Bilboko udalak hiri osoan hainbat jarduera eskainiko dituen #BilbaoGabonak eguberrietako kanpaina abiarazi du

Azaroak 28

  • Juan Mari Aburto Alkateak hiriko Gabonetako argi guztiak piztuko ditu bihar, asteazkena, azaroak 29, Areatzako Kioskotik, 19:15ean hasiko den zuzeneko musika eta dantza ikuskizun baten ondoren. Piztuera 20:00etatik aurrera egingo da.

  • Areatza eta Erripako Kaia izango dira berriro ere erdigune neuralgikoa, guztiz estalitako 800 metro koadroko izotz-pista ekologikoarekin, sei erreiko txirristarekin, jardueraz betetako haurrentzako karparekin eta Gabonetako azoka dagoeneko tradizionalarekin.

  • Olentzeroren eta Mari Domingiren Kalejiraren magia eta ilusioak Bilboko kaleak zeharkatuko ditu abenduaren 23an, arratsaldean, eta Errege Magoen Kabalgata egingo da urtarrilaren 5ean. Txikienek urtero grina handienez espero dituzten uneak eskainiko dituzte.

  • Udalaren #BilbaoGabonak programazioak doako kultura-jardueren eskaintza zabala biltzen du auzo guztietan, antzerkiarekin, musikarekin, zirkuarekin, magiarekin, abesbatzen kontzertuekin, umorearekin, erakusketekin eta bestelako aisialdi-proposamenekin.

Bilboko Udalak berriro jarri ditu abian bere bitarteko guztiak, Gabonak hiriko txoko guztietara eramateko, #BilbaoGabonak-ekin. Argitasuna, magia, ametsak, musika… batez ere haurrentzat, baina baita Hiria turismo arloko erakarpen-hiriburu bihurtzeko eta egun berezi hauetan aisiaren, kulturaren eta merkataritzaren benetako erreferente gisa sendotzeko ere.

Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzi eta Kulturako Zinegotzi languntzaileak, Xabier Ochandianok, Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko zinegotziak, eta Kepa Odriozolak, Herri Lan eta Zerbitzuetako zinegotziak, prentsaurrekoan aurkeztu dituzte Udalak #BilbaoGabonak proiektuaren barruan biltzen dituen programazio eta berrikuntza nagusiak. Ekimen horretan, urtarrilaren 7ra arte egingo diren ekintza guztiak sartzen dira: musika eta kontzertuak, antzerkia, magia-ikuskizunak, atrakzioak… Olentzeroren kalejira eta Mari Domingi izango dira ardatz nagusia, eta, azkenik, Errege Magoen Kabalgata.

Azaldu dutenez, bihartik (asteazkena) aurrera aktibatuko dira Gabonak Bilbon, hiri osoko argien piztuerarekinJuan Mari Aburto alkatea izango da ekitaldi sinboliko horren buru. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, kale eta auzoak apainduko dituzten led argiak piztuko dituen botoia sakatuko du alkateak. Argiak Areatzan piztuko dira, Kioskoaren ondoan, ekitaldi berezi bateanLehen aldizzuzeneko musika eta dantza eskainiko da ordubetez Bilbao Musika Big Banden eskutik, Bilboko Musika Eskolako ikasleek osatua, Óscar Picorel eta Susana Méndezen ahotsekin. Taldearekin batera, horiek ere udal zentroko ikasle. Bilbo Swing Side Elkarteko kideek Lindy Hop estiloan dantzatuko dira, swingean oinarrituta.

Guztira, 40 lagun jotzen, kantatzen eta dantzatzen, eta 19:00etatik aurrera parte hartzera gonbidatuko dituzte herritarrak, Gabonak Hirira iritsi direla adieraziko duen argien piztueraren atariko gisa.

Botoiari sakatu ondoren, Areatzako urrezko basoa, Udaletxea, Zazpikaleak eta Kale Nagusia argituko dira, baita beste leku enblematiko asko ere, Hiribilduko auzo guztietan 1,3 milioi argi baino gehiago banatuko baitira, egun maitagarri horiei kolorea eta beroa emateko.

Ekintza horren bidez, Itsasadarraren bi ertzetan, Areatzako eta Erripako kaietan, eta Udalaren ondoan, Gabonetako jarduera auzo guztietara zabaltzen duten lau egitura handiak ere jarriko dira martxan: PATINAJEKO PISTA eta izotz sintetikoko eta sei erreiko TXIRRISTA handia, HAURRENTZAKO KARPA, txikienentzako jarduerekin, eta Gabonetako Azoka. Horiekin bat egingo du, gero, Areatzan, GABONART ARTISAUTZA Azokak.

PATINAJEKO PISTA ETA TXIRRISTA HANDIA ITZULIKO DIRA

Izotz ekologikoko pista eta txirristaren esperientzia arrakastatsua Areatzako Kaira eta Erripako Kaira itzuliko da, azaroaren 30etik urtarrilaren 7ra arte.

Izotz ekologikoko pistak 800 m2 okupatzen ditu eta, aurten, bere eremuaren % 100 estalita egongo da, gorabehera meteorologikoak saihesteko.

Azaroaren 30etik urtarrilaren 7ra egongo da irekita. Eskola egunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era. Asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako oporretan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Eta abenduaren 24an eta 31n: 11:00etatik 14:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean: 17:00etatik 21:00etara.

Sarrerak leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira, Areatzan (instalazioak itxi baino ordu erdi lehenago irekita), edo online: https://www.bilbaopistadehielo.com/

Prezioak honako hauek izango dira: 3,5 € / 30 minutuko patinajea, patinak barne. (2,5 € / 30 minutuko patinajea, familia ugariaren txartelarekin).

3 urtetik gorako publikoari zuzendua; 3 eta 7 urte bitarteko haurrek heldu batekin joan beharko dute nahitaez (helduak ere sarrera erosi beharko du).

Taldeen erreserbak (20 sarrera edo gehiago): mezu elektroniko bat idatz daiteke (zalantzak argitzeko eta beste kontsulta batzuk egiteko) reservasgabonak@proasur.com helbidera, edo 630988494 telefono zenbakira deitu, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:00etara.

Gabonetako beste atrakzio bat Erripako Kaian dagoen sei lerroko izotz ekologikoko txirrista izango da, hori ere azaroaren 30etik urtarrilaren 7ra.

Eskola-egunetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era izango da abian. Asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako oporretan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Abenduaren 24an eta 31n 11:00etatik 14:00etara egongo da erabilgarri, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, 17:00etatik 21:00etara.

Sarrerak leihatilan izango dira salgai (instalazioak itxi baino ordu erdi lehenago irekita), edo online: https://www.bilbaopistadehielo.com.

Prezioa pertsonako 2,5 € izango da, eta txirristetatik 3 jaitsialdi egiteko aukera izango da. Doakoa izango da 2 eta 3 urteko haurrentzat (eta derrigorrezkoa pertsona heldu batek lagunduta joatea,eta hark ere bere sarrera erosi beharko du).

2 urtetik gorako publikoari zuzendua. 2 eta 3 urte urte bitarteko haurrek heldu batekin joan beharko dute nahitaez (helduak ere bere sarrera erosi beharko du). Taldeen erreserbak (20 sarrera edo gehiago): mezu elektroniko bat idatz daiteke (zalantzak argitzeko eta beste kontsulta batzuk egiteko) reservasgabonak@proasur.com helbidera, edo 630988494 telefono zenbakira deitu, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:00etara.

GABONETAKO AMETSEN FAKTORIA

Horrez gain, Factoría de los sueños navideños/Gabonetako Ametsen Faktoria hartuko du Erripako Kaiak, 450 m2-ko karpa handia, azaroaren 30etik urtarrilaren 5era ireki eta doako jarduera ugari izango dituena.

Eskola-jarduerak irauten duen egunetan, ordutegia 16:00etatik 20:30era izango da. Asteburuetan, jaiegunetan eta eskolako oporretan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.

Jardueretan sartzeko aurreinskripzio sistema bat ere badago. Doan parte hartu nahi duten familiek egun eta ordu jakin batean eman beharko dute izena. Erreserbak egiteko plataforma https://www.eventbrite.es da eta klik egin behar da bilboko-udala-ayuntamiento-de-bilbao delakoaren gainean. Sarreran bertan izena emateko aukera ere izango da.

3 eta 6 urte bitartekoentzako jardueren artean, honako hauek izango dira, besteak beste, Baso magiko bat (Ludoteka), Ametsen faktoria (tailerrak) eta Olentzerori eta Errege Magoei idatzitako gutunen postontzia.

Eta 6 eta 12 urte bitartekoentzako jarduerak Ganbaran egongo dira (bitxikeriak, ipuinak, ludoteka, altzarien labirintoa, argazki-erakusketa, ipuinentzako gunea, sormen-gunea…).

GABONETAKO AZOKA

Gainera, Erripako Kaian 20 merkataritza-etxola egongo dira, abenduaren 1etik urtarrilaren 5era, 11:30etik 14:30era eta 16:00etatik 21:00etara. Saltokiak honako hauek dira: Insphyria, Xaboi punpuila, Bilbao dulce salado, Princess courts, Revoluciona taller de cuero, Ker fatou, Kiliken euritakoak, La karola kintana, Ositos con alcohol, Kai denda, Bazar rif, El gallo de oro, Tu bola de navidad, Delitxia, Licores lujo, Polvorones Solokoetxe, Magora bakery, Bizkorna, Todomata eta Fefa.

BILBOKO BALIOEN AGIRIA IKUSARAZTEKO OIHAN BAT

Udalak Gabonetako Merkatuko etxoletako bat erreserbatu du Bilboko Balioen Agiria ikusarazteko. Jolasaren eta ikaskuntzaren bidez Gutunean jasotako herritarrak balioen garrantziaz kontzientziatzea da helburu nagusia.

Herritar guztiei zuzenduta, baina batez ere 12 urte bitarteko haurrei eta haien familiei, etxolak, girotzearen bidez, oihan batera eramango ditu bisitariak; han, kontakizun baten bidez, bertatik bertara ezagutuko dute balioek nola lagundu dezaketen gizarte bidezkoagoa, berdintasunezkoagoa eta zuzenagoa sortzen.

Horrez gain, Bilboko Balioen Agiriari online atxikipena emateko puntu bat jarriko da.

GABONETAKO ARGIAK

Bihar, asteazkena, azaroak 29, hasi eta urtarrilaren 7ra arte, egunero 18:00etatik 22:00etara bitartean, 1.334.894 led argik argiztatuko dute hiria.

Gabonetako ohiko irudiek bizia hartuko dute hiriko gainerako inguruneetan: Arriagako plazako arbola itzela, Kale Nagusiko argi urdinak, Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak Emakumeen Plazan, eta dekorazioa Udalaren eraikin nagusiaren ondoan –han, berriro ere, 14 metroko arbola apaindua, Gabonetako bola handia eta Bilboko baldosa piztuko dira–. Baita Urrezko Balea Handia ere. Oraingo honetan, Udalaren aurrean egongo da, Uribitarteko kaian.

Iaz bezala, hiri osoan zehar argitutako baldosak jarriko dira, barruti bakoitzean bana, ondoko toki hauetan:

  • 1. barrutia: Eugenio Olabarrieta plaza, Zorrotzaurren.
  • 2. barrutia: Arabella auzoa, aparatu bio-osasungarrien ondoan.
  • 3. barrutia: Garaiko lorategiak, Txurdinagan.
  • 4. barrutia: Basarrate landa, Santutxun.
  • 5. barrutia: Ibaizabal landa, Abusun.
  • 6. barrutia: Ertzilla kalea, Indautxun
  • 7. barrutia: Jaen kalea, Errekalden.
  • 8. barrutia: Azoka plaza, Zorrotzan.

Horrez gain, hurrengo asteetan bisitatuko gaituztenei ongietorria emateko, hiriko sarrera nagusietan (Juan de Garai, Sabino Arana etorbidea, Zumalakarregi etorbidea, Mirafloresetik Miribillara sartzeko sarrera, Kastrexana eta Zorrotza) sei kartel jarri dira, ‘Zorionak’ hitzarekin eta Bilboko B letrarekin, zoriontzeko.

Gogoan izan behar da argiztapen publikoan eta, bereziki, Gabonetako argiztapenean energia-efizientziarako trantsizioa ez dela bide berria Bilborentzat, Udalak Gabonak direla-eta jartzen dituen argi eta apaingarri guztiak led baitira.

57 GABONETAKO ARBOLA

Gabonetako apaingarriak dituzten 57 arbola ere izango ditugu, barruti guztietan banatuta. Horietako 25 artifizialak dira, eta gainerakoak urte osoan eremu naturalean egoten diren eta egun hauetan bereziki apaintzen diren espezie naturalak dira.

Zehazki, 1. barrutiak Gabonetako sei arbola izango ditu, Arangoiti, Ibarrekolanda, San Ignazio-Elorrieta eta Deustu-Erribera auzoetan. 2. barrutiak, berriz, bost arbola izango ditu, Matiko-Loruri, Uribarri, Castaños eta Zurbaran-Arabellan. 3. barrutian, Otxarkoagan eta Txurdinagan, bi izei artifizial egongo dira; 4. barrutian, berriz, hiru arbola jarriko dira Boluetan eta Santutxun.

Guztira hamasei arbolak apainduko dituzte Atxuri, Bilbo Zaharra, Iturralde, Miribilla, San Frantzisko, Solokoetxe, Zabala, Buia, Abusu, San Adrian eta Zazpikaleak 5. barrutian. 6. barrutiak hiru arbola artifizial izango ditu Indautxun eta Abandon, eta 7. barrutian hamaika arbola jarriko dira Ametzolan, Iralabarrin, Iturrigorri-El Peñascalen eta Errekaldeberri-Larraskitun. Azkenik, 8. barrutiak hamaika arbola izango ditu Basurtun, horietako bat ospitalearen aurrean, eta Zorrotzan.

MERKATARITZA-ELKARTEAK ERE BAI

Hiriko merkataritzari laguntzeko eta gauzatzen diren Gabonetako kanpainak indartzeko, Udalak, gainera, dirulaguntzak ematen ditu 13 merkataritza-elkarte argiztatzeko. Ekimen horren bidez, Gabon hauetan Hiriko are leku gehiagotara iritsi nahi da.

Hauek dira erakunde onuradunak: Bilbao Centro eta Deusto Bizirik merkataritza-elkarteak, Alde Zaharra, Hiru Auzo, Errekalde Bihotzean, 2. Barrutia-Auzoa Berritzen, Santutxu, Otxarkoaga, Basurto-Basurto Berri, Txurdinaga, Abusu-La Peña, Iralabarri; eta Bilboko Merkatarien eta Enpresen Elkartea.

ETA “NATURA PIZTUA” ARTXANDAN

Udalak beste ekimen batean ere parte hartzen du Bilbo Gabon hauetan erakargune bihurtzeko: “natura piztua” ikuskizuna jarriko da Artxandako Begiratokian, “ITSASALDI” izenburupean.

Azken belaunaldiko led adimenduneko 300 argi-eskultura baino gehiagok, 18 eremu paregabetan banatuak, aukera emango dute argi-marmoka ikusgarriz, konstelazioak irudikatzen dituzten argi-tunelez, olagarro erraldoiz, mila koloretako trikuz, plankton argiztatuko armadez eta padura liluragarriz betetako mundu fantastiko batean barneratzeko; animalia horien habitat naturala irudikatuko dute argi horiek.

Horrez gain, ikuskizun hori sustatu duen erakundeak (Madrilgo Errege Lorategi Botanikoan arrakasta izandakoa, besteak beste) jasangarritasunaren eta ingurumenarenganako erantzukizunaren aldeko apustua egin du, eta emisioak energia-irtenbide jasangarriagoen bidez minimizatzeko neurriak ezarri ditu.

Ekimenak 2023ko abenduaren 5ean irekiko ditu ateak, 2024ko urtarrilaren 21era arte, asteazkenetik igandera 18:00etatik 22:30ak arte (ordu horretan egingo da azken emanaldia). Emanaldiak 15 minutuan behin. Ikuskizunerako sarrerak web orriaren bidez eros daitezke www.naturalezaencendida.com helbidean.

Garraio publikoan iristea gomendatzen da, funikularraren bidez eta BilboBusen bidez.

OSTALARITZAKO ORDUTEGIAREN LUZAPENA

Gabonak direla eta, ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia bi orduz luzatuko du Bilboko Udalak. Neurri horrek Bizkaiko Ostalarien Elkarteak egindako eskaera bati erantzuten dio, eta hirian ekitaldi handiak eta bestelako jaiak antolatzearen ondorioa da.

Luzatze hori datorren urteari ere aplikatuko zaio; hala ezarri da ostalaritzako establezimenduak ixteko ordutegiaren luzapena azaroaren 30ean, abenduaren 1, 2, 7, 8, 9, 14, 15, 16, 21, 22, 23, 24, 28, 29, 30 eta 31n, eta urtarrilaren 4, 5 eta 6an. Ordutegia ostalaritzako lokal guztietan aplikatuko da, “eguneko” establezimenduetan, “osagarrietan” eta terrazetan izan ezik, horiek ohiko ordutegia izango baitute. Saltokietatik kanpo kontsumitzeko ordutegia ere ez da luzatuko.

GABONETAKO IZARRIK MAGIKOENAK

Olentzero, Mari Domingi eta Ekialdeko Errege Magoak Bilboko kaleetara itzuliko dira, abenduaren 23an eta urtarrilaren 5ean, hurrenez hurren, herriko haurrekin egindako hitzorduetan.

Gabon-bezperan, abenduaren 23an (larunbata), 18:00etatik aurrera, Olentzero eta Mari Domingi, Galtzagorriekin batera, izango dira beren kalejira magikoaren protagonistak. Kalejira Moyua plazatik Arriaga plazaraino joango da.

Ohiko agurra Carlton hoteleko balkoian hasiko da eta Arriaga plazan musika-ikuskizun batekin bukatuko da. Gau horretan, Olentzerok eta Mari Domingik atseden hartuko dute Arriagan, eta berriz ere, hilaren 24an, larunbatean, hartuko dituzte haurrak. Aurrez aurre ezagutu eta beren nahiak helarazteko, familiek online erreserbatu beharko dituzte txartelak (abenduaren 21ean).

Urtarrilaren 5ean, berriz, Ekialdeko Errege Magoen eguna izango da: Meltxor, Gaspar eta Baltasarrena. Haiek ere elkartuko dira haurrekin eta haien familiekin, ostiralean, hilak 5, 18:00etatik aurrera egingo den Kabalgatan. Argiz, soinuz eta kolorez betetako karrozek Kale Nagusia zeharkatuko dute udaletxeraino, eta balkoitik bertatik agurtuko dituzte bertaratutako guztiak. Berritasun gisa, Errege Magoen harrera hilaren 5ean izango da Udaletxean, eta, Olentzerorekin bezala, txartelak web bidez erreserbatu ahal izango dira (urtarrilaren 3an).

KULTURA, BILBOKO GABONETAKO PROTAGONISTA

Aurten ere, Bilbo eta auzoak agertoki handi bihurtuko dira, Gabonetan kultur eskaintza zabal eta askotarikoaz gozatzeko. KULTUR GABONAK izenburupean, Udalak kalitatezko jardueren agenda osatu bat diseinatu du auzoetarako, tokiko eragileekin batera, publiko eta gustu guztientzat.

Hiria sormenez eta dibertsioz beteko da bilbotarrek zein Bizkaiko hiriburua bisitatzen duten pertsonak lehen mailako proposamenez betetako asteak izan ditzaten, eta, gainera, Hiriaren tradizioa eta nortasun kulturala landuko dituzte.

  • ANTZERKIA, CLOWNA, ZIRKUA, MAGIA, BAKARRIZKETAK, DANTZA, TXOTXONGILOAK…

Bilboko Zirkuituaren ohiko hitzorduez gain (abenduaren 28ra arte jarraituko du programa horrek), antzerkia, clowna, zirkua, magia, bakarrizketak, dantza, txotxongiloak eta ipuin-kontalariak ere izango dira Gabonetan, bai publiko gazteak, bai helduek, bai familiek eta bai txikienek gozatzeko pentsatutako proposamenekin.

Jarduerak Abando, Olabeaga, Altamira, Castaños, San Frantzisko, Errekalde, Deustu, Santutxu, Masustegi eta San Ignazio – Ibarrekolanda barrutietako udaltegietan, Solokoetxeko institutuan, Altamira eta Zorrotzako frontoietan eta Abusu-La Peñako kaleetan egingo dira.

Antzerki proposamenen artean, nabarmentzekoak dira Oinarrizko Antzerkiaren Erakusketa, gazte eta helduentzat; Errekaldeko Udal Zentroan egingo da, eta lau konpainiak hartuko dute parte, honako obra hauekin: Itxartu Antzerki TaldeaLas brujas de Salem-ekin; CíA Sin RemilgosLa Iliada-rekin; La Trascienda TeatroEl control de la ira-rekin; eta UB5Este chico no tiene cura-rekin. Gazte eta helduentzako antzerki emanaldiekin osatuko da antzerki eskaintza, honako ikuskizun hauekin: Trokolo Teatro eta haren ¡¡¡Dígameeeee!!! proposamena (clowna), Maribel Salas eta Susana SoletoLa maja y la mona (o viceversa)-rekin eta CÍA Malaje SoloCave canem?-ekin.

Gazte eta helduen publiko horrentzat beste hainbat bakarrizketa- eta inprobisazio-proposamen izango dira, hala nola Santutxu, San Ignazio eta Castañosko udaltegietan egingo direnak: Gemma Martínez eta Ibon Belandia, Coaching-ekin; Nerea GarmendiaCon taras y a lo loco-rekin; Kaitin AllendeArtistak eta kazetariak-ekin; telebistako Andoni AgirregomezkortaLeire Ruizekin bateraMonólogos a dos bandas-ekin, Mitxel Santamarina, Leire Orbe eta Iñaki MaruriImpro comedia-rekin; eta Kancaneo Teatro +D2 impro-rekin.

Egun berezi horietan magia ere izango da, familientzako hitzorduekin, eta honako hauetaz gozatzeko aukera izango da: Nere Magoa & Santi eta Adrián MagoakBat, bi eta hiru, Magia!-rekin; Mago Alejo & Maga Jessica, Magia Pirula-rekin; Ibon MagoaUnibertsotik magiara-rekin; baita Mago Oliver ere, Los inventores-ekin.

Familientzat eta txikientzat ere ez dira falta izango txotxongiloakFirulete Antzerkia eta haren Basoa ikuskizunarekin; ezta zirkua ere, Xabi Larrea eta haren Pin Pang proposamenarekin, Bapatean Zirko eta Adabaki-rekin, eta EZE – Euskal Zirku Elkarteak antolatutako galarekin.

Familientzako eskaintza eszenikoa osatzeko, ipuin-kontalarien saioa izango da, musikarekin eta ikus-entzunezkoekinAna Apika & Intxixu Valbuenak eskainia, alde batetik, eta, bestetik, Sorgina Txirulina, Sustrai Teatro, A-Teatral eta Monda Lirondaren ikuskizunekin.

  • ZINEMA, FILM LABURREN BIDEZ

KULTUR GABONAKek bi saio proposatzen ditu aurten, txikienek zinemaz gozatzeko aukera izan dezaten, “Zinetxiki Zinemaldia” Bilboko Haur eta Gazteen Zinemaldiak hautatutako hainbat herrialdetako zortzi film laburren bidez.

Bi saio izango dira, bata Errekaldeko Udaltegian eta bestea Otxarkoagako Udaltegian. Lehenengoan, honako film hauek ikusi ahal izango dira: ¿Por qué los árboles pierden hojas en otoño?¡Veté, Alfred!Entre dos hermanasLa OcaWings for a friendLa pandilla unida de fondoFlight to earth; eta El pintor de banderas.

Bigarren saioan, honako hauek gozatu ahal izango dira: Trabajos de preparación para el inviernoLas aventuras del capitán SprinkiBirds, by the wayThe most boring granny in the whole WordTo be a sistersMalkoakTodos mis colores; eta ¿Qué pasa con el cielo?.

  • EUSKAL FOLKLOREA, IDENTITATEAREN PARTE

Euskal folkloreak lekua du Udalak urte osoan bultzatzen duen kultur programazioan, eta, horrela, hiriaren identitate kulturalaren zati integral gisa aldarrikatzen du.

Aurtengo Gabonetan, abenduaren 31 arte iraungo duen Dantza Plazetan programan iragarritako hitzorduez gain, KULTUR GABONAKek erromeriei buruzko ikastaro bat ere proposatzen du publiko guztiarentzat, Goi – Herri Dantza Taldearen eskutik, eta kalejira bat Altamirako Irutasun Dantzari Taldearen eskutik.

Horrez gain, bertsolaritza musikatuko saioa egingo dute Enare Muniategik, Jone Uriak eta Nerea Elustondok, Idoia Anzorandia gai-jartzaile, eta Aner Euzkitze eta Libe Goenaga Arrieta musikariekEz da kasualitatea izenburupean.

Programazioa osatzeko, Triki Lekuk trikitixa-kalejira egingo du, eta Zelako Kultur Ideiak-ek “Nor da Maurizia?” ikuskizun berezia, Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzaile bizkaitarraren rola eta lana aldarrikatzen duena.

  • ASKOTARIKO MUSIKA

Bilboko Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Indautxu, Errekalde, San Frantzisko, Abusu, Zazpikaleak, Abando, Txurdinaga, Olabeaga eta Basurtuko elizek Gabonetako Kontzertu Koral tradizionalak hartuko dituzte abenduaren 12tik urtarrilaren 4ra arte, honako abesbatza hauen parte-hartzearekin: Ars Canticum Ensemble, Jatorki, Mikel Deuna Abesbatza, Coro Garaizarko Matsorriak, Coro Club Deportivo Bilbao, Arraizpe Agrupación Coral Pagasarri, Abesbatza Elkartea, Coro Emays, Begoñako Sustraiak Abesbatza, Bilbao Kamerata, Otxote Bilbo Argia, San Inazio Abesbatza, Coro Lagundi, Euskeria, Orfeón San Anton, Coro Gazte De Bilbao Musika, Deustoarrak Abesbatza, Agrupación Coral Otxarkoaga, Andre Berri Abesbatza, Inmakuladako Abeslariak, Sanfran Korue, Otxote Lur Maitea, Iba Iubilo Bilbao Abesbatza, Gaudeamus, Asociación Coral Rossini De Bilbao, Ars Viva eta Coro de Ingenieros

Horrez gain, Hiriko elizetako musika eskaintza osatzeko, Esku-Txa perkusionistek Alternancias kontzertua emango dute; Backstace-ren eskutik kontzertu lirikoak izango dira; eta Melodika Ensemble-k Cadencia con alma kontzertua emango du.

Baina Bilboko elizak ez dira izango KULTUR GABONAKen musika-proposamenak jasoko dituzten agertoki bakarrak; Deustuko Barrutiko Udaltegian ere entzungo da musika, Eider Zenarrutzabeitia, David Nanclares eta bien Errotik ikuskizunarekin; eta Otxarkoagako Udaltegian, Juanjo Navas eta haren Barrio kontzertuarekin.

HIRIKO BESTE KULTUR ESPAZIO BATZUK

  • BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

Gabonetan une egokia izango da literaturari arreta jartzeko ere. Bidebarrieta Kulturgunea Liburutegiaren barruan kulturari buruz egiten den saioak literaturari, pentsamenduari eta zientzia-dibulgazioari buruzko ohiko programazioa eskaintzen jarraituko du, liburuen aurkezpenekin eta “Gaurkotasunarekiko Topaketak” saioarekin.

Abenduaren 12an, Cristina Fernández Cubas eta Eloy Tizón idazleek, Pedro Ugarte moderatzaile dutela, “Eztabaidak literaturarekin” programako beste hitzordu batean hitz egingo dute, Ipuinaren Artea gaitzat hartuta, eta, biharamunean, Jonatan Miranda unibertsitateko irakasleak “Alimentos sin gluten: toda la verdad y nada más que la verdad” hitzaldia emango du.

Musika Bidebarrietako programaren parte da, eta kontzertu berezi bat antolatu da abenduaren 20rako, Mikel Azpiroz pianista eta konpositorearekin, Karlos Arancegui (bateria) eta Fernando Neira (kontrabaxua) lagun dituela. Azken diskoa aurkeztuko du: Pake Pieza.

  • ARRIAGA ANTZOKIA

Oso Gabon musikalak. Hori da Arriaga Antzokiak eskaintzen duena, ikuskizun nabarmen batekin: Charlie y la fábrica de chocolate. Mundu osoan ezaguna den Willy Wonkak, Daniel Digesek interpretatua, bere fabrika misteriotsuaren ateak irekiko ditu, Roald Dahlen nobela ahaztezinean oinarritutako esperientzia musikal paregabea eskaintzeko. Zenbait filmi esker, iruditeria kolektiboaren parte ere bada titulu hori. Agian, Tim Burtonek zuzendu eta Johnny Depp protagonista izan zuena da ezagunena; orain, Arriagara iritsiko da, musikal handiko formatuan, sei funtzio (bi egun bakoitzeko) eskaintzeko abenduaren 28an, 29an eta 30ean.

Gabonei lotutako musika-estilo bat baldin badago, hori Gospel izenekoa da, eta Arriaga Antzokiak bi Gospel gau ere izango ditu, jaiegunak baino lehen motorrak berotzeko. Abenduaren 11n, Chicago Mass Choir-ek oso emanaldi berezia eskaintzeko izango da Bilbon, B.B. King spirituals, blues musikako kondaira handiaren omenezkoa. Astebete geroago, abenduaren 18an, beste talde baten txanda izango da: The New Orleans Gospel Stars; izen hori duen hiriari, New Orleansi, zalantzarik gabe amerikar musikaren sehaska nagusietako bati, eskainitako kontzertua emango du taldeak.

Gabonetako egutegian gorriz adierazitako datak baino lehen, beste bi kontzertu ere izango dira. Abenduaren 20an, San Tomas bezperan, XX. mendeko Bizkaiko hiriburuko kulturaren funtsezko bi erakunde, Bilboko Udal Banda eta Ballets Olaeta, bat eginda ariko dira euskal folklorea gogoratzeko, musika eta dantza bateratuz. Bi egun geroago, abenduaren 22an, Leioa Kantika Koralak, Basilio Astúlezen zuzendaritzapean, Dizdizka zeruan Gabonetako musika-programa interpretatuko du, abagune horretarako ex profeso egina eta mundu osoko gabon-kanten eskaintzarekin eratua.

2024. urtea hasita, urtarrilaren 3tik 5era, OLBE Txiki Arriagan programaren beste proposamen bat iritsiko da, OLBEk eta Arriaga Antzokiak bultzatua: “El gato con botas”. Charles Perrault idazle frantsesaren izen bereko ipuinaren funtsa berreskuratzen du ikuskizunak. Txikiei eta handiei barre eta amets eginarazten dien abentura da.

Azkenik, urtarrilaren 7an, igandea, Errege Magoen opari berantiarra, Joaquín Achúcarro Arriaga Antzokian. Piano-jotzailea bilbotar unibertsala da, eta beste musika-eskola bikain bat emango du, besteak beste, Brahms, Ravel eta Debussy jenioen piezak jotzen.

  • BILBAO MUSIKA

Bestalde, Bilbao Musikak programa zabala prestatu du Gabon hauetarako. Bilboko Udal Musika Bandak, Txistulari Bandak eta Musika Eskolak lau hitzordutan hartuko dute parte:

Lehena abenduaren 18an izango da, eta Bilboko Udal Txistulari Bandak Elur malutak kontzertua emango du Campos Elíseos antzokian, 19:00etan. Gorka Zabaleta izango da ikuskizunaren zuzendaria, eta Bilbao Musikako haurrak, gazteak eta Ahotsak izango dira bertan. Gurutze Beitiak aurkeztuko du ekitaldia eta sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Abenduaren 20an bi hitzordu izango dira. Alde batetik, Bilbao Musika Eskolako Musika Modernoaren Sailaren eskutik, Bilborock aretoan konbo-kontzertua izango da 19:00etatik aurrera. Bestetik, Bilboko Udal Musika Bandak, José Rafael Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean, “Bailando la Navidad” kontzertua emango du, Ballets Olaetako artistekin batera.

Eta amaitzeko, abenduaren 21ean, Musika eta Dantza Tradizionaleko Sailak antolatuta, erromeria egingo da Bilborock aretoan, 19:00etan.

  • BILBAO ARTE

Hiriko kultur programazioan sartzen dira, besteak beste, musika tradizionalena elizetan eta arterik garaikideena. BilbaoArteren 25. urteurrenaren ospakizunean inauguratu berri den URIBITARTE40 Udalaren erakusketa-areto berriak “Tradizio moderno bat” izeneko erakusketarekin zabaldu ditu ateak. Erakusketa Bilboko Udalaren bilduma-funtsetako 30 pieza biltzen ditu. Javier González de Durana (Bilbo, 1951) da komisarioa, eta “Tradizio moderno bat” izenburupean, erakusketak BilbaoArteren historia errepasatzen du 25 urte hauetan erdigunetik igaro diren hainbat artistaren bidez.

Erakusketa abenduan eta urtarrilean ikusi ahal izango da, asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.

  • AZKUNA ZENTROA

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaon, kultura-programazioa ikusizko arteei buruzkoa da, Bene Bergado eskultorearen “Decrecer” erakusketarekin eta migrazioan arreta jartzen duen “Ulises 2.0” proiektuarekin. Halaber, Atarian, Elena Aitzkoa AZko artista elkartuaren “Ur Aitzak” eskultura-proiektua bisitatu daiteke.

Abenduaren 23tik 2024ko urtarrilaren 4ra, Mediateka BBK-k hainbat jarduera proposatzen ditu zentroaren bi erakusketen inguruan, sorkuntza garaikidea haurrei eta familiei hurbiltzeko:

“Decrecer”; jarduera horren bidez, haurrak erakusketaren edukira eta forma artistikora hurbildu daitezke, hainbat materialekin sortuz eta esperimentatuz. Saio bakoitzean, erakusketa osatzen duten piezaren bat erreplikatzeko artistak erabiltzen dituen teknika eta materialak erakutsiko dira.

“Ulises 2.0”; jarduera honetan, haurrak eta familiak ilustrazioaren mundura hurbildu daitezke komunikazio-adierazpen gisa. Erakusketan elkarrizketatutako bisita baten ondoren, parte-hartzaileek pieza bat aukeratu eta beren interpretazioa egin dezakete, marrazkia zein beste edozein baliabide erabiliz, hala nola ahozko idazketa edo kontakizuna.

GAZTERIA, KIROLA ETA EUSKARA

Bilboko Udalak Gabonetan haur eta gazteen kirol-aisia euskaraz egiteko Gabonetako hainbat programa eskainiko dituzten 2.600 plaza baino gehiagoren eskaintza egin du. Programa horiek, kasu guztietan, bi funtzio betetzen dituzte: batetik, Bilboko familien lana bateratzen laguntzea eta, bestetik, haurrek beren oporraldian jolasaz gozatzea.

Aurten, Gabongune eta Gabonkide programek 666 plaza eskaintzen dituzte, bi txandatan banatuta: abenduaren 27tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era. Bestalde, eta Azkue Fundazioarekin batera, “Hala, Birala!” kultura digitalari buruzko campusa antolatu da, 2012tik 2013ra bitartean jaiotako haurrei zuzendua, abenduaren 26tik 29ra. Azkenik, 1.890 adingabek Bilbao Kirolak-en “Kirol Gabonak, Gabon Dibertigarriak” programaz gozatu ahal izango dute (beste 54 plaza gehiago aniztasun funtzionala duten adingabeentzat gorde dira). Kasu guztietan, Udalak izena emateko epe zabalak ireki ditu azaroan.

  • GABONGUNE ETA GABONKIDE

Gabongune 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendua da, eta Gabonkide 9 eta 11 urte bitartekoei. Bilboko Udalak euskarazko eta gaztelaniazko jarduerak proposatzen ditu, hezkuntza ez-formala lantzeko gune bat eskaintzeko, aisialdiko jarduerak egiten diren bitartean. Bi programa horien bidez, Bilboko Udalak lana eta familia uztartzea bultzatzen du, eta aukera ematen die haurrei trebetasun berriak eta jolasak ezagutzeko eta inguruko beste adin txikikoekin harremanak izateko.

Programak 09:00etatik 14:00etara egingo dira Deustuko, Castañosko, Begoñako, Zazpikaleetako, Abandoko, Iralako eta Basurtuko udaltegietan. Sarrerak eta irteerak ordu erdiko malgutasuna dute, 09:30ak arte eta 13:30etik.

2023-2024 ikasturtean hasitako gaiarekin jarraituz, betiko lanbideak pixka bat gehiago ezagutuko dituzte: baserritar, igeltsero, arrantzale, jostun, telefonista, erlezain, lorezain, emagin… Aitzakia ezin hobea da genero-berdintasuna transbertsaltasunez lantzeko, GJHekin batera eta Bilboko Balioen Gutunarekin bat etorriz. Hori guztia, jarduerak eta irtenbideren bat eginez, betiere adin-tarte bakoitzerako egokiak (3-5, 6-8 eta 9-11 urte).

  • KULTURA DIGITALARI BURUZKO “HALA, BIRALA!” CAMPUSA

Udalak eta Azkue Fundazioak “Hala, Birala!” kultura digitalari buruzko campusa antolatu dute 2012 eta 2013 bitartean jaiotako haurrei zuzendua. Abenduaren 26tik 29ra izango da Euskararen Etxean, 09:00etatik 13:30era.

Egunero, lau ordu eta erdiz, hezitzaileek gidatuta eta beste aditu batzuen laguntzarekin, gai hauek jorratuko dira: animazioa, euskarazko bideojokoak, sare sozialen eta bideoen inguruko erabilera eta portaera egokiak.

  • BILBAO KIROLAK-EN “GABONETAN PRIMERAN KIROLA EGINEZ”

Kirol-jarduerez gozatzen duten adin txikikoek “Gabonetan primeran kirola eginez” udal-programan parte hartuko dute. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egingo da, TxurdinagaDeustu eta San Ignazioko kiroldegietan, 09:00etatik 14:00etara. Sarrera eta irteera malgua izango da 08:30etik 14:30era bitarte.

1.680 plaza eskaini dira 2010 eta 2017 bitartean jaiotako adingabeentzat, eta beste 48 dibertsitate funtzionala duten 2007 eta 2017 bitartean jaiotako adingabeentzat.

  • GAZTEKLUBA GAZTEENTZAT

Bilboko Udalak martxan jarri du #GazteKluba GABONAK ekimenaren edizio berria ere, gustu guztietarako pentsatua. Hainbat gunetan, 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzako 18 aisialdi-jarduera osasungarri egingo dira, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra. Jarduera horien helburua da, besteak beste, sormena, kirola eta teknologia sustatzen dituen espazio ludikoa eskaintzea.

#GazteKluba GABONAK osatzen duten jarduera gehienak doakoak izango dira, eta ordaintzekoak, 2 edo 5 eurokoak. Jardueraren batean parte hartu nahi duten gazteek abenduaren 1etik abenduaren 10era eman behar dute izena https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ helbidean.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoGabonak