Bilbo musikaz, kolorez, harrotasunez eta karrozaz beteko da ekainaren 18tik 22ra LGBTI+ eskubideen alde

Maiatzak 29

  • 2025eko Bilbao Bizkaia HARRO jaialdian izango diren berritasunen artean, Bilboko Kale Nagusia kolorez, musikaz, karrozaz eta harrotasunez jantziko duen errebindikazio-martxa bat egingo da ekainaren 21ean. Jesusen Bihotzetik abiatuko da 18:00etan eta Areatzara iritsiko da, jaialdiaren programazioa egingo den puntu nagusietako batera.

Bilbo musikaz, kolorez, harrotasunez eta karrozaz beteko da ekainaren 18tik 22raBilbao Bizkaia HARRO plataformak antolatutako programazio bete-betearekin. Ekainaren 21ean errebindikazio-ibilaldi batek Bilbao Bizkaia HARROren funtsa gidatuko du, eta aniztasuna, aniztasunarekiko errespetua, baterako lana eta poza erabiliko ditu ikusarazteko eta borrokatzeko tresna modura.

Berritasun gisa, hamar urtez itsasadarrean desfilatu ondoren, aurten martxak Kale Nagusia zeharkatuko du eta hiribilduko kaleak hartuko ditu LGBTI+ eskubideen defentsan gizartearen presentzia indartzeko. Jesusen Bihotzetik abiatuko da 18:00etan eta Areatzara iritsiko da, 2025eko Bilbao Bizkaia HARRO jaialdiaren programazioa egingo den puntu nagusietako batera.

Aurtengo beste berritasun bat BBHARROren kartelen lehiaketa izan da. Lehiaketa horretan Bilboko Cachorro Lozano artistak aurkeztutako proposamena izan da irabazle, epaimahaiaren ahobatezko botoekin. “Kolore guztiak, guztiontzat” izeneko lana aniztasunaren ospakizuna da eta egilearen sorkuntzen bereizgarri den estetika naif, errebeldea eta aldarrikatzailea dauka. Irudi hori, beraz, 2025eko Bilbao Bizkaia HARROren aurkezpen-gutun bihurtuko da eta hainbat iragarkiren euskarritan egongo da, esaterako Metro Bilbaoko Abandoko geltokian, plaza Biribilean, Areatzan edo eskuko programan.

Gainera, programazioaren barruan proposamen berriak sartu dira, adibidez udako zinema (ekainaren 15ean Emakumeen plazan); ekainaren 19an euskarara eta euskal kulturara zuzendutako jardunaldi berezia egongo da, Lova Lois, Beñat edo Asier Bilbaoren emanaldiekin; patata-tortillaren lehiaketa gastronomikoa Areatzan, ekainaren 21ean; eta emanaldi sorpresa ekainaren 22an, domekan, LGBTI+ tabernekin lankidetzan.

Kontsultatu hemen 2025eko Bilbao Bizkaia Harroren programazio osoa

SARE SOZIALAK: