BIME Bilbaok bere lehen izenak ezagutarazi ditu eta bere berrikuntza-programa zabaldu du Miamin

Ekainak 29

  • Jorge Drexler, Angeles Toledano, Brandon Young (Activision), A.J. Ramos (Google/YouTube), Chanela Clicka, Rocío Márquez eta Raül Refree izango dira BIME Bilbao 2026 programazio profesionalaren parte, zeinak sorkuntza, garapena, industria musikala eta industria sortzaileak lotuko baititu Atlantikoaren bi aldeetan.

  • Expresso Transatlântico (PT), LinLin (FR), restinga (ES), TIMØ (CO), Tussiwarriors (AR), eta Zahara (ES) ZAHARAVE: LITE, dira BIME Live kartelaren lehen aurrerapenak, une honetan proiekzio handieneko hainbat musika-proposamen Bilbon bilduko dituen programazioaren barruan.

  • Gainera, BIMEren nazioarteko dimentsioa indartu da Europako lankidetza berriekin eta Desafía Miami Music Tech 2026 programarekin. Erronka honek, berrikuntzaren aldeko apustua da, eta musika arloko startup disruptiboenak Estatu Batuetara eramango ditu.

BIMEk atzo aurkeztu zituen, Madrilen, urriaren 27tik 30era Bilboko hurrengo edizioan izango diren lehen berrikuntzak. Urriaren 27tik 30era izango da, eta duela hamalau urte sortu zen misioa indartzen duen programazioa izango du: aukerak sortzea, Atlantikoaren bi aldeen artean zubiak eraikitzea, eta musikaren oraina eta etorkizuna eraikitzen ari diren pertsonak biltzea.

Atzoko arratsaldean, musika-sektoreko 250 eragile baino gehiago bildu zituen BIMEk Madrilen, lehen izenak eta programazioaren ildo batzuk aurreratzeko balio izan duen ekitaldi batean. Bertaratuei harrera egin ondoren, Isabel Villanueva BIMEko zuzendariak 2026 honetako mugarrietako bat iragarri du: BIME Estatu Batuetara iritsiko da Desafía Music Tech Miami 2026 programaren bitartez; ICEX, Red.es, Estatuaren Miamiko Bulego Ekonomiko eta Komertziala dira nazioarteko murgiltze-programaren sustatzaileak, eta musika-industriari aplikatutako soluzio teknologikoak dituzten Estatuko startupei zuzentzen zaie: “Etorkizuneko soluzioak eraikitzen ari diren enpresek merkatu berrietara iristeko aukera izan dezaten nahi dugu, nazioarteko aliantzekin helburuak bizkor ditzaten eta sektorea eraldatzen ari diren elkarrizketetan parte har dezaten”. Errendimendu handiko programa da, nazioarteko berrikuntza musikaleko ekosisteman aitzindari diren enpresa eta eragileekin batera diseinatuta, Mana Tech kasu, eta Billboard bezalako erakundeen lankidetzarekin. Misio honetan parte hartu nahi duten startupek esteka honetan eman dezakete izena uztailaren 15era arte.

Ongietorriaren ondoren, Chanela Clicka eta Çantamarta artistek solasaldi batean parte hartu dute, Inés Hernand izanik moderatzaile, Iruditeria berriak: nahastearen artea izenburupean, eta sortzaileen belaunaldi berriak identitatearen, lurraldearen eta sorkuntza artistikoaren arteko erlazioa nola birdefinitzen ari diren aztertu dute. Solasaldiaren ondoren, zuzeneko musikaren txanda izan zen, Gara Durán eta Hofe artisten showcaseekin, eta, eguna amaitzeko, BIMEn funtsezkoa den elementuetako bat izan zen: industriako profesionalen arteko networkinga.

