Hirian ekimenaren ordutegiak eta agertokiak, larunbat honetan, ekainak 7, Abusu auzoan egingo den ediziorako

Ekainak 3

  • Javiera Mena, Hens, Parquesvr, Lablackie, Airbag, Kiliki eta, guztira, 18 artista arituko dira Bilbao BBK Live jaialdiaren eta Kreatibo Industriak fundazioaren eskutik, jai-giroan eta doan.

Gero eta gutxiago falta da larunbatean, ekainak 7, Bilboko Abusu auzoan Hirian ekimena hasteko. Bilbao BBK Live jaialdiaren eta Kreatibo Industriak fundazioaren eskutik, jada tradizio bihurtu den Bilbao BBK Live jaialdiaren atariko ekimenak kultura eta aniztasuna ekarri ditu, aurtengoan ere, Bizkaiko hiriburura. Hirian ekimenari esker, auzoko kale eta plazak jai-giroan murgilduko dira egun batez, abangoardiako musika-programazio eklektikoa eskainita, gustu eta publiko guztietarako modukoa eta doan.

Lau agertoki prestatu dituzte Ibaieder parkean eta Ibaizabal kanpan Hirian ekimenaren seigarren edizio honetako 18 artistentzat.

  • Bat (Ibaieder parkea)
    Agertoki honetan arituko den lehen taldea Los Bengala izango da, garaje-doinu urratuekin; horren ondoren, PI L.T., metal alternatibo euskaldunaren mito bizia, eszenatokiak berriro ere sutan jarriko dituena bere gar itzalezinarekin. Geroago, Airbag, Esteponatik datorren rock hirukotea, Estatuko power poparen erreferentzia; Hens, Estatuko pop urbanoaren figura ezagunenetako bat; eta, eguna bukatzeko, Javiera Mena, Latinoamerikako pop elektronikoaren erreferentea.
  • Bi (Ibaizabal kanpa)
    Bigarren agertokian doinu urbanoekin hasiko da eguna, Bad Gyal eta Mushkaa-ren ahizpa txikia den Greta artistarekin, zeina bere bidea eraikitzen hasi eta goranzko bidean doan, sentsibilitatea eta jarrera bikaina nahastuta; eta jarraian LaBlackie arituko da, etiketa guztiak gainditzen dituen proposamen gordin eta magnetikoa. Cápsulak Ziggy Stardusti egiten dion omenaldiarekin Bowie-ren soinu-unibertsoa intentsitate biziko eszenaratzearen bitartez berreskuratuko du, eta zirkuituan ibilbide luzea duten musikariek osatutako Parquesvr bandarekin amaituko dira emanaldiak.
  • Hiru (Ibaieder parkea)
    Hirugarren agertokian honako hauen kontzertuak izango ditugu, ordena kronologikoan: Ruiseñora, Michael Foster eta soinu digitala belaunaldi oso baten sentsibilitatetik arakatzen duen Ultralágrima bikotea. Hirian ekimeneko hirugarren eszenatokiko azken emanaldietan Svsto ikusiko dugu lehenik eta, gero, bakarkako ibilbideari ekin berritan, ILTZE 1 EPa aurkeztuko du Kilikik.
  • Lau – Basoa In The City (Ibaieder parkea)
    Hiru agertokiaren ondoan, Basoa in the city egongo da prest, musika elektronikoaren agertokia, askotariko proposamenekin, techno emozionalarekin hasi eta dantza esperimentalarekin bukatu: Puñales, Chill Mafiako kide izandako Sunny Wright IVMiravalles bizkaitar DJ, eta Lamia Mari donostiarra.

Kreatibo Industriak fundazioa Bilbao BBK Live jaialdiarekin batera sortu du Hirian proiektua, musikarekin, kulturarekin eta aniztasunarekin konpromiso sendoa duten erakundeak direnez. Proiektu sozial horren xedea esperientzia paregabea sortzea da, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren katalizatzaile bihur dadin, herritar guztien partaidetza sustatuta eta eraginpeko komunitateari balioa ekarrita. Eskerrik asko, era berean, Bilboko Udalari, edizio hau egiteko ezinbestekoa izan baita bere laguntza.

Bilbao BBK Live jaialdiaren azken atarikoa da Hirian ekimeneko programazioa. Jaialdia bera uztailaren 10ean, 11n eta 12an izango da Kobetamendin, eta eguneko sarrerak, bonuak eta kanpinerako txartelak salgai daude jada bilbaobbklive.com webgunean.

HIRIAN
Abusu, Bilbo – 2025eko ekainak 7
AIRBAG / CÁPSULA (ZIGGY STARDUST) / GRETA / HENS / JAVIERA MENA / KILIKI / LABLACKIE / LAMIA MARI / LOS BENGALA / MICHAEL FOSTER / MIRAVALLES / PARQUESVR / PI L.T / PUÑALES / RUISEÑORA / SUNNY WRIGHT IV / SVSTO / ULTRALÁGRIMA

BEREZIAK
Bilbo – 2025eko uztailak 10, 11 eta 12

BILBAO BBK LIVE
Kobetamendi, Bilbo – 2025eko uztailak 10, 11 eta 12