Irailak 3
-
Gaur, irailak 3, 11:00etatik aurrera, San Mames futbol zelaiak 2026ko maiatzaren 22an eta 23an hartuko dituen bi finalak ikusteko asteburuko paketeak erosi ahal izango dira.
-
“Asteburuko paketeak” izeneko sarrerak, hiru kategoriatan banatuta, 120 eurotik aurrera daude eskuragarri, eta EPCRren (European Proffesional Club Rugby) webgunean eros daitezke.
Gaur, asteazkena, irailak 3, 11:00etatik aurrera hasiko da San Mamesen 2026ko maiatzaren 22an, ostirala, eta 23an, larunbata, jokatuko diren bi errugbi finaletarako sarreren salmentaren bigarren fasea.
Abuztuaren 12an salgai jarritako Golden eta Early Bird sarreren arrakastaren ondoren, gaurtik aurrera bi partidetarako sarrera bateratuak eros daitezke EPCRren (European Proffesional Club Rugby) webgunearen bidez.
Sarrera bateratuak dira, 120 eurotik gorako hiru kategoriatan eskuragarri daudenak, eta EPCR Challenge Cup txapelketako finalera eta Investec Champions Cup txapelketako finalera sartzeko aukera ematen dute:
• 1. kategoria: 175 €
• 2. kategoria: 140 €
• 3. kategoria: 120 €
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, errugbi federazioekin eta Athletic Clubekin baita European Proffesional Club Rugby (EPCR)-rekin batera egindako lanari esker, datorren urtean berriro erakarri ahal izan dira San Mames estadiora, 2018an izandako arrakastaren ondoren, kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusien bi finalak.