BIME BILBAO 2026: LEHEN BAIEZTAPENAK

BIME Pro programazio profesionalaren lehen baieztapenen artean daude Jorge Drexler artista, iberoamerikar musika garaikideko figura garrantzitsuenetako bat eta Latin Grammy sari ugari irabazi dituena; Brandon Young, musikaren gainbegiratze- eta sinkronizazio-lanetan erreferentziako profesionala eta Activisioneko musika-arduradun globala, bi hamarkadatik gorako esperientzia duena, besteak beste, Call of Duty edo Tony Hawk´s frankizia ikonikoen musika-estrategia gidatzen; eta Angeles Toledano, flamenkoaren belaunaldi berrian proiekzio handienetakoa duen artista. Horietaz gain, Raül Refree ekoizle eta konpositorea; A.J. Ramos YouTube-rako Music Content Partnerships arduraduna EMEAn; JJ Sunday, jabetza intelektualean, teknologian eta egile-eskubideetan espezializatutako abokatua; Rocío Márquez artista flamenkoa, Chanela Clicka, Mexikotik eta Espainiatik soinuen fusioa hankaz gora jartzen ari direnak; Yassir, Quevedo, Lola índigo edo Omar Montes bezalako artistentzako hiri-musikaren arrakastarik handienetako batzuen atzean gadoen konpositorea; eta Justin O´Connor, ekonomia kulturalean eta industria sortzaileentzako politiketan nazioarteko erreferente nagusietako bat.

Bestalde, BIME Live edo BIMEko showcaseen jaialdiaren karteleko lehen izenak ezagutarazi dira, eta artisten zirkulazioa indartuko du berriro ere, Europako eta Latinoamerikako proposamenen presentzia areagotuta. Besteak beste, Expresso Transatlântico (PT), eta Portugalko tradizio musikalaren eta mundu osoko soinu berrien arteko fusioa; LinLin (FR), Frantziako elektronika berriko ahots berezienetako bat, technoshatta, dantza eta funka uztartzeko gai dena; restinga (ES), artista hispano-marokoarra, musika arabiarraren sustraia musika elektroniko garaikidearekin eta hyperpoparekin konektatzen duena; SadSvit (UA) konpositore eta ekoizle ukrainarraren post-punka; TIMØ (CO), musika latinoan etorkizun handiko talde gaztea, Latin Grammy sarietan Artista Berri Onenaren izendapena jaso duena; Tussiwarriors (AR), Latinoamerikako trap fenomeno berria bihurtzen ari den kolektibo argentinar lotsagabea; eta Zahara presenta ZAHARAVE: LITE (ES), Zahara artistaren unibertso elektronikoaren bertsio kluba. Proposamen horrek bere GLITCH ikuzkizunaren energia esperientsia hurbilago, murgilduago eta dantzarako pentsatuago bihurtzen du.

LURRALDEAK, INDUSTRIA ETA KOMUNITATEAK KONEKTATZEN DITUZTEN AHOTSEKIN ERATUTAKO PROGRAMAZIOA

Edoizein muga geografiko, kultural edo linguistikotik haratago, musika eraikitzen duten ahotsak artistak, komunitateak, industria eta lurraldeak lotzen dituztenak ere badirelako idea izango da BIME Bilbao 2026ren haria. Ikuspegi horrek programazio osoa zeharkatuko du, eta lau ardatz nagusiren inguruan artikulatuko da: Sorkuntza, Musika Industria, Garapena eta Konexioa. Sektorea birdefinitzen ari diren zenbait gai landuko dira programazioan, adimen artifizialarekin eta negozio-eredu berriekin hasi, eta nazioartekotzearekin eta kulturan inbertitzearekin bukatu, musikak, teknologiak eta beste sormen-industria batzuk (hala nola zinema edo kirola) bat egiten dutenean sortzen diren aukerak ere aztertuta.

Artistak, konpositoreak, publisherak eta diskoetxeak nazioarteko musika-gainbegiratzaileekin lotzen dituen El Pitch Perfecto itzuliko da, sinkronizazio musikalaren arloan aukera berriak bultzatzeko. Latido Transatlántico ere izango da, musika latinoak Europan dituen aukerak aztertzeko eta bi kontinenteetako programatzaile, manager eta profesionalen arteko loturak indartzeko espazio bat. 2026ko edizioan lehen aldiz antolatuko da Orillas, hiri handietatik urrun, herri, hiri txiki eta lurralde periferikoetako aretoak, jaialdiak, programatzaileak eta kultura-proiektuak lotuz musikari bizirik eusten diotenak erdigunean jartzen dituen espazio berri bat.

Eta konexioak hitzaldi-aretoetatik kanpo ere gertatzen direlako, Musik & Pintxos itzuliko da, BIME Pro barruan gastronomia eta musika-aurkikuntza lotzen dituen formatua, eta aurten programazioa luzatu eta arratsaldez ere izango da, artista eta profesionalak giro informalean elkartzeko espazio berriak sortuta.

Industriak eta industriarentzat sortutako programazio horrek jarduera profesionalen agenda zabala bilduko du berriro: nazioarteko bilerak, speed meetingak, sektoreko lan-mahaiak, startup eta berrikuntzarako espazioak, networking topaketak eta ekitaldi paraleloak, sektoreko eragileen artean benetako konexioak sortzeko diseinatuak.

ETAPA BERRI BAT ALIANTZAK ETA PROIEKTU GARRANTZITSUAK BULTZATZEKO

BIME nazioarteko musika-industriaren erreferentziako topagune nagusietako bat bihurtu da, ikuspegi bera partekatzen duten kolaboratzaileen sareari esker: talentuaren nazioarteko zirkulazioa bultzatzea, lurraldeen arteko elkartrukea sustatzea eta negozio-aukera berriak sortzea.

Estrategia horri jarraikiz, 2026ko edizioak dimentsio europarra indartuko du, aliantza egin baitu Eurosonic Noorderslag (ESNS) eta European Talent Exchange Programme (ETEP) erakundeekin, bi komunitate profesionalen artean elkartrukeak egin ahal izateko. Gainera, BIMEk lehen aldiz egin du artista europarrei zuzendutako deialdi propioa, nazioartean ibiltzeko aukerak eta merkatu berrietarako sarbidea areagotzearren.

Aurtengo edizioan ere erakunde garrantzitsuen babesa izango du, hala nola Espainiako Kultura Ministerioa, ICEX-Sounds From Spain, Catalan Arts, AIE, Murtziako Eskualdeko Kultura eta Arte Industrien Institutua, Axencia Galega das Industrias Culturais (AGADIC), Bartzelonako Udala, Valencia Music City; Bogotako Kultura, Aisialdi eta Kirol Idazkaritza; Txileko Kulturen, Artearen eta Ondarearen Ministerioa; Chilemúsica; Argentinako Musikaren Institutu Nazionala (INAMU); eta Uruguaiko Musikaren Institutu Nazionala (INMUS). Sare horri enpresak eta markak ere gehitzen zaizkio: Fever, Heineken, Amazon Music, Universal Music, Virgin, Altafonte, Jägermeister; baita nazioko eta nazioarteko komunikabideak ere: Rolling Stone en español, LOS40, Radio 3, Eh! Universo edo Mondo Sonoro.

Konpromiso horrek adierazpen berezia du Bizkaian, BIME ekimenaren hazkundean hasieratik egon den lurraldea baita, eta hazkundean funtsezko zeregina du, oraindik ere, erakunde hauen laguntzari esker: Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Saila, Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila, eta BASQUE. MUSIC. Aurtengo berrikuntza gisa, EITB taldearekin akordio globala lortu da, BIMEren eta herritarren arteko konexioa indartuko duen aliantza estrategikoa, musikaren eta kultura garaikidearen arteko elkarrizketa garrantzitsuenetako batzuk Euskaditik proiektatzen laguntzeko.

Bilbon hamahiru edizio eta Bogotan bost edizio egin ondoren, BIME musikaren eta sormen-industrien nazioarteko topagune nagusietako bat bihurtu da. Egoitzetatik haratago, BIME mundu osoko artisten, profesionalen, enpresen eta erakundeen artean konexioak, negozio-aukerak eta topaguneak sortzeko gai da.