Ekainak 11
-
BILBAO MODA proiektuak, Udalak hiriko modaren sektorean tokiko merkataritza eta diseinua sustatzeko abian jarritako proiektuak, ekintza berriak jarriko ditu abian. Ekainean, KANPOKO PROIEKZIOAN jarriko da arreta eta horretarako, Bilbao International Art & Fashion (BIAFF) Gala eta Lehiaketa egingo dira Eliz Museoan.
-
Gainera, bertako diseinua eta moda-saltokiak sustatzeko beste jarduera batzuk egingo dira. Horien artean, eta MERKATARITZA –TANDEMA izenarekin, 15 establezimenduk beren espazioak eskainiko dituzte, ekainaren 18tik 27ra, diseinatzaile hautatu batzuen sorkuntzak erakusteko. Beste ekimen batzuk ere izango dira, esaterako, BISITA GIDATUAK, ekainaren 18an eta 24an, eta LIBURUXKAK/MAPAK, non hiriko sortzaileen tailerrek eta diseinu propioak dituzten saltokiek osatzen dituzten tandemak aurkitu ahal izango diren.
-
Kontxi Claver zinegotziak azaldu duenez, “BILBAO MODA marka berri hau sortu dugu, proiektu bizi gisa, eta horri jarduerak gehituko dizkiogu, hiria sorkuntzaz, talentuaz eta kalitatezko saltokiez harro egotea nahi dugulako, eta bisitatzen gaituzten pertsonek Bilbon egiten ari dena baloratu eta eskura dezaten”.
Udalak hiriko moda-diseinuaren ekosistema osoa -tokiko sortzaileak eta saltokiak barne- marka beraren pean indartu eta sustatzeko bultzatutako «BILBAO MODA», proiektu estrategikoak bere ibilbidean aurrera jarraitzen du, jarduera berriak abian jarriz. Maiatzean aurkezpena egin eta lehen mugarriarekin hasi ondoren – Zazpi Kaleak Fashion Week modaren astea, Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak antolaturikoa-, orain, Bilboko diseinuaren eta moda-saltokien munduarekin lotutako guztia eta horren nazioarteko proiekzioa sustatzen eta zabaltzen jarriko da arreta.
Helburu horrekin, ekainean bisita gidatuen programa bat jarriko da abian tailer eta dendetan. Bisita horiek doakoak dira eta moda-diseinatzaileen sorkuntzak bertatik bertara ikusteko aukera emango digute. Gainera, sorkuntza propioa duten hiriko establezimenduen zerrenda jasotzen duten mapa birtualak egingo dira.
BILBAO MODAren testuinguruan BIAAFek (Bilbao International Art & Fashion) antolatutako gala osatuko du horrek denak. Gala ekainaren 25ean izango da, Bilboko Eleiz Museoan. Hitzordu horretan, BIAAFen hamargarren edizioko finala eta sari-banaketa egingo dira, lehiaketaren nazioarteko ibilbidea Bilbao Modan bultzatutako ekimenei gehituz.
Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko zinegotziak azaldu duenez, “urte osoan bizirik mantendu nahi dugun programa bat aktibatzen ari gara, sortzaileen eta saltokien eskutik modako diseinuaren tokiko ekosistema dinamizatzen duten ekimen guztiak nortasun beraren pean biltzeko erronkarekin. BILBAO MODA marka sortu dugu, eta izen horrekin lehendik martxan zeuden baina orain indartuta dauden ekintzak batu ditugu, eta beste berri batzuk gehitu ditugu, hazi egin nahi dugulako eta erreferentziazko hiria izaten jarraitu nahi dugulako erosketetan, kalitateko modan, zigilu propioarekin eta talentu sortzaile nabarmenarekin. Horregatik, proiektu bizi eta kolaboratibo batez ari gara, jarduerak batzen joango garelako. Hiria modaz, sorkuntzaz eta ditugun establezimenduez harro egon dadin nahi dugu, eta bisitatzen gaituztenek Bilbon egiten ari dena baloratu eta eskuratu dezatela”.
NAZIOARTEKO SARIEN GALA ETA ERAKUSKETA
Lehen esan bezala, proiektuaren etapa berri honek Bilbon moda-diseinuaren ikusgarritasuna eta babesa sustatzen jarraitzea du helburu. Esparru horretan hainbat ekimen sartzen dira, horien artean BIAAF – Bilbao International Art & Fashion-en hamargarren edizioa, sari-banaketa Bilboko Eleiz Museoan egingo duena, programazioaren hitzordu nagusietako bat izaki. «Eliz Museoa – zehaztu du zinegotziak – bestelakoa da erabat, eta inflexio-puntu bat izango da. Balio historiko/artistiko handiko leku batean, Museoko klaustroan, sorkuntza erabat berritzaileak ikusi ahal izango ditugu, konbinazio apurtzaile batekin».
BIAAFek bi urtean behin antolatzen duen lehiaketa hau sortzen ari den diseinua detektatzeko eta proiektatzeko erreferentzia gisa finkatu da; mundu osoko eskoletatik datozen 18 eta 35 urte bitarteko diseinatzaile gazteak bilduko ditu Bilbon.
Berritasun modura, jantzien diseinu onenaren eta osagarrien diseinu onenaren sariak emateko galaz gain, ERAKUSKETA bat egingo da finalista geratu diren diseinuekin. Erakusketa hori bi astez egongo da ikusgai, ekainaren 26tik uztailaren 12ra.
Erakusketa ikusten joatea doakoa izango da.
MERKATARITZAKO TANDEMA
Nazioarteko lehiaketaren aurretik, eta modaren eta diseinuaren balioa hirian sustatzeko eta zabaltzeko, Udalak “MERKATARITZA – MODA-DISEINUA TANDEMA” jarri du abian. Ekimen horretan, 15 saltokik beren espazioak eskainiko dituzte egun batzuetan, diseinatzaile hautatu batzuen sorkuntzak erakusteko.
Jarduera berritzaile hori ekainaren 18tik 27ra egingo da, eta herritarrei irekita egongo da. 15 lankidetza horien bidez, saltokien eta diseinuen arteko sinergiak batu nahi dira, proposamenak benetako merkataritza-ingurune batean testatu nahi dira eta azken bezeroaren zuzeneko inpresioak jaso nahi dira, eta, aldi berean, establezimenduei aukera ematen zaie sormen- eta hurbiltasun-balioekin bat datozen produktu bereizgarriak, esklusiboak eta lerrokatuak eskuratzeko.
- Cabecita de ajo-Lipper accesorios
- Kick By Ortiz-Yimmy Yunichi Suguira
- Serie B-Asier Quintana
- Customeus-Daniel Santos
- Aparté-Oier Gil
- Choses de Femme-Marta Reparaz (Lipper)
- Olañeta-SEI Igone Cabrerizo
- Hitz-Janire Olano
- Óptica Jesús-Jeff Montes
- Nu Man-Asier Quintana
- Moiqut-SEI Igone Cabrerizo
- Falstaff-Lipper. Marta Repazaz
- El jardín Secreto-Oier Gil
- Galería 8360-Jeff Montes
- Papelería Arnaga-Shiyu Gong
BISITA GIDATUAK: MODAREN DISEINUA ETA MERKATARITZA EZAGUTZEA
Ildo beretik, BISITA GIDATU batzuk aktibatuko dira, Bilbon moda sortzeko eta saltzeko espazioak zeintzuk diren jakiteko.
Lau bisita egingo dira, Zazpikaleetako, Bilbo Zaharreko eta Bilbo Erdialdeko inguruetan, TANDEMetik hautatutako establezimenduetara, diseinu propioa eta sorkuntzako tailerrak dituzten saltokietara.
Bisitak ekainaren 18an eta 24an izango dira, eta Plaza Biribileko Turismo Bulegoa izango dute abiapuntu. 18:00etan hasi eta 20:00etan amaituko dira. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea ondorengo formularioa betez: Bilbao Moda – Bisita gidatuan izenematea.
BILBOKO MODA-ESTABLEZIMENDUEN MAPA
Orain abian jartzen den jarduera-programa “BILBAO DISEÑA MODA” gidarekin osatzen da. Gida horretan, hiriko sortzaileen tailerren eta diseinu propioak dituzten saltokien zerrenda aurki daiteke. Ia, 40 puntu euskarri “aktibo” batean, zinegotziak zehaztu duen bezala, “iristen zaigun informazioarekin osatzen joango garelako, herritarrek hirian dugun talentua, sormena eta kalitatea ezagutu dezaten nahi dugulako”.
BILBAO MODAKO MUGARRI BERRIAK: UDAZKENA/NEGUA
Bilbao Moda proiektuak aurrera jarraituko du datozen hilabeteetan. Udalak urrian ekintza berriak jarriko ditu abian -hitzaldi eta topaketa profesionalak, hitzaldiak…- eta amaitu azaroan amaituko da, Bilbao Erdialdeko merkatarien elkarteak antolatzen dituen “Bilbao Fashion Week” eta Moda Pasarelarekin.