43.000 pertsona baino gehiagok izotz-pista eta txirrista ekologikoak gozatu dituzte #BilbaoGabonak-en lehen lau asteetan

Urtarrila 8

  • Udala #BilbaoGabonak-en jarduera ugarien amaierari begira dago; Areatzan eta Erripako kaian antolatutako ekimenetan parte-hartze bikaina egon da.

  • Joan den azaroaren 30ean ireki zenetik abenduaren 28ra arte, 25.895 pertsonak erabili dute izotz ekologikozko pista estalia, eta beste 17.790 lagunek sei erreiko txirrista.

  • Ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara da. Abenduaren 31n 11:00etatik 14:00etara izango da, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean 17:00etatik 21:00etara. Urtarrilaren 6an (larunbata) eta 7an (igandea) ere irekiko da.

Bilboko Udalak bere #BilbaoGabonak programa zabalaren azken egunak ditu hauek, Errege egunaren biharamunera arte (urtarrilak 7, igandea). Asistentzia-datuek erakusten dute Bilbo hiriburu erakargarri bihurtzeko eta egun horietan aisia, kultura eta merkataritzan benetako erreferente izateko asmoa bete dela.

Hala, itsasadarraren bi aldeetan (Areatzako eta Erripako kaietan) jarri diren egitura handiei dagokienez (hau da, izotz sintetikozko PATINATZEKO PISTA eta sei erreiko TXIRRISTA handia), guztira 43.685 lagunek erabili dituzte lehenengo lau asteetan, azaroaren 30etik (osteguna) abenduaren 28ra arte (osteguna).

Izotz ekologikozko pistak –Areatzako kaian– 800 m2 hartzen ditu guztira. Aurten haren eremuaren % 100 estali da, eguraldi txarra egingo balu ere. Oraingoz, eguraldiak ez du eraginik izan; beste horrenbeste izotz ekologikozko txirristan, sei erreikoa, Erripako kaian ipini dena.

Ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara da. Abenduaren 31n 11:00etatik 14:00etara izango da, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean 17:00etatik 21:00etara. Edizio honetan, urtarrilaren 6an (larunbata) eta 7an (igandea) ere irekiko da.

Prezioak hauek dira: 3,5 € / 30 minutuz patinatzea, patinak barne (2,5 €, familia ugarien txartela edukiz gero), eta txirristan, 2,5 € pertsonako (3 jaitsiera).

Sarrerak Areatzako txarteldegian eros daitezke (instalazioak itxi baino ordu erdi lehenagora arte dago irekita), baita online ere: https://www.bilbaopistadehielo.com/

SARE SOZIALAK

#BilbaoGabonak