Euskadiko merkataritza-ekintzailetzaren ‘Ekin Retail’ kongresuak bere lehenengo edizioa hasi du

Abenduak 11

  • Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak elkarrekin antolatutako ‘Ekin Retail’ kongresua abenduaren 11n, ostegunean, egiten ari dira Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaon, eta 300 lagun baino gehiago bertaratu dira.
  • Ekitaldi aitzindari honen helburua da merkataritza-sektorean ekintzailetza sendotzea, garapen ekonomikoaren eta lurralde-kohesioaren eragile gisa, hitzaldien, mahai-inguruen, konferentzien eta networking guneen bidez.
  • Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko Zinegotzia: “Ekintzailetzak ez du beti esan nahi zerotik hasi behar denik, beste pertsona batzuek eraiki dutenari jarraipena ematea ere esan nahi du. Funtsezkoa da erretiroei, eskualdaketei eta enpresa-transmisiorako aukerei arreta jartzea”.
  • Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburua: “Guk nahi duguna da, norbaitek saltoki berri bat irekitzea edo lehendik daukana hobetzea planteatzen badu, ez diezaiola hori egiteari utzi laguntza faltagatik. Eta era berean, ekintzaile izan nahi duenak merkataritza bide posible eta sendotzat izatea nahi dugu“.

Bilbok hartzen du gaur, abenduak 11Ekin Retail, Euskadiko Merkataritza-Ekintzailetzari buruzko lehen KongresuaEusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, elkarrekin antolatuta. Kutxabankek babestu, Ainhoa Garciak moderatu eta ‘Inspiratzen duen iragana. Erronka egiten duen orainaldia. Eraikitzen dugun etorkizuna’ lelopean, 300 pertsonatik gora batu dituen topaketa hau 09:45ean hasi da, Euskadiko ekintzaileen, erakunde publiko eta pribatuen, elkarteen, saltokien eta profesionalen arteko topagune bihurtzearen helburu nagusiarekin.

Ekin Retail-en irekiera-ekitaldian, Kontxi Claver Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko Zinegotziak azpimarratu duenez, “gaur Bilbo Euskadiko merkataritza-ekintzailetzaren bihotza da. Ekin Retail ez da jardunaldi soil bat, asmoen adierazpen bat baizik: Bilbon, Euskadin, sinesten dugu proiektu berriak sortzen dituzten pertsonengan, arriskatzen duten pertsonengan, berritzen dutenengan, gure kaleak eta auzoak espazio bizi bihurtzen dituztenengan. Bilbok ia 4.000 saltoki ditu gaur egun, eta horien garrantzia azpimarratu behar dugu, negozio bakoitzaren atzean erakundeek entzutea eta babestea merezi duten historia, ametsa eta ahalegina daudelako. Ekintzailetzak ez du beti esan nahi hutsetik hastea. Beste pertsona batzuek eraiki dutenari jarraipena ematea ere esan nahi du. Erretiroei, eskualdaketei, enpresa transmisiorako aukerei… arreta jartzea funtsezkoa da metatutako balio hori gal ez dadin, gure merkataritza-sarea babestuz eta esperientziak eta historiak belaunaldi berrien eskuetan bizirik jarrai dezaten bermatuz“.

Bestalde, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuak azpimarratu duenez, “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik nahi duguna da, norbaitek saltoki berri bat irekitzea edo lehendik daukana hobetzea planteatzen badu, ez diezaiola hori egiteari utzi laguntza faltagatik. Eta era berean, ekintzaile izan nahi duenak merkataritza bide posible eta sendotzat izatea nahi dugu. Hori dela eta, gaur inauguratu dugun merkataritza-ekintzailetzako Ekin Retail Kongresuak, lehenik eta behin, tokiko merkataritzak gure bizitzetan duen garrantziaz kontzientziatzea du helburu. Bigarrenik, hurbileko merkataritza lan-aukera gisa ikustea, bere zailtasunekin eta onurekin, esperientzia hori hurbiltzea ahalbidetzen duten benetako adibideen bidez. Eta, hirugarrenik, oraingo eta etorkizuneko merkatariek jakin dezatela ez daudela bakarrik prozesu honetan, administrazioaren laguntza izango dutela beren negozioa garatzen laguntzeko, zuzeneko laguntzen bidez, prestakuntzarako laguntzen bidez, enpresak eskualdatzeko eta aholkularitzako programa espezifikoen bidez”.

ADIBIDE INSPIRATZAILEAK

Irekiera instituzionalaren ondoren, “Nire denda nire istorioa: ekiteko gakoak” elkarrizketa inspiratzailearen txanda izan da, non Txema Pascualek (Artepan) eta Fernando Taranconek (Joker) parte hartu duten. Jarraian, “Ekin zeure erara: ereduak eta esperientziak” mahai-inguruan, Bilboko Merkataritza Ganberako Merkataritza eta Ekintzailetza zuzendari Antonio Secok moderatuta, zerotik hasi diren pertsonen adibideak ezagutarazi dira (Asier Ortiz de Zarate, Kick by Ortiz), baita eskualdatze bat bizi izan duten pertsonen adibideak (Laura Inés Hunter, Larralde), frankizia adibide bat (Amaia Ladislao, Eroskiren frankizia); eta familia negozioaren adibide bat ere (Nora Zubiri, Zubiri 1908).

Eguerdiko 11:45ean, Zorraquinoko Aída de Lucio Garcíak eta Iñaki Lekuek XXI. mendeko merkataritzaren joerei buruzko hitzaldia eman dute.

“Ekosistema ekintzailea: aliatuak eta tresnak” mahai-inguruan ondokoek hartu dute parte: Isabel Muelak, DEMA Enplegurako eta Ekintzailetzarako Foru Agentziako zuzendariorde eta gerenteak; Nerea Hormaetxek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kideak; Idoia Lizeagak, Idoia Lizeaga Iturralde tailer-estudiokoak, eta Nuria Barreirosek, JB Modasekoak. Mahaiaren moderatzailea Naiara Etxebarria izango da, Kutxabankeko negozio-bankako arduraduna.

Atsedenaldiaren aurretik, “Klikatzetik mostradorera” hitzaldia eskainiko da, Celestino Martinez Actualiza Retail. aholkularitzako arduradunaren eskutik. Arratsaldean, 15:30ean, “Diseinuak axola du: lokala eta esperientzia”hitzaldiaren txanda izango da, Flow enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusi Jesús Caok eskainitakoa.

Azken mahai-ingurua María López Negrete CECOBIko presidenteak moderatuko du, eta izenburu hau izango du: “Tokiko erreferenteak: ekintzailetzak funtzionatzen duenean”. Honako hauen parte hartzearekin: María Mora, La Manducatecaren sortzaileetako bat; Nagore Ramos, Charamel; Begoña Rodríguez, Radio Rhin; Vanesa Orejuela, Esencia Centros Médico-Estéticos, eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa Sustatzeko zuzendari nagusia

Muxote Potolo Baten eskutik biltzarrari amaiera emateko ekitaldiaren aurretik, 17:00etan solasaldi bat egongo da, “Mostradorearen atzeko istorioak”‘Ekin Retail’ Merkataritza Ekintzailetzaren lehen Biltzarraren azken saioa izango da hori, eta ondokoek hitz egingo dute: Ander Lantarónek, Cabecita de Ajo; Lourdes Leozek, Leoz euritako-denda; eta Pili Jiménezek, Muchas Telas.

SARE SOZIALAK: