Ekainaren 27an antolatuko da Bilbao Mentoring Conference delakoaren VI. edizioa

Ekainak 7

  • Bilboko Udalak antolatzen duen kongresuaren bidez, hiribilduko saltokien eta ETE-en lehiakortasuna hobetzeko mentoring delakoak tresna gisa duen balioa azpimarratu nahi da.
  • Judie Gannon hizlariak emango du hitzaldi nagusia —Erresuma Batuko Oxford Brookes University-ko Oxford Brookes Business School Doktoretza Programetako zuzendaria Ondoren, mahai-inguruak egingo dira: “Mentoringa enpresa handietan” eta “Mentoring ekintzaile eta enpresaburuentzat”.

Ekainaren 27an Euskalduna Jauregian antolatuko da Bilbao Mentoring Conferenceren seigarren edizioa. Bertan, enpresa, erakunde eta ekintzaileak bilduko dira alderdi estrategikoei buruz eztabaidatzeko eta mentoringaren inguruko bizipenak partekatzeko, askotariko arloak kontuan hartuta. Jardueraren helburua da mentoringak hiribilduko saltokien eta ETE-en lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa duen balioa azpimarratzea.

Seigarren edizio honetan, “Challenging how we think about and do Mentoring” izeneko hitzaldia izango da garrantzitsuena, Judie Gannon hizlariaren eskutik, Erresuma Batuko Oxford Brookes University-ko Oxford Brookes Business School Doktoretza Programetako zuzendaria. Ondoren, “Mentoringa enpresa handietan” mahai-ingurua antolatuko da ,Maite Saénz moderatzaile dela (ORH Observatorio de RRHH delakoko zuzendaria). Gainera, hauexek izango dira parte-hartzaileak: David Núnez, Supsonik (Grupo Velatia) delakoaren zuzendari nagusia; Mónica del Solar, Human Resources Business Partner SGS delakoan, eta María Soler, Roche Farma-ko Lidergo, Ikaskuntza eta D+Iko arduraduna.

Eguna bukatzeko, beste mahai-inguru bat antolatuko da: “Mentoringa ekintzaile eta enpresa txiki eta ertainentzat”. Hauek izango dira parte-hartzaileak: Ana Fernández, Espainiako Ekintzailetzako Behatokiko presidentea eta Kantabriako Unibertsitateko Yunus Zentroko zuzendaria, moderatzaile gisa, eta, hizlari gisa, Ricard Julià, IESE Business School-eko WeGrow mentore-hartzailea eta IZI Record-eko CEOa; Mayte Varela, nazioarteko mentorea Mentoring Bridgeforbillions programan, eta  Larú Mayte Linares, Emakume eta Gizarte Ekintzailetzako kudeatzailea eta Panamako Ciudad del Saber Fundazioko Mentoreen Sareko zuzendaria.

Ekitaldia mentoreei zein giza baliabideetako eta aholkularitzako langileei dago zuzenduta, bai eta unibertsitateko zein beste prestakuntza-erakunde batzuetako langileei ere, eta, orokorrean, mentorizazio-programak garatzen dituzten entitateei. Doan eman daiteke izena jardunaldian, eta estekaren bitartez egin daiteke.

HITZALDIA MENTORING BILBAO PROGRAMAREN BARRUAN

Mentoring Bilbao ekimenaren barruan kokatzen da Bilbao Mentoring Conference. Ekimenaren helburu nagusia da enpresen eta saltokien trebakuntza eta gaitasunak hobetzen laguntzea, baita epe luzerako ikuspegia eta enpresa-erabakiak hartzeko erraztasunak ematea ere.

SARE SOZIALAK: