Azaroak 10
-
Udalaren #BilbaoGabonak gabonetako proiektuaren baitan, Erripako kaian kokatutako sei lerroko txirrista eta Areatzako kaiko patinaje-pista zabalik egongo dira azaroaren 21etik, 16:00etan, urtarrilaren 6ra arte.
-
Aurten, berrikuntza gisa, premia bereziak dituzten pertsonen elkarteei eta kolektiboei zuzendutako ekimen bat egongo da: bi atrakzioetarako txartel berezi inklusiboak.
-
Bi atrakzioetarako sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango dira azaroaren 14tik aurrera www.bilbaopistadehielo.com webgunean.
Bilboko Udala, #BilbaoGabonak gabonetako proiektuaren esparruan, gaur hasiko da txirrista eta izotz-pista muntatzen. Aurten ere Erripako kaian eta Areatzako kaian kokatuta egongo dira, hurrenez urren, hiriko gabonetako denboraldian gehien itxarondako atrakzioetako biak. Bi instalazioek azaroaren 21ean 16:00etan irekiko dituzte ateak eta zabalik egongo dira 2026ko urtarrilaren 6ra arte, edozein adinekoek esperientzia paregabea izan dezaten.
Izotz-pista ekologikoak 800 m2-ko azalera izango du, %60 baino gehiago estalita, eta beste urte batez Bilboko Areatzako kaian gabonetako aisialdiaren muinetako bat izango da. Irekiera-ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostegunera bitarteko eskola‑egunetan, pista 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era egongo da zabalik. Ostiral, larunbat, igande, jaiegun eta eskola-oporraldian, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Egun berezi gisa, abenduaren 24an eta 31n 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik; eta abenduaren 25ean eta 2026ko urtarrilaren 1ean 17:00etatik 21:00etara.
Izotz-pistara 3 urtetik gorako umeak sartu ahal izango dira, eta 3 eta 7 urte bitarteko umeak nahitaez heldu batek lagunduta sartu beharko dira, heldu horrek ere sarrera erosi beharko du.
Patinaje-pistaren prezioei dagokienez, sarrera orokorra 4 eurokoa da eta 30 minutuz patinatzeko aukera eta irristailuak barne hartzen ditu. Sarrera murriztua familia ugariei, desgaitasuna duten pertsonei eta hogei pertsona edo gehiagoko taldeei zuzenduta dago, 3 euroko prezioa dauka eta 30 minutuz patinatzeko aukera eta irristailuak barne hartzen ditu.
Sei irrista-lerroko izotz sintetikozko txirrista Erripako kaian egongo da eta patinaje‑pistaren ordutegi bera izango du. Astelehenetik ostegunera bitarteko eskola‑egunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era egongo da zabalik. Ostiral, larunbat, igande, jaiegun eta eskola-oporraldian, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Salbuespen gisa, abenduaren 24an eta 31n txirrista 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik eta 2025eko abenduaren 25ean eta 2026ko urtarrilaren 1ean 17:00etatik 21:00etara.
Txirristarako sarrera orokorrek pertsonako 3 euroko prezioa dute eta lau aldiz irristatzeko aukera ematen dute. Hogei pertsona edo gehiagoko taldeen kasuan, pertsonako prezioa 2,5 eurokoa da, lau aldiz irristatzeko aukerarekin. Jardueran 2 urtetik gorako umeek egin ahal izango dute, eta 2 eta 3 urte bitarteko umeak nahitaez heldu batek lagunduta sartu beharko dira. 2 eta 3 urte bitarteko umeak doan sartu daitezke, eta laguntzen dituen helduak sarrera erosi beharko du.
Bi atrakzioetarako sarrerak salgai egongo dira Areatzako kaian kokatutako leihatilan (atrakzioa itxi baino ordu erdi lehenagora arte) edo aldez aurretik webgune ofizialean: www.bilbaopistadehielo.com, azaroaren 14tik, ostiral honetatik, erabilgarri.
Sarrerekin lotutako edozein zalantza izanez gero, honako helbide elektroniko honen bidez emango da arreta: reservasgabonak@proasur.com.
Hogei pertsona edo gehiagoko taldeek erreserbak egiteko edo zalantzak argitzeko ere reservasgabonak@proasur.com helbidera idatz edo 663 566 898 zenbakira dei dezakete, astelehenetik ostiralera bitarteko lanegunetan 10:00etatik 14:00etara.
TXARTEL BEREZI INKLUSIBOAK
Azaroaren 21etik aurrera Bilbo bisitatzen dutenentzako eta hiriko biztanle guztientzako gabonetako jarduera horiek esperientzia irisgarriak eta inklusiboak izan daitezen, aurtengo edizioan, berrikuntza gisa, txartel berezi inklusiboak txertatu dira, premia bereziak dituzten pertsonen elkarteei eta kolektiboei zuzenduta.
Talde bakoitzaren berezitasunei egokitutako baldintzetan izotz-pistaz eta txirristaz gozatzeko aukera eskainiko dute txartelek. Horretarako, beharrezkoa izatekotan, ordu‑tarte bereziak gordeko dira hala nahi duten elkarteentzat, eta elementuak egokitu ahal izango dira, hala nola musika edo pertsona-kopurua mugatzea, inguru irisgarriagoa bermatzeko. Halaber, aipatutako txartel bereziak eskatzen dituzten kolektiboek zein jardueretan gainontzeko erabiltzaileekin batera parte hartzea nahiago dutenek monitoreen laguntza eta babesa eskatu ahal izango dute, bereziki laguntza fisikoa edo zaintza gehigarria behar duten kasuetan.
Txartel inklusiboen erreserbak kudeatzeko, nahitaez aldez aurretik zehaztu beharra dago honako helbide elektroniko honetara idatziz: reservasgabonak@proasur.com.
SARE SOZIALAK:





