Bilboko Udalak eta BCAM-ek hitzarmen berri bat sinatu dute nazioartekotzea eta berrikuntza sustatzeko talentua erakartzean

Urtarrila 24

  • Udalak, Bilbao Ekintza erakundearen bitartez, eta BCAM – Matematika Aplikatuko Euskal Zentroak, elkarrekin lan egingo dute BILBOMATH proiektuan, nazioartekotze-jarduerak, barreiadura eta berrikuntza sustatzeko.

  • Hitzarmen berri honekin, bi erakundeek beste urrats bat eman dute beren arteko harremanean, eta loturak sendotu dituzte ekintza berriak garatzeko, dibulgatzeko eta talentua erakartzen jarraitzeko.

Bilboko Udalak eta BCAM – Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari atxikita, lankidetza indartu dute, nazioartekotze, barreiatze eta berrikuntza jardueren sustapenean jarritako fokuarekin hitzarmen bat sinatuz.

Bilboko Udalak eta BCAM-ek – Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroak, lankidetza indartu dute, nazioartekotze, barreiatze eta berrikuntza jardueren sustapenean jarritako fokuarekin hitzarmen bat sinatuz.

BCAMek – Matematika Aplikatuko Euskal Zentroak, eta Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez – Bilborako aberastasun ekonomiko eta soziala sortzea sustatzen duen udal erakundea –, BILBOMATH proiektuan elkarrekin lan egingo dute. Proiektu horrek sei helburu ditu:

  • BCAM-ek Innolab berrikuntza irekiko plataforman eta beste berrikuntza-ekimen batzuetan parte hartzea.
  • Matematika gizartera eta gazteriara hurbiltzeko programak garatzen eta matematika irakasten laguntzea.
  • Nazioarteko ekitaldietan elkarlanean aritzea.
  • BCAM-ek dibulgazio-programetan parte hartzea.
  • BCAM-ek matematikako nazioarteko biltzarrak eta ekitaldiak antolatzea.
  • Sinergiak bilatzea, diziplina anitzeko eta nazioarteko ikerketa-espazioak indartzeko.

Bilboko Udalak eta BCAMek ibilbide luzea dute lankidetzan, dibulgaziotik  hasita eta Europako esparruan ikerketa-proiektuak batera proposatzeraino.  Horren adibidea da, BCAM-ek BilbaoTIKekin egiten duen lana  datuen analisian, BCAM-eko Ezagutza Transferitzeko Unitatetik,  Bilboko tranbiaren erabiltzaileak profilatzeko.  Matematikako zentroak Innolab Bilbaoko bazkidea da, Bilboko Udalak sustatutako berrikuntzarako plataforma.

Orain, joan den abenduan sinatutako hitzarmen berri honekin, bi erakundeek beste urrats bat eman dute, ekintza eta proiektu berriak garatzeko loturak sendotuz, berritzen jarraitzeko eta talentua hirira erakartzeko, aurrerapen eta berrikuntzarako motor gisa.

BCAM – MATEMATIKA APLIKATUAREN EUSKAL ZENTROARI BURUZ

BCAM Bilbon egoitza duen diziplinarteko ikerketa-zentroa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatua, eta BERC (Basque Excellence Research Centers) sarearen parte da.

2008an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, Ikerbasque-ren bidez, eta bere helburu nagusietako bat da, ezagutzaren transferentziaren bidez, matematika gizartearen zerbitzura jartzea, ikerketaren emaitzak biozientziak, osasuna, energia edo fabrikazio aurreratua bezalako sektoreetara hedatuz, eta tokiko eta nazioarteko erakunde eta enpresekin batera lan eginez.

Zentroak, gaur egun, 34 naziotako 186 ikertzaile ditu, eta hirutan jaso du Severo Ochoa saria (2013an, 2018an eta 2021ean), Estatuko Ikerketa Agentziak emandakoa, BCAM Europako erakunde garrantzitsuenetako bat dela finkatzen duena.

BCAMeko bazkideak, Bilboko Udalaz gain, Ikerbasque, Innobasque, Univesidad del País Vaco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Bizkaiko Foru Aldundia eta Petronor Innovación S.L. dira.