Udalak Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako merkataritza berraktibatzeko ‘Dendart’ arte urbanoko proiektuaren bigarren edizioa garatuko du

Urtarrila 22

  • DendART ekimenaren helburua hutsik dauden merkataritza-lokalak eraldatzea eta edertzea da, bertako pertsianak artelan bihurtuz tokiko kontsumoa sustatzeko eta negozio berriak irekitzeko.

  • BilbaoHistorikorekin eta Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako merkatarien elkartearekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, merkataritza eta artea batzen dituen proiektu honen komisarioa Kiko Alcazar da, eta jarduerarik gabeko 10 lokal ditu jarduera-eremu gisa, Hernani, La Laguna, Aretxaga, Mariaren Bihotza plaza, Cortes eta San Frantzisko kaleetan.

  • DendARTek inguruan merkataritza aktibatzeko duen helburu berarekin, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, 21 laguntza eman ditu hutsik dauden lonjak alokairuaren bidez aktibatzeko, eta 29 laguntza, merkataritza-lokalen kanpoko itxura bisuala hobetzeko.

Bilboko Udalak DendARTen bigarren edizioa jarri du abian. Ekimena arte urbanoko proiektua da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan itxita eta jarduerarik gabe dauden saltokien pertsianak eta paretak gune erakargarri bihurtzeko. Proiektu horren bidez, merkataritzaren eta negozio berrien sektorea biziberritu eta aktibatu nahi da.

Bilboko Udalak bultzatuta, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, eta BilbaoHistoriko eta Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako merkatarien elkartearekin lankidetzanDendART merkataritza eta gizartea biziberritzeko udal-ekintzako plan oso baten barruan dago, hiriko hiri-paisaia eraldatu eta edertuz.

Pertsianak apaintzeko ekimenaren bigarren edizio honetarako aukeratutako guneak Hernani, La Laguna, Aretxaga, Mariaren Bihotza plaza, Cortes eta San Frantzisko kaleak dira. Hala, bisitarientzako merkataritza-eremua handitu nahi da eta inguru horretan lokalak alokatzea eta erostea sustatu.

Edizio honetako 10 mural artistikoak ospe handiko 5 artistak sortu dituzte: Bea Apariciok, María Altunak, Camilo Garcíak eta Elisabeth Pérezek, Kiko Alcázar komisarioak ingurunea edertzen eta hobetzen duten sorkuntzak egin dituzte. DendARTen lehen edizioan eraldatu ziren 10 obrekin batera, oraingo 10 obra hauek Bilboko kulturari eta historiari egindako keinuak irudikatzen dituzte, elementu eta pertsonaia ikonikoekin, besteak beste Maria Diaz Harokoa, Pedro Telesforo Errazkin, Kika barkillo-saltzailea, Maria Maeztu edo saregileak. Hala, proiektua ekimen komertziala bihurtuko da, baina baita kulturala ere.

DendART azokaren bigarren edizio honetan, halaber, doako bisita gidatuak egingo dira herritarrentzat. Bisitak larunbatetan izango dira, otsailaren 7an eta 14an, 12:00etatik aurrera. Jardueretan aurretik izena emateko, posta elektronikoa bidali beharko da helbide hauetara: bhk@bilbaohistoriko.org / asociacion@sanfranbilbizabala.eus edo 685031110/609 693 679 telefonoetara deitu.

“DENDART”  PROGRAMAN PARTE HARTU DUTEN ARTISTAK:

  • KIKO ALCÁZAR:
    Artista autodidakta da eta bere obretan kolorez beteriko unibertso batean esentzia atenporala adierazten saiatzen da. Gaur egun, Madrilen duen tailerretik egiten du lan. Haren lanaren ezaugarri da tasun piktorikoen eta animatuen nahasketa, eta argazkiaren eta pinturaren arteko mugak lausotzen ditu. Ez du edizio digitala ukatzen; aitzitik, funtsezko tresna gisa erabiltzen du bere sormeneko prozesuan, eta sortzen dituen obra guzti-guztiak dira asmoen adierazpena. Magiaz eta berezitasunez beteriko unibertso bat. Londresko Tate Modernen sari bat jasotzeak eman zion gogoak bultzatuta, haren lana garatzeari ekin zion eta nazioarteko artistak erretratatu ahal ian ditu, hala nola Shirley Bassey; Grace Kellyren irudi bat ere sortu du, gaur egun Monakoko Alberto printzeak duena bere bilduman.
  • MARÍA ALTUNA:
    Ikerlari, sortzaile, artisau eta ingurukoarekin konprometitutako hezitzaile hau ilustrazioaren eta zeramikaren bidez adierazten da. Ilustrazioari esker, justizia-ekintzatzat hartzen dituen emakumeen memoria berreskuratzearekin lotutako hainbat proiektu egin ahal izan ditu, bai eta euskal historiarekin eta kulturarekin lotutako beste batzuk ere. Doktorego-tesia amaitu berri du, arte- eta hezkuntza-prozesuetatik eratorritako ikaskuntzak lotzen saiatuz.
  • BEA APARICIO:
    Arte Ederretan lizentziaduna, ilustratzaile-lana irakaskuntzarekin uztartzen du. Marrazkia bere zentzurik zabalenean interesatzen zaio: tresna ireki gisa, espazioekin, pertsonekin eta ideiekin loturak sortzeko gai dena. Horren bidez, kezkak, bizi-filosofiak eta munduari begiratzeko moduak partekatzen dituztenekin konektatzeko modu bat aurkitzen du. Bere ideiak espazio publikoan partekatzeko aukera ematen dioten muralak egiten ditu, topaleku gisa duen potentziala aprobetxatuz; gainera, grafikaren komunikazio-potentziala eta sorkuntza-prozesuan ikuspegi feminista txertatzearen garrantzia aprobetxatuz.
  • CAMILO GARCÍA:
    Bere burua diziplinarteko artista bisual gisa identifikatzen duen ilustratzaile honek estilo bakar eta bereizgarria du ezaugarri, eta bere kalitateagatik eta benetakotasunagatik nabarmentzen diren lanak sortzen ditu. Ikus-entzunezko komunikatzailearen lanbidea marrazketarekin uztartzen du, narratiba grafikoak garatuz eta pertsonaiak eta egoerak sortuz, istorioak kontatuko dituen eta pertsonekin bisualki konektatuko duen artea eskaintzera bideratutako ikuspegiarekin, betiere. Komiki-proiektuak, eleberri grafikoa, muralismoa, pertsonaien diseinua, argitalpen-diseinua, 2D animazioa, marrazketa eta ilustrazioa garatu ditu hainbat teknika analogiko eta digitaletan, baita serigrafiako inprimaketa-teknikak ere, argitalpenak eta kultura-proiektuak aberasten dituzten ilustrazioak eginez.
  • ELISABETH PÉREZ:
    Marrazkilari, irakasle eta editore honek Arte Ederrak ikasi zituen eta ikus-entzunezkoetan espezializatu zen, eta Italiara bidaiatu zuen eszenografian, argitalpen-diseinuan eta erakusketen diseinuan trebatzeko. Bere jatorriak eta paisaia industrialak biziki markatu dute bere lana, naturarekiko, paisaiarekiko eta geometriarekiko interes handia izanik. Grabatua, collagea edo gouachea lantzen dituzten teknikak aztertzen ditu, batez ere liburu-euskarrian lan eginez, baina baita antzerkiko, ikus-entzunezko, hezkuntzako, komunikazioko eta/edo horma-irudietako proiektuetarako ere. Horretarako, hainbat kultura-proiektu koordinatzen ditu, eta inprimatzeko artisau-teknikak berreskuratzeko lan garrantzitsua egiten hasi da.

LONJA HUTSAK ALOKAIRU BIDEZ AKTIBATZEKO ETA HAIEN ITXURA BISUALA HOBETZEKO 2024/2025 LAGUNTZAK

Bilboko Udalak hiriko merkataritza sustatzeko duen Ekintza Planaren esparruan, hutsik dauden lonjak alokairuaren bidez aktibatzeko laguntzen programaren helburua da hutsik dauden espazioak aktibatzen laguntzea, itzuli ezin diren dirulaguntzak emanez, merkataritza-lokalen alokairuak eta horiek kobratzea bermatuko duten abalak ordaintzeko. 2024/2025 deialdian 21 laguntza eman dira. Horietatik 4 Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan kokatutako lokaletakoak diraeta 17 Alde ZaharreanHainbat esparrutako negozioak dira, hala nola diseinua, zeramika, elikadura, osagarriak, ile-apaindegiak, joskintza edo ehungintza.

Merkataritza-lokalen kanpoko itxura bisuala hobetzeko dirulaguntzen programari dagokionez, Zubirik Planaren barruan kokatzen da, inguru horretan establezimenduak birgaitzeko erronkarekin, eta 2024/2025 deialdian 29 laguntza eman dira; horietatik 4 lokal Bilbo Zaharrean daude, 3 Zabalan eta 22 San Frantziskon. Era berean, askotariko negozioak dira horiek ere: ehungintza eta osagarriak, ostalaritza, liburu-dendak, arte-galeriak, elkarte soziokulturalak, ile-apaindegiak…

SARE SOZIALAK: