Apirilak 1
-
-
Ehun urtetik gora dituzten Bilboko saltokien argazki-erakusketa Metro Bilbaoko Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian dago, eta gaur hasi eta apirilaren 15era arte egongo da zabalik.
-
Ehun urteko establezimenduen 45 irudi dituzten 16 panelek osatzen dute ekimena, eta tokiko merkataritzari laguntzeko udal-estrategiaren parte da. Gainera, Bilboko merkatariei eskerrak emateko eta omenaldia egiteko aukera ematen du.
-
Bilbok Ehun Urteko Komertzioen Eguna ospatuko du, apirilaren 10ean, hiriko ehun urteko saltokien argazki-erakusketa berri batekin. Erakusketa gaurtik aurrera Metro Bilbaoko Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian egongo da, apirilaren 15era arte.
Iaz Uribitarte pasealekuan, Ertzilla kalean eta Erriberako Merkatuaren inguruetan lortutako arrakastaren ondoren, Metro Bilbaoko argazki-erakusketaren helburua da, berriz ere, ehun urtetik gorako saltokiek Bilboko herritarren eta hiria bisitatzen duten pertsonen aurrean duten ikusgarritasuna areagotzea, eta Bilboko bizitza ekonomiko, kultural eta sozialari egindako ekarpena balioestea eta eskertzea.
Erakusketa 16 panelek osatzen dute. Horietan, Bilboko ehun urteko establezimenduen 45 irudi daude bilduta, eta negozio horien alderik gizatiarrena, nortasuna eta izaera historikoa erakusten dute. Sarrerako elementu gisa, Metro Bilbaoko erakusketak panel deskribatzaile bat ere badu, ekimena testuinguruan kokatzeko eta herritarrei informazioa emateko. Era berean, QR kode bat ere badu, ehun urtetik gorako Bilboko saltoki guztien kokapen-mapa eskuratzeko.
Bilboko Ehun Urteko Komertzioen Eguna apirilaren 10ean ospatzen da, urteko 100. eguna delako, eta 2024an egin zen lehen aldiz, establezimenduek berek proposatutako ekimen gisa. Helburua da Bilboko Udalak EHUN: Betiko dendak betirako – Comercios de toda la vida y para toda la vida ehun urteko komertzioen komunitatearen inguruan bultzatutako proiektua indartzea; komunitate horrek etengabeko jardueran 90 urte baino gehiago daramatzaten negozioak biltzen ditu, kokapena aldatu, belaunaldiz belaunaldi kudeaketa transmititu edo lan egiteko moduak eguneratu badituzte ere, betiere produktu edo zerbitzu mota bera mantenduz. Gaur egun, 56 saltokik dute izendapen hori.
Lehen egun hauetan, Bilbao basque FEST 2026 jaialdiarekin —apirilaren 1etik 4ra— bat egiten du erakusketak. Jaialdi horrek Aste Santuan zehar euskal kulturaren aberastasunaz gozatzeko aukera ematen du, eta hainbat bisitari erakarriko ditu hirira. Hala, argazki-erakusketa honen ikusgarritasuna indartu egingo da.
METRO BILBAOKO ERAKUSKETAN PARTE HARTU DUTEN EHUN URTEKO SALTOKIEN ZERRENDA:
Alimentación Larrinoa; Antonio Martínez; Calzados Bizkarguenaga; Calzados Otazua; Camisería Muñoz; Casa Rufo; Cerrajería Somera; Cestería Alonso; Charcutería Alemana Hermann Thate; Cuchillería Inchaustegui; Cuchillería La Tijera; Delicatessen López Oleaga; Droguería-Perfumería Juan Torre; El Arratiano; El Equipo de Viaje; Erkoch; Farmacia Colón Museo; Farmacia Pont; Farmacia Uriarte; Farmacia Víctor Llorente; Farmacia Zaballa; Floristería Rementería; Grabados y Sellos de Caucho Viuda de Santiago Santos; Heladería Nossi-Bé; Joyería Ignacio Álvarez; La Belga; Los Encajeros; Lotería Azcarreta; Lotería La Cruz; Máquinas de Coser Alfa Bilbao; Meltxora; Paragüería Leoz; Pastelería Arrese 1852 Gozotegia; Pastelerías Martina de Zuricalday Bilbao; Pedro Salcedo; Pescadería Marisa; Plantas, Semillas y Flores Mikel Zuazua; Reparación de Calzado Benito; Sastrería Cardenal; Sombreros Gorostiaga; Tejidos El Paraíso; Turronería Heladería Adelia Iváñez; Ultramarinos Gregorio Martín; Ultramarinos Idoia; Zubiri 1908.

