Azaroak 26
-
Juan Mari Aburto alkatea izan da ekitaldiaren buru, eta Bilbao Dendak erakundearen ordezkaritza zabal batek parte hartu du. Erakunde hori duela 25 urte sortu zen eta Estatuko hiri-merkataritzako lehen plataforma izan zen.
Bilboko Udalak Arabiar Aretoaren ateak ireki ditu gaur Bilbao Dendak plataformaren ordezkariei harrera egiteko. Plataforma horrek eskualdeko 13 merkataritza-elkarte biltzen ditu, Erriberako Merkatuarekin, Zubiarte eta El Corte Inglés zentroekin, Merkataritza Ganberarekin eta Bilboko Udalarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Helburu nagusia hiriko merkataritza- eta turismo-jarduera batera sustatzea da, eta erakundeak 25 urte daramatza zeregin horretan.
Urtemuga berezi hau ospatzeko egin diren ekitaldien artean, Udalak gaur egin dion harrera berezia dago, Juan Mari Aburto Alkatea buru dela. Alkateak, hiriaren sortzaile On Diego Lopez Harokoaren eskultura bat eman die hiriaren izenean.
Alkateak “erakunde ospetsu honi zorionak” eman ondoren, Udalak Bilbao Dendak elkarteari eskaini nahi dion babesa eta lankidetza gogorarazi ditu, «inoiz baino beharrezkoagoa baita indarrak eta ideiak batzea, merkataritza-sektoreak bizirik jarraitu eta etorkizuna izan dezan». «Merkataritzaren arloa eguneroko errealitateari eta erronkei lotuta bizi da, eta horrek etengabeko aldaketen mende egotea dakar. Bide eta bilakaera horretan, Bilboko Udalak gertu egon nahi du, hiriko ekonomiaren eta bizitzaren zutabe eta eragile den sektore bat lagunduz eta indartuz».
Juan Mari Aburtok zehaztu duenez, merkataritza-plataforma horrek -duela 25 urte sortu eta Estatuko lehen merkataritza-plataforma izan zen – Bilboko merkataritza sustatzen eta garatzen jarraitu behar du.
SARE SOZIALAK:





