Bilboko Udalak omenaldia egin die enpresa txiki eta ertainei eta herriko saltokiei laguntza eskaini dieten 29 mentoreei

Ekainak 30

  • Juan Mari Aburto alkatea izan da gaurko omenaldi-ekitaldiaren buru, eta, bertan, azken urte honetan hiriko 29 ETE eta saltokiri laguntza eta aholkularitza eskaini dieten beste hainbeste mentoreri egin zaie gorazarre. Horiek guztiek Udalak bultzatutako Mentoring Bilbao programan parte hartu dute. Hain zuzen, programa horrek XVII. edizioa du aurten, eta, alkateak esan duen bezala, “tresna funtsezkoa da tokiko enpresa-sareari laguntzeko, eta, oraingoan, partaidetza-errekorrak hautsi ditu berriz ere“.

  • Kontxi Claver Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Enpleguko eta Turismoko zinegotzia eta aholkularitza jaso duten enpresen ordezkariak ere izan dira ekitaldian.

Bilboko Udalak Mentoring Bilbao programaren XVII. edizioaren amaiera-ekitaldia egin du gaur, eta, bertan, omenaldi eta aitorpen berezia egin zaie azken urte honetan modu altruistan beren ezagutza eta esperientzia hiriko zenbait enpresa eta saltokirekin partekatu duten 29 mentoreei.  Aurtengo edizioa ixteko ekitaldian, alkatea izan da buru, eta hark bereziki eskertu du “Udalak horrenbeste maite duen programa berezi horretan parte hartu duten eskarmentu handiko pertsona paregabe horiek egindako lana. Programa beterano hori tokiko enpresa-sareari laguntzeko funtsezko tresna gisa finkatuta dago, eta, aurtengo edizioan, partaidetza-errekorrak hautsi ditu berriz ere“.

Pertsona horien inplikazioari esker, 29 MENTORING PROZESU egin dira, 2008an ekimena abian jarri zenetik izan den kopururik handiena. Programak dirauen zortzi hilabetez, mentore horiek kontsolidatutako enpresei lagundu diete erronka estrategikoei aurre egiten, hazkundeari, negozioa zabaltzeari, enpresa-ereduak eraldatzeari edo lanbide-ikuspegi berriak sartzeari lotuta.

Laguntza hori aldizkako topaketetan oinarritu da, eta, bilera horietan, helburua izan da gogoeta estrategikoa, esperientziatik abiatutako ikasketa eta garapen- eta lankidetza-aukera berriak sustatzea, enpresek beren erronkei argitasun eta autonomia handiagoz aurre egiteko duten gaitasuna indartzeko.

Horrez gain, alkateak udal-programan parte hartu duten pertsonen mentoretza-esperientzia handia azpimarratu du; izan ere, “horietako asko edizio guztietan aritzen dira”. Aurten, gainera, beste bost mentore gehitu zaizkio taldeari Bilboko enpresa-sarearen garapenari beren ezagutza eta esperientzia eskaintzeko.

2008an sortu zenetik, Mentoring Bilbaok 108 mentore eta 248 enpresa mobilizatu ditu, eta finkatu egin da tokiko garapen ekonomikoaren zerbitzura dagoen talentuari eta esperientzia profesionalari balioa ematen dien lankidetza-sare gisa.

AINTZATESPEN INSTITUZIONALA

Udaletxeko arabiar aretoan egindako amaiera-ekitaldian, Juan Mari Aburto alkateak aintzatespen instituzionala egin die edizio honetan parte hartu duten 29 mentoreei, eta eskerrak eman dizkie hiriko enpresa-sarearekin duten inplikazioagatik eta konpromisoagatik.

Aintzatespen horren erakusgarri, mentoreek Orriak tokiko saltokiak diseinatutako opari bat jaso dute. Oroigarrian, hiriaren tipografia eta hiri-nortasuna uztartzen dira: Bilbo hitza agertzen da, hiriko eraikin ezagunen siluetekin batera, hala nola Guggenheim museoa, udaletxea bera edo Arriaga antzokia.

Alkateak adierazi duenez, “omenaldi sinple honen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu beste enpresaburu batzuei laguntzen eta haiekin beren esperientzia partekatzen dutenei, Bilboko enpresa-ekosistema indartzen eta hazten laguntzen baitute“.

29 MENTORING BIKOTE

Hauek dira Mentoring Bilbaoren XVII. edizioan parte hartu duten mentoreak eta mentorizatutako enpresak eta pertsonak:

  • Fernando Agos, nazioko eta nazioarteko enpresa bateko bazkide-zuzendaria, ENFOCASAko Gonzalo Gomez mentorizatzen du.
  • Pedro Aller, zuzendari nagusia eta merkatuen arduraduna, OR ARQUITECTURAko Oihane Rojo mentorizatzen du.
  • Cristina Alonso, 20 urtetik gorako esperientzia duen aholkulari estrategikoa, LIFE MOMENTS DESIGNeko María Santos mentorizatzen du.
  • Cristina Oñate, PAK kalitate-bereizgarria lortzen aitzindaria, MB MARTA BARCENAko Marta Barcena mentorizatzen du.
  • Fernando García, negozio-aholkularia eta proiektu-zuzendaria, HASTEN FISIOTERAPIAko Ignacio Pascual mentorizatzen du.
  • Gonzalo Mota, aholkularia, trebatzailea, mentorea eta idazlea, SIN LEYko José María López de Lerena mentorizatzen du.
  • Iratxe Marian, bazkide sortzailea, zuzendaria eta arkitektoa, LA PRETADAko Susana López de Muniain mentorizatzen du.
  • Javi Lezama, produktu elektronikoen garapenean eta industrializazioan esperientzia sendoa duena, IFEELNUT-MAROTeko Maite Grande mentorizatzen du.
  • Javier Gurrutxaga, enpresa-estrategian, antolamenduan, eragiketetan eta talentuaren garapenean espezializatua, FOTO5CINCOko Maria Almagro mentorizatzen du.
  • Javier Pet, nazioarteko hotel-sektorean 25 urtetik gorako esperientzia duen aholkularia, MARTA GOMEZ ARQUITECTAko Marta Gómez mentorizatzen du.
  • Jose Ramon Rivero, industria-zuzendaria azken 20 urteetan, ON JANeko Bernart Baltza mentorizatzen du.
  • Gorka Barrenechea, CEOa eta negozio digitaletan, berrikuntzan eta startupen eskalatzean espezializatutako ekintzailea, QWENDIko Flavia Rovella mentorizatzen du.
  • Roberto Cacho, Etikaliaren sortzailea eta higiezinen arlo etikoko erreferentea, etxebizitza publikoko politiketan ibilitakoa, GLOBOJAIAK EVENTSeko Sonia del Hoyo mentorizatzen du.
  • Nuria Carrillo, industria-ingeniaria, EHUko irakaslea eta Europako proiektuetarako estrategian, berrikuntzan eta teknologiaren transferentzian espezializatutako aholkulari independentea, BAKEHOUSE AGENCY CREATIVE SOLUTIONSeko Ibai Ojeda mentorizatzen du.
  • Susana Dávila, ekonomialaria, auditorea eta konkurtso-administratzailea, SK2 PERITACIONESeko Gorka Peña mentorizatzen du.
  • Gonzalo Echazarra, aholkulari estrategiko eta komertziala, enpresa-zuzendaritzan eta lantaldeen garapenean 30 urtetik gorako esperientzia duena, IDEMATIKAko Loly Dominguez mentorizatzen du.
  • Iñaki Hernando Mendivil, argitalpen- eta inprimaketa-arloetako kudeaketa-esperientzia duena, XABOIko Agurtzane Tejada mentorizatzen du.
  • Javier Innerarity, merkataritza-zuzendaritzan, marketinean eta negozioaren kudeaketan espezializatutako industria-ingeniaria, PROmium Consultingeko Ibon Azkoitia mentorizatzen du.
  • Inma Uzkudun, pertsonen, taldeen eta erakundeen aldaketa- eta eraldaketa-prozesuetan laguntzen aditua, MAGORA BAKERYko Izaskun García mentorizatzen du.
  • Aitor Gazteluiturri, Inbikuko bazkide sortzailea eta aholkularia, hirugarren sektoreko zuzendaritzan esperientzia handia duena eta lidergoan, coaching-ean eta antolaketa-garapenean aditua, SOMOS PSICONUTRICIÓNeko Ana Lametti eta Lucia Romero mentorizatzen ditu.
  • Iratze Gurrutxaga, EAZn prestatutako zuzendaria eta gaur egun pertsonen arloko arduraduna, finantza-zuzendaritzan ibilbidea egin ondoren, CLÍNICA VETERINARIA IZARreko Begoña Anton mentorizatzen du.
  • Marta Gonzalez, ekintzailetza-estrategiari eta ongizateari begirako negozio-aholkularia, komunitateen eta enpresa-garapenaren sustatzailea, I LOVE BILBAOko Tensi Sanchez mentorizatzen du.
  • Raul López, teknologiaren arloko zuzendaria, Microsoften hodeian, negozio-garapenean eta IT ekosistemako lidergoan espezializatua, NISeko Chelo Escabias mentorizatzen du.
  • Martha Machin, ingeniaritza eta eraldaketa digitaleko profesionala, eraginkortasunean, jasangarritasunean eta garapen teknologikoan oinarritua, KUMONeko Sergio Escalante mentorizatzen du.
  • Mario Mazaira, soziologo industriala eta politologoa, Big Datako irakaslea, enpresaburua eta industria bultzatzeko nahiz startupak bizkortzeko programetako mentorea, EDISONeko Natxo Ortiz eta Juanjo Martinez mentorizatzen ditu.
  • Narciso Vaca, merkataritza-kudeaketan espezializatutako aholkularia, finantza- eta enpresa-sektoreetan ibilitakoa, LIBRERÍA BINARIOko Nando Ros mentorizatzen du.
  • Alvaro Peña, salmenten zuzendari globala industria-sektorean, merkataritza-estrategian eta nazioarteko negozioaren garapenean ikuspegi sendoa duena, MOSAICO TRAININGeko Carmen Burguette eta Roel Vermeulen mentorizatzen ditu.
  • Tania Silvestrini, arkitektoa eta mentorea, emozioen kudeaketan eta lidergoan aditua, eraldaketa pertsonalerako eta antolakuntza-eraldaketarako metodologia baten sortzailea, FREESKATE ACADEMYko Borja Fernández mentorizatzen du.
  • Jon Suescun, industria-ingeniaria, familia-enpresan esperientzia duena eta mentoring-programetan aktiboki parte hartzen duena, AHÓRRATELOko Iñaki Lazaro mentorizatzen du.

SARE SOZIALAK: