Bilbok 200.000 eurotik gorako dirulaguntza emango die uriko Merkatarien Elkarteei, Gabonetako kanpainak indartzeko

Irailak 29

  • Bilboko auzoak eta kaleak argiztatzeko erabili beharko dira dirulaguntzak.

Uriko saltokiek egiten dituzten Gabonetako kanpainak indartzeko beste dirulaguntza-sorta bat onartu du Bilboko Udalak gaurko udalbatzarrean.

Sortak 214.000 euroko aurrekontua izango du, eta dirulaguntza auzoak eta kaleak argiztatzeko erabili beharko da, argiztapena uri osora irits dadin eta jarduera ekonomikoa eta komertziala sustatzeko.

Iaz bezala, BILBAO EKINTZA udal-erakundeak banatuko du dirulaguntza hori auzoetako 13 merkataritza-elkarteren artean.

Hauek dira erakunde onuradunak:

  • Bilbao Centro merkatarien elkartea
  • Zazpi Kaleetako merkatarien elkartea
  • Deusto Bizirik merkatarien elkartea
  • Hiru Auzo merkatarien elkartea
  • Rekalde Bihotzean merkatarien elkartea
  • Distrito 2-Auzoa Berritzen merkatarien elkartea
  • Santutxuko merkatarien elkartea
  • Otxarkoagako merkatarien elkartea
  • San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako merkatarien eta enpresen elkartea
  • Basurto Berri Basurtuko merkatarien elkartea
  • Txurdinagako merkatarien elkartea
  • Abusuko merkatarien elkartea
  • Iralabarriko merkatarien elkartea

Ekintza horrek bat egiten du Udalak Gabonetako kanpaina osoa indartzeko egiten dituen jarduerekin.

SARE SOZIALAK: