Bilboko Udalak izotz-pistaren eta gabonetako instalazioen muntaketa hasiko du gaur Areatzan

Azaroak 20

  • Udalaren #BilbaoGabonak proiektuaren Gabonetako jarduerak muntatzeko prozesua gaur hasiko da, Areatzan lau azpiegitura handiak instalatuz: Patinajeko PISTA eta izotz sintetikoko TXIRRISTA; Ametsen faktoria HAUR-KARPA, eta GABONETAKO AZOKA.

Bilboko Udala gaur hasiko da Gabonetan abian jarriko dituen instalazioak muntatzen. Udalaren #BilbaoGabonak proiektuaren barruan sartzen diren lau egitura handiak dira: Izotz ekologikozko patinaje-pista eta txirrista; umeentzako jardueren karpa, eta Gabonetako azoka. Horiek guztiak, aurten ere, itsasadarraren bi aldeetan kokatuko dira, Areatzako eta Erripako kaietan.

Programazio guztitik, patinaje-pista eta txirrista dira familiek eta haurrek gehien eskatzen dituztenak. Patinaje-instalazioaren kasuan, berrikuntza gisa, aurten guztiz estalita egongo da, eguraldi txarrari aurre egiteko. 800 metro koadroko azalera izango du: estatuko handienetako bat izango da beraz.

Itsasadarraren beste aldean, Erripan, 6 lerradura-errei handiak kokatuko dira, bai eta “Factoría de los sueños / Gabonetako Ametsen Faktoria izeneko espazioa ere: 450 m2-ko karpa bat, haurrentzako emanaldi eta jarduerak hartuko dituena. Haien ondoan, Gabonetako Azoka jarriko da, Gabonetako ohiko produktuak salduko dituzten 20 etxolekin. Espazio horrek osatuko du #BilbaoGabonak-en muntaia. Azoka azaroaren amaieran irekiko dela aurreikusten da.

PREZIOAK, SARRERAK, ORDUTEGIAK

Bilboko Udalak egun hauetarako antolatzen duen egitaraua doakoa da, salbu eta izotz sintetikozko egiturak. Adin guztietarako dira biak. SARRERAK instalazioaren leihatilan EROSI ahalko dira, irekitzen diren egunetik aurrera. Dagoeneko online eskura daitezke, https://www.bilbaopistadehielo.com web-orriaren bidez.

Prezioei dagokienez, iazko berberak izango dira:

  • Izotz-pistaren kasuan, 3,5 euro izango da 30 minutu irristatzearen prezioa (patinak barne), 2,5 euro kide anitzeko familientzat. Txirristan, 2,5 euro pertsonako, eta 2 eta 3 urte arteko umeentzat dohainik izango da beti (txartela erosi duen heldu batek lagunduta joan behar dira).
  • Izotz pista eta/edo txirrista taldeentzat erreserbatzeko (taldeak 20 pertsona edo gehiagokoak izan behar dira), mezu elektroniko bat igorri beharko da helbide honetara: reservasgabonak@proasur.com. Kontsultak egiteko telefono bat ere jarriko da, astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 9:30etik 14:00etara: 630 988 494.

Ametsen faktoria” haur-karpa doakoa da erabat, eta 12 urtera arteko programazio berezia du. Espazio honetako jardueretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, instalazioan bertan edo (azaroaren 20tik aurrera) esteka honetan.

Instalazo guztien funtzionamendurako aurreikusitako ORDUTEGIA hau izango da:

  • Eskola-egunetan, arratsaldez, 16:00etatik 20:30era.
  • Asteburuetan, jaiegunetan eta eskola-oporretan: 11:00-14:00 eta 16:30-20:30.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoGabonak