Hogei kontzertu inguru, “20.000 especies de abejas” saritua, dantza, antzerkia eta umorea erruz Bilbao Basque Fest jaialdian

Martxoak 5

  • Euskal kulturaren jaialdiaren barruan 200 jarduera inguru eskainiko dira -gehienak doakoak eta era guztietako publikoarentzat- martxoaren 27tik 31ra bitartean, uriko hogeita hamar bat gunetan.

  • BBK Aretoan Estíbaliz Urresolaren film luzea eta “To bird or not to bird” film laburra emango dituzte, biak ala biak Goya Sarien azken edizioan sarituak.

  • Musika emanaldiak, dantza tradizionaleko eta garaikideko ikuskizunak Bizikidetza Plazan, “Humor & Basque” zikloko bakarrizketak Bilborocken, kalejirak, erromeriak eta kale antzerkia Erripako Kaian; horiek dira aurtengo edizioko proposamenetako batzuk.

Bilbao basque FESTen barruan 200 jarduera inguru antolatu ditu, gehienak doakoak, martxoaren 27tik 31ra, uriko hogeita hamar bat gunetan. Bilboko Udalak Aste Santuan antolatutako jaialdiaren barruan dantza tradizionaleko eta garaikideko erakustaldiak, kontzertuak, kale antzerkia, zinema saioak eta bakarrizketa komikoak proposatzen dira, besteak beste.

Bilbao basque FESTen musikaren atalean ia genero, erritmo eta estilo ia guztiak biltzen dira: folka, rocka, popa, jazza, musika elektronikoa, punka, euskal doinu tradizionalak eta abar; doako hogei kontzertu baino gehiago, emakumearen protagonismoa nagusi dela.

Kuttune taldea izango da jaialdia irekiko duena martxoaren 27an (eguaztena), 19:00etan, Azkuna Zentroan, egunero folk kontzertuak hartuko dituen gunean. Nerea Quincoces Artziniegako perkusio jotzailea buru dela, talde honek euskal erritmoak eta Kubako eta Afrikako musika uztartzen ditu, eta jazz ukituak ere baditu. Hurrengo egunean, martxoaren 28an (eguena), ordu berean, Udal Txistulari Bandak kontzertu bat eskainiko du; bertan, bi txistu, bi silbote, atabal bat, akordeoi bat, txalaparta, Oinkari dantza-taldeko hiru dantzari bikote eta lau erraldoik parte hartuko dute.

Martxoaren 29an (barikua) Sarrabete taldearen txanda izango da, Leire Etxezarreta abeslaria buru dela. Euskal folklorean ia ahaztuta dagoen musika tresna, zarrabetea, berreskuratu eta ikusgarritasuna eman dio talde honek.  Euren errepertorioan folk tradizionala eta soinu berriak batzen dituzte.  Amaterra -Laida Dominguezen eta Miren Valverderen ahotsak konbinatzen ditu- izango da musika-atala itxiko duena hilaren 30ean (zapatua), naturarekin berriz konektatzea proposatzen duten soinu delikatuak, ia onirikoak, proposatuz.

Azkuna Zentroa

  • Martxoaren 27an (eguaztena), 19:00etan: Kuttune
  • Martxoaren 28an (eguena), 19:00etan: Txistularien Udal Banda
  • Martxoaren 29an (barikua), 19:00etan: Sarrabete
  • Martxoaren 30ean (zapatua), 19:00etan: Amaterra

EIDER SÁEZEN KONTZERTUA ETA GAUEKO ERROMERIA

Martxoaren 29an (barikua), 20:30ean, Nøgen taldeko lider izandako Eider Saezek bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du Areatzako Kioskoan eta hilaren 30ean (zapatua), ordu berean, gaueko erromeria izango dugu Kresala taldearen eskutik.

Bilbao basque FESTek kontzertuen proposamenak ditu egunero Azkena Aretoan eta Rocket tabernan; horietan Taberna Live Music” saila egingo da. Triple Zero, Iñigo Puertas, Norman Bates eta Chulería, joder! bezalako artistek euren musika eskainiko dute zuzenean eta rocka, punka, jazza, rap musika eta beste estilo batzuetako abestiak abestera animatuko dute publikoa.

Azkena Aretoa

  • Martxoaren 28an (eguena), 21:00etan: Iñigo Puertas
  • Martxoaren 29an (barikua), 21:00etan: Norman Bates
  • Martxoaren 30ean (zapatua), 21:00etan: Triple Zero

Rocket

  • Martxoaren 28an (eguena), 20:00etan: Chulería, joder!

Bestalde, Kafe Antzokia bertako rockaren erdigunea izango da “Bilbao basque FEST Rock City” jaialdiarekin, non Euskadiko taldeek zuzeneko emanaldietan duten talentua erakutsiko duten.

Martxoaren 27an (eguaztena)

Martxoaren 28an (eguena)

  • Kontzertuak: Jim Jones Allstars eta Los Retumbes, 22:00etan

Martxoaren 29an (barikua):

  • Kontzertuak: Munlet plays devo eta Paniks, 22:00etan

Martxoaren 30ean (zapatua):

  • Kontzertuak: MFC Chicken eta The Allnighters, 22:00etan

ZAZPIGARREN ARTEA ‘BASQUE’ ZIGILUAREKIN

Bilbao basque FESTek estatuan eta nazioartean onarpen handia izan duten bi filmez gozatzeko aukera eskainiko du. Azken Goya sarietan Estíbaliz Urresolaren “20.000 especies de abejas” filmak 3 Goya sari irabazi zituen (zuzendari berri onena, emakumezko bigarren aktore onena eta gidoi original onena) eta Martín Romeroren “To bird or not to bird” film laburrak animazioko film laburrenaren saria.

BBK Aretoan film laburra eskainiko dute aurrenik eta ondoren zuzendari arabarraren opera prima. Film horretako Sofia Otero protagonista gazteak Zilarrezko Hartza eskuratu zuen Berlingo Zinemaldian.

BBK Aretoa

  • Martxoaren 28an (eguena), 29an (barikua) eta 30ean (zapatua), 18:00etan: “To bird or not to bird” (10 min) film laburra eta “20.000 especies de abejas” (129 min) film luzea.

DANTZA GARAIKIDEA ETA TRADIZIONALA

Isozaki dorreen artean dagoen Bizikidetza plazan aurkeztuko dira Aukeran eta Salbatzaile Dantza Taldearen koreografiak. Lehenengoak “Aiurri” aurkeztuko du martxoaren 29an (barikua), 18:30ean, gizakiaren mugimendu-premia aztertzen duen ikuskizuna. Salbatzaile dantza-talde historikoak, martxoaren 28an (eguena) 18:30ean, euskal kultura herrikoian oso errotuta dauden dantza alaiak eskainiko ditu.

Gainera, martxoaren 28an (eguena), 29an (barikua) eta 30ean (zapatua) 19:00etatik aurrera erromeriak izango dira Gas plazan Ortzadar, Jira Musika eta Ziortza eta Leireren eskutik. Areatzako kaian, martxoaren 31n (domeka) 13:00etan, Dantza Plazan saio bat egingo da lehen aldiz. Bertan, irakasleek parte-hartzaileei dantzarako pausoak erakutsiko dizkiete. Artxandan ere –festarako txoko klasiko bat– euskal dantzen tailerra egingo da domekan, 12:00etan hasita, eta ondoren erromeria alai bat egingo da Gaztediren eskutik.

BAKARRIZKETAK BILBOROCKEN ETA KALEKO ANTZERKIA ERRIPAN

Deskonektatzeko eta une atsegin bat igarotzeko, zer hoberik Bilborock-era hurbiltzea baino. Bertan, martxoaren 28an (eguena), 20:00etan, Jon Plazaola ezagunak “Humor and Basque” zikloa irekiko du, “Tu Tum Platz” ikuskizunarekin, umorista gisa duen jatorrira itzuliz. Hurrengo egunean, ordu berean, Bocabeats Comediak, Ivan Perez eta Aitor Vidaurretak osatutako bikoteak, “Tirando del carro” inprobisazio lana aurkeztuko du. Zapatuan, hilak 30, Aroa Berrozpe monologuista ospetsuak eta haren “Mejor se reírnos” lanak emango diote amaiera sekzioari. Bere bizitzako pasarteak gogoratuko ditu, garraztasunez eta ironia handiz.

“Euskal zigilua” duen kale-antzerkia Erripako kaian kontzentratuko da, ikuskizun gehiago eskainiz. Martxoaren 28an (eguena), 18:00etan, Goitibera konpainiak Yijaaa!!!!!! ikuskizuna estreinatuko du, Aristides Smith abenturazale ospetsuaren eta haren laguntzaile leial Giovanni Cannoliren azken balentria kontatzen duena: eskalada eta, ondoren, jauzi librea munduko gailurrik garaienetik!  Barikuan, hilak 29, ordu berean, publikoak gozatu ahal izango du Bea Larrañagaren “Soy la bomba” ikuskizuna, Ttkun gozotegian egiten dituen Chantilly-bonbetan oinarritutako oso iraultza gozo bat prestatzen ari dena.  Hurrengo egunean, niMúk bere ,“Jacuzzi”an murgilduko gaitu, berez xaloa den galdera bati erantzuteko: Norantz doaz burbuilak?

KONTZERTU POETIKOA, DJ’ak ETA MUSIKA ANIMAZIOA KALEETAN

Martxoaren 28an (eguena), 12:00etan, Bilboko Berreginen Museoak proposamen original bat hartuko du, Manu Gaignek eta Puy Barralek sinatutako proiektua; proiektu horretan musika eta poesia uztartzen dituzte, ikus-entzuleekin interakzioa bilatuz.

Bilboko kaleak funk eta rock doinuz ere beteko dira Rock’n Brass, Basque Brass Band eta Funky Brass taldeen musika animazioarekin, Zazpi Kaleetan eta Martzana kaian zehar ibiliko dira doinu herrikoiak eta haize instrumentuen erritmo indartsuak tartekatuz.

  • Funky Brass. Martxoaren 28an (eguena), 19:00etan. Ibilbidea: Erriberako merkatua, Erriberako zubia, Martzana kalea, Aretxaga kalea, San Frantzisko kalea, Hiru Zutabe plaza.
  • Rock’n Brass. Martxoaren 29an (barikua), 19:00etan. Ibilbidea: Naxa kalea, Mesedeetako kaia, Martzana kalea, Aretxaga kalea, Erriberako merkatua.
  • Jazz & Fusion Musik. Martxoaren 30ean (zapatua), 19:00etan. Ibilbidea: Urazurrutia kalea 24, Bilbi plaza, Hiru Zutabe plaza, Artxaga kalea, Martzana kalea.

Eta, ohi bezala, jaialdia uriko hainbat txokotara zabalduko da, ohiko kalejirekin. Ziortza eta Leire, Jira Musika, Izalde eta Samasiku taldeek energiaz eta alaitasunez beteko dituzte Poza Lizentziatuaren kalea, Villarías kalea, Ledesma kalea, García Rivero kalea eta, lehen aldiz, Diputazio kalea, non “Bilbotxeros Band” taldeak emanaldia eskainiko duen zapatuan, hilak 30, 13:30etik 15:00etara.

Poza Lizentziatuaren kalea-García Rivero kalea

  • Martxoaren 28an (eguena), 13:30etik 15:00etara: Ziortza eta Leire
  • Martxoaren 29an (barikua), 13:30etik 15:00etara: Izalde
  • Martxoaren 30ean (zapatua), 13:30etik 15:00etara: Jira Musika

Villarias kalea-Ledesma kalea

  • Martxoaren 28an (eguena), 13:30etik 15:00etara: Izalde
  • Martxoaren 29an (barikua), 13:30etik 15:00etara: Jira Musika
  • Martxoaren 30ean (zapatua), 13:30etik 15:00etara: Ziortza eta Leire eta Samasiku

Diputazio kalea

  • Martxoaren 30ean (zapatua), 13:30etik 15:00etara: Bilbotxeros Band

Martzana izango da musika elektronikoaren agertoki. ‘Kaia on set’ saioen baitan, estilo ezberdinetako DJek giro berezia sortuko dute.

Martzana kalea, 16

  • Martxoaren 28an (eguena), 29an (barikua), 30ean (zapatua) eta 31n (domeka), 13:00etatik 15:00etara

Martzana kaia

  • Martxoaren 28an (eguena), 29an (barikua) eta 30ean (zapatua), 18:00etatik 21:00etara

BILBAO BASQUE FEST, KOPURUTAN

Bilbao basque FEST euskal kulturaren jaialdiak bost egun iraungo du, sei tematika –Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport– uriko 30 espaziotan zabalduz. 308 jatetxe, taberna, komertzio eta denda espezializatu… lanean arituko dira edizio honetan. Guztira, 200 jarduera inguru izango dira, 156 artistaren parte-hartzearekin. 125 lanpostu sortzen dira jaialdia ekoiztu eta gauzatzeko.

Publikoak guztira musika, dantza eta antzerkiko 58 ikuskizun izango ditu aukeran, herri kiroletako 34 jarduera, zero kilometroko produktuen express dastaketak, eta minitailer gastronomikoak, besteak beste.

Aste Santua Bilbon gozatzeko Bilbao basque FEST-en programa osoa eta informazio gehigarria hemen: https://www.bilbao.eus/basquefest/ 15.000 txapa banatuko dira, QR kode bat izango dutenak webgune ofizialera lotzeko. Orri horretan jarduerei, ordutegiei eta jaialdiari buruzko xehetasun guztiak daude jasota, baita bestelako informazio garrantzitsua ere.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoBasqueFEST