“T Factor” Europako proiektuak Zorrotzaurreren hiri-berroneratzerako berrikuntzaren emaitzak erakusten ditu BBDW2023 testuinguruan

Azaroak 21

  • Ekimen honek lankidetza berritzaile bat garatzen du tokiko unibertsitateen eta uharteko kultur eta sorkuntza erakundeen artean, herritarrak eta udalerria inplikatuz.

  • Udalak Bilbao Ekintzaren bitartez bultzatuta, ibilbideetan goi mailako hezkuntzako hiru ikastegik parte hartzen dute: IED Kunsthal, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea.

  • Euren ikasketa-planen barruan erronka horiek onartu zituzten unibertsitate eta proiektuen gaiak hauek dira: Kultura-ondare immaterialaren memoria; ekonomia zirkular kolaboratiboa; eta erresilientzia klimatikoa auzoan.

“T Factor” Europako proiektuak bilerak antolatu ditu BBDW 2023ren testuinguruan. Bi egunez batzarrak egingo dira, “aldi baterako erabilerak” aztertzeko, Erriberan eta Zorrotzaurren hiri-garapen jasangarriagoa, oparoagoa eta inklusiboagoa lortzeko tresna estrategikoak izan daitezkeen aldetik.

“T-Factor” Horizon 2020 programaren Europako proiektu bat da (2020ko ekainean abiatu zen eta 2024an amaituko da), hiria berroneratzeko berrikuntzara bideratua, abandonatuta dauden, erabiltzen ez diren edo gutxiegi erabiltzen diren espazioak aktibatuz, hiria jasangarritasunaren eta gizarte-kohesioaren irizpideen arabera aktibatzeko helburuz.

Hala, atzo, azaroak 20, astelehena, bisita gidatua egin zen Deustuibarreko eta Zorrotzaurreko zona pilotuan diseinuaren inguruan antolatu den praktika-komunitateak lankidetzan sortutako aldi baterako espazioetara. Era berean, ekimen honetan laguntzen duten sormen-espazioak bisitatu ziren, espazio horiek sortzea ahalbidetu duten lankidetza-ekosistemaren parte baitira.

Gaur, martitzena, hilak 21BBDW2023ren “epizentroan”, Zabalgunearen eraikinean, aldi baterako erabilerak hiri-garapeneko estrategian txertatu dituzten hiru ekimen ezagutuko ditugu, Londres (Euston), Stockholm (Blivande) eta Bruselakoak (Communa). Ondoren, mahai-inguru bat egingo da.

Gero, tailer bat antolatu da hiri- eta gizarte-berrikuntzako eta -garapeneko profesionalekin, hiriek “aldi baterako erabileren” praktika zelan sustatu eta erraztu eta euren estrategian zelan integratu hausnartzeko.

GAURKO EGITARAUA

T FACTOR. Hiri-berrikuntza: aldi baterako erabileren esplorazioa. Asteartea, azaroak 21. Zabalguneko eraikina (Zabalgune plaza, 11)

10:00-12:00  Hitzaldiak eta mahai-ingurua. Oinarrizko ekimenetatik hasi eta hiri-ingurunea artikulatzen duten proiektuetaraino. (Jendearentzat irekita, aldez aurretik izena emanez gero)

12:30-14:30 Hiri-berrikuntzako tailerra: Aldi baterako erabilerak arakatzen (*)

14:30 Amaiera eta networkinga.

Bilbok hiri pilotu gisa parte hartzen du T-FACTORen, Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre eremuekin, aldi baterako erabileren praktikaren inguruan ikertzeko, ikasteko eta komunitatea eraikitzeko. Helburu horrekin, estrategia pilotuaren ardatza uharteko gaur egungo eta etorkizuneko eragileen arteko lankidetza antolatzea da, sormen-ekimenek eta haien profesionalek, unibertsitateek eta ikasleek, eta inguruan bizi eta lan egiten duen komunitateak irudikatzen duten talentua ikusarazteko eta aktibatzeko.

Lankidetza hori bi unibertsitatetako (Deustu eta Mondragon) eta IED-Kunsthal Diseinu Eskolako ikasleek diseinatutako eta fabrikatutako aldi baterako hiru hiri-espazio batera sortzeko programa batean gauzatu da. Lan horretan, ikasleek irlako diseinuaren profesionalen, sormen-espazioen, eta T-FACTORi lotutako erakundeetako Europako adituen laguntza jaso dute. Espazio horiek gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituzte, hala nola hiriek klima-aldaketaren aurrean duten erresilientzia, ekonomia zirkular eta kolaboratiboa, eta kultura-ondare immaterialaren memoriaren zaintza.

Egitarauaren esteka:

https://bilbaobizkaiadesignweek.eus/eu/ekitaldiak/t-factor-trantsizio-jasangarriak

(*) Berrikuntza Tailerreko bisita gidatua egiteko, aldez aurretik gonbidapena behar da. Gonbidapen hori hemen eska daiteke: 944205330 eta promocionempresarial@bilbaoekintza.bilbao.eus.

SARE SOZIALAK: