Maiatzak 7
-
Larunbat honetan, maiatzak 4, hasiko da Mungian UEFA Women ‘s Champions League 2024ko Finaleko Trophy Tourra, txapelketaren Kopa herritarrei hurbiltzeko Bizkaiko hamar udalerritan barrena egingo den ibilbidea.
-
Mungiak, Getxok, Gernikak, Deriok, Balmasedak, Barakaldok, Igorrek, Basaurik, Elorriok eta Markinak Koparekin doan ikusteko eta argazkiak ateratzeko aukera eskainiko dute.
Maiatzaren 25ean hasiko dan San Mames futbol-zelaian jokatuko den UEFA Women ‘s Champions League 2024ko Finaleko Koparen ibilbidea, Trophy Tourra, hasiko da. Txapelketak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlana du.
Trophy Tourraren helburua trofeo kontinentala herritarrei hurbiltzea da, gertutik ikusi eta argazkiak doan atera ahal izateko, hilabete baino gutxiago geratzen denean FC Bartzelona eta Olympique Lyonnais taldeen arteko kirol ekitaldi historiko honetarako.
Orain arte, Kopa ikusgai egon da Bilboko Plaza Biribilean dagoen turismo bulegoan, non herritarrek eta turistek gertutik gozatzeko aukera izan duten. Larunbat honetatik aurrera, maiatzaren 4tik aurrera, lurraldeko 10 udalerri hauetan bisitatu ahal izango da:
- Mungia: maiatzaren 4an, 10:00etatik 20:00etara (Torrebillela Kultur Etxea).
- Getxo: maiatzaren 5ean, 08:00etatik 21:30etara eta maiatzaren 6an, 7:30etatik 21:30etara (Fadura kiroldegia. Igerilekuen eraikineko sarreran).
- Gernika: maiatzaren 7an eta 8an, 09:00etatik 21:00etara (Elai-Alai Aretoa).
- Derio: maiatzaren 9an, 08:30etik 22:00etara (Kultur Birika).
- Balmaseda: maiatzaren 10ean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era (Historiaren Museoa).
- Barakaldo: maiatzaren11n, 08:15etik 22:00etara eta maiatzaren 12an, 08:15etik 21:00etara (Lasesarre kiroldegia).
- Igorre: maiatzaren 13an, 08:00etatik 22:00etara (Kiroldegia).
- Basauri: maiatzaren 14an eta 15ean, 09:00etatik 21:00etara (Artunduaga kiroldegia).
- Elorrio: maiatzaren 16an, 09:00etatik 20:30era (Iturri Kultur Etxea).
- Markina: maiatzaren 17an, 09:00etatik 21:00etara (Udala).
Instituzioek dei egiten die herritarrei Koparen argazkiak sare sozialetan argitara ditzaten, #SanMamesTopera #HayMuchoEnJuego #AskoDagoJokoan traolak erabilita.
Bilboko arkitekturaren forma ikonikoak eta San Mames estadioaren diseinua daukan aurtengo Finalerako diseinatutako adidas UWCL Pro Ball Bilbao baloi ofiziala Mazarredo zumarkaleko 66. zenbakian dagoen turismo bulegoan egongo da ikusgai, Guggenheim Museoaren ondoan. Bulegoa astelehenetik larunbatera dago zabalik, 10:00etatik 19:00etara eta igandeetan 11:00etatik 15:00etara.