Juan Mari Aburto Alkateak Bilbon girotutako “Touré Detektibea” telesailaren filmazioa bisitatu du

Irailak 15

  • Alkateak filmazioaren zati bat ikusi du gaur Konkordiako geltokian, gaur han grabatu dute-eta. Filmazioan teknikari eta aktore batzuk izan dira, besteak beste, telesail berriko protagonista den Malcolm Treviño-Sitté eta Loreto Mauleón.

  • Ekainetik aurrera Bilbon eta, bereziki, San Frantzisko auzoan grabatzen ari diren ikus-entzunezko ekoizpenaren Bilboko azken grabazio hurrengo asteartean.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak “Touré detektibea” telesaila ekainetik grabatzen ari den taldeari bisita egin dio gaur arratsaldean. Telesail hori batez ere Bilbon, eta, bereziki, San Frantzisko kalearen eta Bilbo Zaharraren inguru osoan girotuta dago.

Alkatea, Xabier Ochandiano zinegotziarekin eta Ainara Basurko diputatuarekin batera (Bilbao Bizkaia Film Commission errodajeak egiten laguntzeko bi erakundeetako zerbitzu teknikoaren ordezkariak dira), bisita egin die gaur Konkordiako tren-geltokian lanean ari direla aprobetxatuz. Proiektu horrek, hain zuzen ere, asteartean izango du azken eguna Bilbon, eta estreinaldia datorren urterako aurreikusita dago.

Juan Mari Aburtok grabazio-espazioa bisitatu du eta aktoreekin, zuzendaritza-taldekoekin eta teknikariekin hitz egiteko aukera izan du, bai eta Mariela Besuievskyrekin ere, Tornasol Mediaren arduradunarekin. Berau estatu mailako bost ekoizle nagusietako bat da, eta, ekimen hau abian jarri aurretik, alkateari jakinarazi zion.

Alkateak iritziak trukatzeko aukera izan du haiekin guztiekin, batez ere Marielarekin, Loreto Mauleorekin eta Malcolm Treviño-Sitté-rekin, Touré Detektibea telesaileko pertsonaia nagusiarekin. Pertsonaia hori Gineako etorkina da eta bere ibilbideko inguruabarrak tarteko, Bilbon, zehazki, San Frantzisko kalean, jarri da bizitzen. Talde osoak adierazi oso positiboa izan dela Bilbon errodatzea eta auzoan integratzea, auzokide batzuk ere parte hartu baitute telesailean.

Aburtok azaldu duenez, “uriak une ona bizi du ikus-entzunezkoen alorrean; are gehiago, aintzat hartuta Aldundia pizgarri fiskalak ematen ari dela gurean gero eta errotuago dagoen industria berri horretarako, non profesional bikainak baititugu”. “Sektore hori – azpimarratu du – beste eragile ekonomiko bat izateaz gain, erakargarria da Bilbo eta Bizkaia sustatzeko, eta herritarrek asko estimatzen dute”.

SEI ATAL

Esteban Crespo (Black Beach) eta Violeta Salama (Alegría) zinemagileek zuzenduko dituzte telesailak izango dituen sei atalak. Datorren urtean estreinatuko da telesaila TVEn eta EITBn.

“Touré detektibea” Tornasol Media, DeAPlaneta, Detective Touré AIE, RTVE eta EITBren koprodukzio bat da, eta EUROPA CREATIVA MEDIA Programaren laguntza dauka. Jon Arretxe euskal idazlearen nobeletan oinarrituta dago eta gidoigileak David Pérez Sañudo (Ane), 2021eko Goya Sarietan egokitutako gidoirik onenaren irabazlea, eta Carlos Vila Sexto (“Los misterios de Laura”), detektibeen telesailetan esperientzia handikoa, izan dira, Flora González Villanueva (“Nacho”) gidoigileak ere parte hartu duen arren.

Malcolm Treviño-Sitték (“Lo nunca visto”) Mahamoud Touré adoretsu eta karismatikoa interpretatzen du. Detektibe ez ohikoa da eta ikus-entzuleak bereganatuko ditu, betiere umorea eta abilezia erakutsiz. Telesailean, Tourék era guztietako erronka eta misterioei egin beharko die aurre, eta, aldi berean, bere trebezia eta nortasuna erabiliko ditu kasu bakoitzaRI irteera aurkitzeko, espero ez dugun moduan.

AKTOREEN ZERRENDA

Malcolm Treviño-Sittéz gain, beste hainbat pertsona aritu dira, besteak beste, hauek: como Unax Ugalde (“No controles”), Itziar Ituño (“Las buenas compañías”, “Intimidad”, “La Casa de Papel”), Loreto Mauleón (“Los renglones torcidos de Dios”“La Chica de la Nieve”, “Patria”), Itsaso Arana (“La virgen de agosto”, “Las de la última fila”), Urko Olazabal (“Maixabel” ),Gorsy Edu (“Dos vidas”), Emilio Buale (“Adú”), Goize Blanco( “20.000 especies de abejas”), Lander Otaola (“La vida padre”),Ayoub El Hilali (“El príncipe”), Jon Olivares (“Los pacientes del doctor García”, “Patria”) eta Ane Gabarain (“Loreak”, “Patria”).

SINOPSIA

Touré Bilbon bizi den etorkin ginearra da, eta detektibe-lana egiten du (“munta txikikoa”) bizimodua ateratzeko. Bere trebeziarekin, intuizioarekin eta umore bereziarekin, ikerketa konplexu batean murgiltzen da, eta hainbat arriskuri aurre beharko die.

SARE SOZIALAK: