Urriak 10
-
Kontxi Claverrek, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko zinegotziak, Bilboko elkartearen egoitza bisitatu dute, arte inklusiboa sustatzeko asmoz antolatzen dituzten tailerrak gertutik ezagutzeko.
-
AmiArte kultur elkarteak jaso zuen Bilbao Basque Fest 2025 jaialdiko Gourmet Txokoan bildutako dirua, 2.719 euro.
Kontxi Claverrek, Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko zinegotziak, eta Javier Garcinuñok, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak, AmiArte elkarte bilbotarraren instalazioak bisitatu dituzte. AmiArte elkarteko Bego Intxaustegi presidentearekin batera, lehen eskutik ezagutu dituzte bertan garatzen dituzten proiektuak, non artea hiriko ekonomia eta gizartea garatzeko eta eraldatzeko tresna bihurtzen den.
AmiArte kultur elkarteak jaso zuen Bilbao Basque Fest 2025 jaialdiaren Gourmet Txokoan bildutako dirua, 2.719 euro. AmiArte elkarte kulturala hautatu dute aurten Areatzako Gourmet Txokoaren karpara sartzeko (edukiera mugatuarekin) dohaintza sinboliko gisa ordaindu behar ziren 2 euroko sarrerekin bildutako funtsak jaso ditzan.
“Bilboko Udalak asko baloratzen du Bilboko elkarteek, besteak beste AmiArtek, egiten duten ahalegina eta lana gure hiriko ekonomia sortzailea bultzatzeko, egoera zailean dauden pertsonen, profesionalen eta artisten arteko topaketa eta lankidetza sustatuz”, azpimarratu du Kontxi Claverrek.
AmiArte espazio inklusiboa da, non sormena oztoporik gabe loratzen den. Bertan, pertsona bakoitzak, bere egoera edozein dela ere, lekua du bere burua adierazteko, konektatzeko eta bere potentziala deskubritzeko. AmiArtek espazio seguru eta inklusibo bat eskaintzen du parte hartzaileek beren sormena esplora dezaten eta arteak duen botere eraldatzailea deskubri dezaten.
SARE SOZIALAK: