apurtzeko eta arrastoa uzteko promesarekin. Rockaren erraietako pultsu bizienetik, IDLES berriz izango da jaialdiaren urteurrenean bere energia kontrolaezinarekin egungo banda indartsuenetako bat dela erakusteko. Lily Allenek West End Girl aurkeztuko du, bere album konfesionala, disko osoa eskainiko duen zuzeneko esklusibo batekin. Pop britainiarraren ahots ikonikoenetako bat dena jaialdiaren urteurrenerako unerik onenean itzuliko da. Alabama Shakes kartelari batu zaizkio, beren soul rock iraultzailearekin eta Brittany Howard-en ahots nahasezinarekin; Charlotte de Wittek, elektronikaren garaikideko figura garrantzitsuenetakoak, aitzindaritza, indarra eta kabinan duen presentzia harrigarria batzen dituen zuzenekoa eskainiko du. Haiekin batera, Interpolek, azken hamarkadetako eragin handieneko indie-rock taldeak, osatuko du jaialdiaren 20. urteurrenari forma emango dioten ezinbesteko izenen blokea.
Jaialdiaren bi hamarkadak emozioa narratiba bihurtzen duten artistekin ere ospatuko dira. Belle and Sebastianen iruditeria nostalgikotik hasi eta CMATren “euro-country”aren lotsagabekeria eszenikora eta Paris Palomaren pop-folkaren introspekziora, talde horien proposamenek sentsibilitate bera partekatzen dute: musika generoak eta belaunaldiak zeharkatzeko gai den adierazpide pertsonal eta kolektibo gisa ulertzen dutenena.
Elektronikak distira egiten du lehen aurrerapen honetatik, funtsezko lau proposamenekin. Richie Hawtinek DEF EFX XOX aurkeztuko du, inprobisazioaren eta teknologiaren arteko lurralde berriak esploratzen dituen murgiltze-ikuskizuna. Harekin batera, Tomora, Tom Rowlandsek (The Chemical Brothers) eta AURORAk osatutako supertaldea, elektronikaren eta pop alternatiboaren arteko aliantza ezezagun batean; Soulwax, Europako elektronikaren bilakaeran funtsezko taldea, eta bere zuzenekoa genero guztiak gainditzen dituen esperientzia paregabe bihurtu da; eta Apparat, soinu-abangoardia emozionalaren erreferentea.
Bilbao BBK Livek berretsi egin du Estatuko talentuarekiko duen konpromisoa, eta, berriz ere, kartelaren goialdean jarri du, eszenaren egungo pultsua islatzen duten artistekin: Dani Fernández, Estatuko pop berriaren erreferentea; Belén Aguilera, intimoaren eta belaunaldikoaren artean naturaltasunez mugitzen den konpositorea; La M.O.D.A., zuzeneko kolektibo eta energikoarekin leku propioa irabazi duen ezinbesteko taldea; eta Xoel López, funtsezko figura gaztelaniazko pop independentearen bilakaeran. Horiei batzen zaizkie panorama hainbat ikuspegitatik berritzen ari diren izenak: Ralphie Choo, Bb trickz, Juicy BAE eta AMORE, traparen eta pop esperimentalaren artean mugitzen diren proposamenekin. Eta gainera, Yerai Cortés eta Queralt Lahoz, flamenkoaren forma berriak arakatuz; Depresión Sonoraren eta Las Petuniasen post-punkaren eta rock alternatiboaren indarra; eta Cervatana, Derby Motoreta’s Burrito Kachimbako kideek sortutako proiektu berria, krautaren eta elektronikaren arteko proposamen bizi eta zirraragarria.
Bilbao BBK Live da, halaber, zure banda berri gogokoena aurkitzeko lekua, estiloak, azentuak eta belaunaldiak zuzeneko musikaren etorkizunari forma emateko gurutzatzen diren agertokia. Edizio honetan, Nu Genea liveren funk, elektronika eta soinu mediterraneoen gurutzaketa finak zuzenean eramango gaitu Italiara, gainezka egiten duen ZAZ pop frantsesaren ikonoaren bizitasunetik eta banbaran abesten duen Fatoumata Diawara Maliko artistaren ahots boteretsutik igarota, erroa eta modernitatea besarkatzen dituen musika-bidaia batean. Eta horiez gain, hantxe izango dira Thee Sacred Soulsen soul dotorea eta horsegiirLen elektronika berriaren ikuspegi azeleratu eta probokatzailea. Italiatik, Idol hit biralaren egile diren Mind Enterprisesek beren proposamen hedonista eta dantzagarria gehituko diote blokeari, zeinetan nazioarteko izen berriak ere nabarmentzen baitira, hala nola Carpetman, Folk Bitch Trio, Hoonine, Don West eta Mietze Conte, etiketei aurre egiten dieten eta jaialdiaren soinu-imajinarioa zabaltzen duten proiektuekin. Beti bezala, Eusko Labela duten apustuek leku berezi bat dute jaialdian, eta besteak beste Sara Zozaya, Aimarz, Marte Lasarte, GAR eta Suave izango dira bertan.
Hogei edizio musikaren eta lurraldearen zerbitzura
Kobetamendiko ingurune naturalean kokatuta eta Bilbo oinetan duela, Bilbao BBK Livek 20. edizioa egingo du 2026an, jaialdi berezi bihurtu duen hori berretsiz: musika gainditzen duen esperientzia bat, paisaia, kultura eta komunitatea konektatzeko. Hiru egunez, mendia kontzertu, xehetasun eta topaketa bakoitza irauteko diseinatuta dauden leku bihurtuko da berriro.
Urteurren honen buru, otsoa —jaialdiaren sinbolo eta lekuko, hasi zenetik— da kartelaren irudi nagusia eta historia partekatu horren ikurra. Irudi berri horren parte gisa, Sumendi sortu da, euskal errotulazioan oinarritutako tipografia esklusiboa, lurraldearen identitateari omenaldia egiteko. Grafika berritu horrekin eta jada itxura hartzen hasi den kartel batekin abiatuko da komunitatean eginiko bi hamarkadako musika ospatuko duen oroitzapenezko edizio bat.
Bilbao BBK Liven antolatzaileek bereziki eskertu dute Bilboko Udalak eta BBK Banku Fundazioak babesleekin eta gainerako erakunde laguntzaileekin batera emandako babesa, ekitaldia posible egiten baitute.
Eskuragarri dago aurre-salmenta esklusiboa aurreko edizioetan izan direnentzat, abenduaren 17ra arte, asteazkena, 10:00etan. Zaleentzako (fans) salmenta berezia abenduaren 15eko (astelehena) 12:00etatik abenduaren 17ko (asteazkena) 10:00etara izango da eskuragarri; horretarako, ezinbestekoa da jaialdiaren webgunean gaitutako itxaron-zerrendan izena ematea. Salmenta orokorra abenduaren 17an (asteazkena) hasiko da, goizeko 10:00etan.
Bertaratuentzako aurre-salmenta bonu esklusiboa: 145 €+ gastuak
Fan bonua: 149 €+ gastuak
Salmenta orokorreko bonua: 160 €+ gastuak
Kuadrilla bonua: 133 €+ gastuak (5 bonu erosteagatik, 6 jasoko dira)
Gaztea bonua: 120 €+ gastuak (24 urtetik beherakoentzat, ezinbestekoa da jaialdiaren sarreran NANa aurkeztea)
4 gaueko kanpina: 38 €+ gastuak
11 urtetik beherakoek sarrera doan (formulario bat bete behar da aldez aurretik)
Salmenta hemen: https://bilbaobbklive.com/eu/ eta Fever Up
#bilbaoBBKlive #bilbaoBBKlive2026
BILBAO BBK LIVE – 20. urteurrena
2026ko uztailaren 9a, 10a eta 11
Kobetamendi, Bilbo
ARTISTAK ORDENA ALFABETIKOAN
AIMARZ
ALABAMA SHAKES
AMORE
APPARAT
BB TRICKZ
BELÉN AGUILERA
BELLE AND SEBASTIAN
CARPETMAN
CERVATANA
CHARLOTTE DE WITTE
CMAT
DANI FERNÁNDEZ
DAVID BYRNE
DEPRESIÓN SONORA
DON WEST
FATOUMATA DIAWARA
FOLK BITCH TRIO
GAR
HORSEGIIRL
HOONINE
IDLES
INTERPOL
JUICY BAE
LA M.O.D.A
LAS PETUNIAS
LILY ALLEN
MARTE LASARTE
MIETZE CONTE
MIND ENTERPRISES
NU GENEA LIVE
PARIS PALOMA
QUERALT LAHOZ
RALPHIE CHOO
RICHIE HAWTIN DEX EFX X0X
ROBBIE WILLIAMS
SARA ZOZAYA
SOULWAX
SUAVE
THEE SACRED SOULS
TOMORA
XOEL LÓPEZ
YERAI CORTÉS
ZAZ
…
